Antisistema

Moztu baino lehenagokoa:

Hogei urtez kazetaritzan. Denetarik egiten. Hamaika urtez mandatuak egiten. Ekar ezak kafetxo bat, hik bai hik eskua kafe makinarekin! Nork egin nahi dik ehiztari eta arrantzaleen manifestazioarena?

Kazetaritza ikastea erabaki zuenean, ez zion inori esan baina beste amets batzuk zeuzkan. Ez zen, ez, ameslari horietako bat, kazetaritzak mundua aldatzen lagunduko duela uste duten horietako bat baina tira… Egunen batean erreportaje batekin zerbait aldatzen lagunduko zuela uste zuen.

Hogei urtez ofizioan eta, egia esan, une haietan pentsatzen hasia zen askoz neke handiagoak hartuak zituela bere karreran bere bide propioa egiten gauzak nola edo hala aldatuko zituen zerbait argitaratzeko lanetan baino.

Halako batean gonbidatu zuten tertulia hartan parte hartzera. Bera izan zen harritu zen lehena. Besteen iritzien aurrean, bere iritziak iraultzaileak, antisistemikoak ematen zuten. Horrela aurpegiratu zion kide batek: antisistema bat zara!

Enbitea ironiaz eraman. Antisistema ni? Bai zera! Hauxe da egon litezkeen sistemetatik hoberena! Bizpahiru problema besterik ez daude: sistemak ez ditu ez ondasunak, ez ardurak eta ez lana behar bezala banatzen. Eta sistemak sortzen dituen aberastasunak ez ditu gogoan oinarrizko behar asko. Gosea munduan eta janariak estoldetatik behera. Etxebizitzak hutsik eta kaleratze masiboak. Sistemak futbola eta zirku mediatikoa; museoetan ferietako ertilanak; merkatuan 24 kilateko gurutzefikak, zentral nuklearrak, ferrariak eta tanke hegalariak; prentsan txutxu-mutxuak…

Bere azken tertulia izan zen.

Behin presidenteari zapata bat botatzeko plana izan zuela diote bere etsaiek baina prentsa aretoan sartzen lortu bazuen ere, bere aurrean plasma pantaila erraldoi bat besterik ez omen zuen aurkitu.

País Serio

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s