OmegaT instalatu abiarazi Linux

OmegaT Linux sistemarekin instalatu nahi?

Ea mezu honetan lagungarri den zerbait topatzen duzun. (Windowsekin instalatzeko << hementxe klik egin>>; tutorial, bideo-tutorial txukunak euskaraz.

OmegaT – Argibideak ingelesez << hemen

Segi irakurtzen>>

OmegaT deskargatu eta fitxategiak erauzi, destrinkotu, edozein karpetatan. Gero readme_eu.txt fitxategia erraz topatuko duzu, honako testu honekin (ez dut osorik hona kopiatuko):

OmegaT 3.0, Readme fitxategia

1.  OmegaT-ri buruzko informazioa
2.  Zer da OmegaT?
3.  OmegaT-ren instalazioa
4.  OmegaT-ri laguntzeko
5.  OmegaT-k erroreak al dauzka? Laguntzarik behar al duzu?
6.  Bertsioaren xehetasunak

============================
1.  OmegaT-ri buruzko informazioa

OmegaT-ri buruzko informaziorik eguneratuena hemen aurki daiteke:
http://www.omegat.org/

Erabiltzaileentzako laguntza, Yahoo-ren erabiltzaile-taldean (eleanitza). Mezuak arakatzeko ez da harpidetu behar:
http://groups.yahoo.com/group/OmegaT/

Hobekuntzen eskaera (ingelesez), SourceForge-ko gunean:
http://sourceforge.net/tracker/?group_id=68187&atid=520350

==========================
2.  Zer da OmegaT?

OmegaT Ordenagailuz Lagundutako Itzulpenak edo OLI (ingelesez, CAT) motako tresna bat da. Librea da, hau da, ez da ezer ordaindu behar hura erabiltzeko, ezta modu profesionalean erabili nahi bada ere, eta hura moldatu edota birbanatzeko libre zara, erabiltzailearen lizentzia errespetatzen baduzu.

OmegaT-ren ezaugarri nagusiak hurrengoak dira:
– Java onartzen duen edozein sistema eragiletan erabiltzeko aukera
– itzulpenetarako erreferentzia modura edozein TMX fitxategi erabiltzeko aukera
– esaldi mailako segmentazio zalua (SRXaren antzeko metodoa erabiliz)
– bilaketak proiektuan eta erreferentziako itzulpen-memorietan egiten dira
– bilaketak edozein karpetatako onartutako edozein fitxategitan egin daitezke
– parekatze lausoak
– proiektuen kudeaketa adimentsua, karpeten hierarkia konplexuak barne
– glosarioak (terminologia-bildumak) onartzen ditu
– kode irekiko ortografia-egiaztatzaileak zuzenean onartzen ditu
– StarDict hiztegiak onartzen ditu
– Google Translate-n itzulpen automatikoko zerbitzuak onartzen ditu
– dokumentazio eta tutorial argi eta osoa
– lokalizazioa hainbat hizkuntzatan.

OmegaT-k hurrengo fitxategi-formatuak onartzen ditu zuzenean:

– Testu arrunteko fitxategi-formatuak

– ASCII testua (.txt, etab.)
– Testu kodetua (*.UTF8)
– Java-ren baliabide-paketeak (.properties)
– PO fitxategiak (.po)
– INI fitxategiak (‘gako=balio’ formatua, .ini)
– DTD fitxategiak (*.DTD)
– DocuWiki fitxategiak (*.txt)
– SubRip azpitituluen fitxategiak (*.srt)
– Magento CE Locale CSV  (*.csv)

– Etiketatutako testuko fitxategi-formatuak

– OpenOffice.org / OpenDocument (*.odt, *.ott, *.ods, *.ots, *.odp, *.otp)
– Microsoft Open XML (*.docx, *.xlsx, *.pptx)
– (X)HTML (*.html, *.xhtml,*.xht)
– HTML Help Compiler (*.hhc, *.hhk)
– DocBook (*.xml)
– XLIFF elebakarra (*.xlf, *.xliff, *.sdlxliff)
– QuarkXPress CopyFlowGold (*.tag, *.xtg)
– ResX fitxategiak (*.resx)
– Android baliabideak (*.xml)
– LaTex (*.tex, *.latex)
– Laguntza (*.xml) eta eskuliburu (*.hmxp) fitxategiak
– Typo3 LocManager (*.xml)
– WiX Localization (*.wxl)
– Iceni Infix (*.xml)
– Flash XML export (*.xml)
– Wordfast TXML (*.txml)
– Camtasia Windowserako (*.camproj)
– Visio (*.vxd)

OmegaT beste formatu batzuk ere onartzeko pertsonalizatu daiteke.

