Zenbakien giltza beti piztuta (Bloq-Num giltza)

Hezkuntza Sailak eskura jarri dizkigun ordenagailuetan Linux erabiltzeko aukera egin baduzu, agian niri bezala gertatuko zaizu. Nahiago zenuke ordenagailua piztu eta berehala, lehenetsita, zenbakiak txertatzeko eskuineko giltzak gaiturik aurkitzea.

Interneten bilatu dut errezeta edo araoa eta probatu dudan lehena ondo ibili zait.

Hauxe da araoa:

1.-  Zabaldu terminala. (Lasai, inork ez zaitu ikusten).

2.- Idatzi hauxe terminalean: gksudo gedit /etc/gdm/Init/Default

Oharra kontu hauetan ni baino hasi-berriagoentzat. Araoa idazterakoan zurigunetxoak-eta oso garrantzitsuak dira. Oso zehatza izan behar.

3.- Sartu kudeatzailearen pasahitza.

4.- Zabalduko zaizun gedit leihoan, behean, “exit 0” horren gainean, kopiatu arao hau:

if [ -x /usr/bin/numlockx ]; then
/usr/bin/numlockx on
fi

Gorde eta irten.

Nola abiarazi Linux Bloq_Num giltza piztuta gera dadin

5.- Berrabiarazi sistema.

KDErekin bide errazagoa:

Bilatu giltzadia doitzeko leihatilatxoa eta ezarri piztuta:

Zenbakiak hasieratik blokeatuta ager daitezen, giltzadia, teklatua behar bezala lehenetsita utzi beharko.

http://img843.imageshack.us/img843/2525/numblok.png

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s