Ikaste-piramidea

Ikaste-piramide bat. ALP eredua. By Patrick Wayne Blessinger, [Public domain], via Wikimedia Commons.

 

Ikaste-piramidea. By Mikel Calvo. Public Domain.

http://actualidadpedagogica.wordpress.com/2012/05/31/como-ser-un-mal-profesor-i-10-sencillos-pasos-para-limitar-la-participacion-del-alumno-en-clase/

Collaboration Pyramid by Oscar Berg

Zenbakien piramide bitxi bat

Burmuinaren zenbat eta neurona gehiago jarri lanean, orduan eta ikasteko aukera handiagoa.

Advertisements

4 responses to “Ikaste-piramidea

  1. Kaixo, ikasturte berri on!
    Mikel Calvoren piramidea oso ezaguna eta zabaldua da. Edgar Daleren ikas-konoan oinarrituta dago. Guztiok erabili eta ikusi dugu hainbat prestakuntza eta argitalpenetan, baina, kontuz!, piramidearen porzentaiak nondik demontre atera diren jakin barik. Wikipedian (gaztelaniako bertsioan) bataz besteko horiek oinarri zientifikoa ez dutela adieratzen da, beraz nik, behintzat, ez dut erabiltzen badaezpada, bai zuk proposatzen dituzun beste bi, oso adierazgarriak eta zenbakirik gabe.
    http://es.wikipedia.org/wiki/Edgar_Dale

  2. Kaixo Pilar. Mila esker zure iruzkinagatik eta blog hau irakurtzeagatik.

    Edgar Dale-ren artikulua sartu nuen behin eu.wikipedian eta egia esan sarean ez nuen taxuzko gauza handiegirik topatu berari buruz. Iruditu zitzaidan tipoa askoz ezagunagoa dela gure inguruan bere etxean baino…

    Ene ustez nahikoa begi-bistakoa da gure inguruan bere izena hartu duen piramidean noiz edo noiz ikusten diren ehunekoak, zenbaki biribil-biribilak betiere, inolako oinarri zientifikorik ez dutela. Dena den, interesgarria da hortxe ikusten den ideia orokorra: gure esperientzia gehiago aberasten da ekintza konplexuen bidez ekintza errazegien bidez baino.

    Aspalditik ezagutzen da errazago ikasten dugula abesti bat, doinua, errima eta guzti, testu soil bat baino. Ordenagailu batean, ordea, memoria gutxiago okupatzen du testu soil batek.

    Ekintza ahalik eta partizipatiboekin ikasten dela komentatu genuen iaz Mikel Calvoren taldean eta beste talde batzuetan ere bai; ikasleen parte hartzea, ekintza ahalik eta aktiboen sustatzen ibili ginen.

    Jarri genuen adibidea hauxe izan zen, gutxi gorabehera: nola ikasten hobeto da pastel bat egiten?

    a) Norbaitek pastela nola egiten den azaltzen dizu.
    b) Pastela nola egiten den testu batean irakurtzen duzu.
    c) Pastela nola egiten den diapositiba-aurkezpen batean ikusten duzu.
    d) Pastela nola egien den bideo batean ikusten-entzuten duzu.
    e) Sukalde batean pastela egiten saiatzen zara (aurreko metodo baten laguntzaz).
    f) Pastela behin eta berriro egiteaz gain nola geratu den ebaluatu-eztabaidatzen duzu adituekin edota lagunekin.
    g) Pastel asko egiten dituzu lagun-taldean etengabe ebaluatzen beti ere hobetzeko helburuarekin.

  3. Ene blogeko zerbaiti intereseko zerbait aurkitzen badiozu, bikaina zu zeu!

    (Baimenik ez duzu behar, jakina, ez zeuk ez beste inork; blog honetako eduki guztiak copyleft-ean uzteko erabakia hartu nuen hasiera-hasieratik: CC-BY ;-).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s