OmegaT-k automatikoki arakatuko ditu karpeta-hierarkia konplexuenak, onartzen dituen fitxategi guztiak atzituko ditu, eta egitura berdina duen “helburu” karpeta bat sortuko du, onartzen ez dituen fitxategien kopiak barne.

Tutorial azkar bat nahi izanez gero, ireki OmegaT eta irakurri pantailan ageri den Hasiera Azkarra.

Erabiltzailearen eskuliburua deskargatu berri duzun paketean dago. [Laguntza] menua erabiliz atzitu dezakezu, OmegaT ireki ondoren.

============================
3. OmegaT-ren instalazioa

3.1 Orokorra
OmegaT-k Java Runtime Environment (JRE) 1.5 edo altuagoa behar du zure sisteman instalatu ahal izateko. Java Runtime Environment daukaten OmegaT paketeak existitzen dira, erabiltzaileek Java hautatu, eskuratu eta instalatu behar izan ez dezaten.

Jadanik Java badaukazu, bertsiorik berriena instalatzeko modu bat Java Web Start erabiltzea da.
Horretarako, deskargatu hurrengo fitxategia eta exekuta ezazu:

http://omegat.sourceforge.net/webstart/OmegaT.jnlp

Zure ordenagailuak behar duen ingurune egokia eta aplikazioa bera instalatuko du. Geroagoko abioetan ez da beharrezkoa izango linean egotea.

Instalazioan zehar, sistema eragilearen arabera, segurtasuneko hainbat ohar jaso ditzakezu. OmegaT Java Web Starten erabiltzeko behar den ziurtagiria “Didier Briel” izenarekin sinatuta dago jadanik.
Bertsio honi emango dizkiozun baimenak (“ordenagailuaren atzitze mugagabea” hitzekin adierazita etor daitekeena) bertsio lokala instalatzean ematen diren berak dira: ordenagailuaren disko gogorra atzitzea baimentzen da. OmegaT.jnlp fitxategian klik egiten den hurrengoetan eguneraketak bilatuko dira, linean bazaude, eguneraketok instalatuko dira eta ondoren OmegaT abiatuko da.

OmegaT deskargatu eta instalatzeko modu alternatiboak beherago erakusten dira.

Windows eta Linux erabiltzaileak: zuen sistemak jadanik JREaren bertsio egoki bat instalatuta daukala badakizue, JRErik gabe banatzen den OmegaT-ren bertsioa instalatu dezakezue (bertsio honen izenean “Without_JRE” jartzen du).
Zalantzarik baduzue, JREa duen bertsioa erabili dezazuen aholkatzen dugu. Zuen sistemak JRE bat instalatuta eduki arren, OmegaT-ren bertsio honek ez du bestea trabatuko.

Linux erabiltzaileok: Linux banaketa askok (esaterako Ubuntuk) integraturik daukaten Java inplementazio irekian ere badabil OmegaT, baina akatsak, bistaratze-arazoak edo funtzionaltasun-galerak gerta daitezke. Gure gomendioa da Oracle Java Runtime Environment (JRE) instala dezazuen edo JRE integraturik duen OmegaT paketea erabil dezazuen (“Linux” izena duen .tar.bz2 paketea). Java bertsioa sistema-mailan instalatu baduzue, zuen abio-bidean dagoela edo OmegaT abiarazten duzuenean esplizituki deitzen diozuela segurtatu behar duzue. Linux gehiegi ezagutzen ez baduzue, JRE integraturik duen OmegaT bertsioa instala dezazuen gomendatzen dizuegu. Hau segurua da, JRE “lokal” horrek ez baitu inolako interferentziarik zure sisteman instalatutako beste edozein JRErekin. [2.]

Mac erabiltzaileok: JREa jadanik instalatuta dator Mac OS X 10.7 bertsioa baino lehen. Lion erabiltzaileok sistemaren oharra jasoko duzue Java behar duen aplikazio bat lehen aldiz abiarazten duzuenean, eta sistemak berak automatikoki deskargatu eta instalatuko du.

Linux PowerPC sistematan: erabiltzaileek IBMren JREa deskargatu beharko dute, Sunek ez baitu PPC sistementzako JRErik eskaintzen. Kasu honetan, deskargatu JREa hemendik:

http://www.ibm.com/developerworks/java/jdk/linux/download.html

3.2 Instalazioa
* Windows erabiltzaileak: Abiarazi instalazio-programa. Nahi izanez gero, instalazio-programak lasterbideak sor ditzake OmegaT abiarazteko.

* Linux erabiltzaileok: Jarri fitxategia edozein karpeta egokitan eta destrinkotu; horren ondoren, OmegaT prest dago abiarazia izateko. Hala ere, instalazio txukunago eta lagungarriagoa egin dezakezu instalazio-script-a erabilita (linux-install.sh). Script hori erabiltzeko, ireki terminala, joan OmegaT.jar eta linux-install.sh script-a dauden karpetara eta exekutatu hura ./linux-install.sh erabilita. [3.]

* Mac erabiltzaileok: Kopiatu OmegaT.zip fitxategia kokapen egoki batera eta destrinkotu; karpeta bat agertuko zaizue, barruan HTML dokumentazioaren aurkibide-fitxategia eta Omega.app aplikazio-fitxategia dituela.

* Beste batzuk (Solaris, FreeBSD): OmegaT instalatzeko, sortu harentzako karpeta egokia. Kopiatu zip edo tar.bz2 fitxategia karpeta horretara eta destrinkotu bertan.

3.3 OmegaT abiaraztea
OmegaT honela abiarazten da.

* Windows erabiltzaileok: Instalazioan zehar mahaigainean lasterbide bat sortu baduzue, egin klik bi aldiz haren gainean. Bestela, egin klik bi aldiz OmegaT.exe fitxategian. Zure fitxategi-kudeatzailean (Windows Explorer) OmegaT fitxategia ikus badezakezu, eta ez OmegaT.exe fitxategia, aldatu Windowsen hobespenak fitxategien luzapenak erakuts ditzan.

* Linux erabiltzaileok: Emandako instalazio-script-a erabili baduzue, OmegaT abiarazteko hau egin dezakezue: Alt+F2, eta gero: omegat [4.]

* Mac erabiltzaileok: Egin klik bi aldiz OmegaT.app fitxategian.

* Zure fitxategi-kudeatzailetik (sistema guztiak): Klik bi aldiz OmegaT.jar fitxategian. Komando horrek funtzionatzeko, .jar fitxategi-motak Javari lotuta egon behar du zure sisteman. [5.]

* Komando-lerrotik (sistema guztiak): OmegaT abiarazteko komandoa hau da [6.]:

cd <OmegaT.jar kokatuta dagoen karpeta>

<Java fitxategi exekutagarriaren izena eta bidea> -jar OmegaT.jar

(Java fitxategi exekutagarria java.exe deitzen da Windowsen eta java Linuxen.
Java sistema mailan instalatuta badago eta komando-bidean badago, ez da beharrezkoa bide osoa sartzea.)

OmegaT-ren abio-esperientzia pertsonalizatzea:

* Windows erabiltzaileak: Instalazio-programak lasterbideak sor ditzake hasiera-menuan, mahaigainean eta abiarazte bizkorreko arean. OmegaT.exe fitxategia mahaigainera edo hasiera-menura arrastatu daiteke aplikazioa bertatik abiarazteko.

* Linux erabiltzaileok: OmegaT abiarazteko modu errazagoa edukitzeko, Kaptain script-a erabil dezakezue (omegat.kaptn). Script hau erabiltzeko Kaptain instalatu behar da lehenengo. Ondoren, Kaptain abio-script-a abiaraz dezakezue Alt-F2 eta ondoren omegat.kaptn erabilita.

Kaptain script-ari eta Linuxen abio-ikonoak eta menu-elementuak gehitzeari buruzko informazio gehiagorako, begiratu Omegat on Linux HowTo dokumentua.

Mac erabiltzaileok: Arrastatu OmegaT.app zuen dock-era edo Finder leiho baten tresna-barrara, hura edozein kokapenetik abiarazi ahal izateko. Spotlight-en bilaketa-kutxan ere bila dezakezu.

========================
4. OmegaT proiektuan parte hartzeko

[ …]

[ …]

[ …]

========================
6.   Bertsioaren xehetasunak

Mesedez, ikusi ‘changes.txt‘ fitxategia bertsio honetan zein aurrekoetan egon diren aldaketei buruzko informazio zehatza nahi baduzu.

Nik nola egin dudan

Bideo-tutorialek Window-en OmegaT inastalatzea eta abiaraztea zein erraza den erakusten dute. Linuxekin ez zain hain erraza iruditu.

1. Oraindik ere Ubuntu erabiltzen duten horietakoa nauzue, (eta Kubuntu ere bai, dena esan behar). Distro hoberik instalatzen ez dudan bitartan, Ubuntuk, 13.04 bertsioarekin, OmegaT 2.3.0._1 bertsioa kargatzen dit (Ubuntu Software-zentrora joz gero). Bertsio horrekin Menu-barrak-eta euskaraz agertzen ziren baina laguntza-gida-eta ingelesez.

Desinstalatu dut 2.3.0._1 bertsio zahar hori Ubuntu Software-zentrotik bertatik eta OmegaT 2.6.3. bertsioa instalatzen saiatuko naiz tutorialak aholkatu legez.

[2.] Nahiz eta Java Runtime Environment hori dagoeneko instalaturik eduki baneukan, JRE integraturik duen OmegaT bertsioa instalatzea erabaki dut.

Deskargatu dut 2.3.6 GNU/Linux bertsioa Librezale.org webguneko estekari jarraiki.

Trinkoturiko  OmegaT_2.6.3_03_Linux.tar.bz2 (53.5 MB)    fitxategi hori  deskargatu dut berariaz sorturiko karpeta batean eta gero, karpeta horretan fitxategi trinkoa erauzi dut, destrinkotu dut.

Erauzketa egin eta gero, berrogei bat fitxategi atera dira, gehienak readme_*.txt (tartean mezu honetan kopiaturiko readme_eu.txt hori). Horiekin guztiekin batera, OmegaT.jar eta linux-install.sh fitxategiak hortxe agertu dira; html fitxategi txiki batzuk… + sei karpeta: docs, images, jre, lib, native eta plugins.

[3.] OmegaT.jar eta linux-install.sh fitxategiak agertu diren karpetan sartu eta fitxategi horiek exekutatzea besterik ez da falta. Kontsola edo terminala zabaldu behar dudan bakoitzean izerditan jartzen diren horietakoa nauzue (sudo ;-P)

Ez pentsa niretzat honako paragrafoa erabat gardena denik: “instalazio txukunago eta lagungarriagoa egin dezakezu instalazio-script-a erabilita (linux-install.sh). Script hori erabiltzeko, ireki terminala, joan OmegaT.jar eta linux-install.sh script-a dauden karpetara eta exekutatu hura ./linux-install.sh erabilita.”

Izan ere script bat nola exekutatu, orain arte, behintzat ez nekien. Interneten bilatu dut eta Hego Amerikako linuxzale bati hauxe irakurri diot:

Para ejecutar el script, tiene que tipiar (idatzi esateko ingeleseko mailegu bitxia!):
$ ./ nombre-del-script

Beraz pare bat aginte errazekin, ls (karpeten zerrendak bistaratzeko agintea, komandoa) eta cd (karpeta batean sartzeko agintea) hortxe kokatu naiz, berariaz sortu dudan OmegaT karpetaren barnean, eta script-a exekutatu dut:

...OmegaT $ ./linux-install.sh

Kudeatzailearen pasahitza sartu eta gero intro sakatu eta badirudi instalazioa di-da burutu dela. Dena den, errore baten abisua ere agertu zait:

mv: ezin da 'stat' egin 'opt/omegat//jre'-(r)engan: No such file or directory

[4.] OmegaT abiarazteko

Emandako instalazio-script-a erabili eta gero, OmegaT abiarazteko hau egin dezakezue: Alt+F2, eta gero: omegat

Zerbaitek huts egin  dit; horrela ezin izan dut OmegaT abiarazi.

[5.] OmegaT abiarazteko “Zure fitxategi-kudeatzailetik (sistema guztiak): Klik bi aldiz OmegaT.jar fitxategian. Komando horrek funtzionatzeko, .jar fitxategi-motak Javari lotuta egon behar du zure sisteman”.

Klik bi OmegaT.jar fitxategian eta fitxategi-kudeatzaileak lau karpeta zabaltzen dizkit: gen, META-INF, org eta schemas.

Ez zen hau nik espero nuena.

[6.]

cd <OmegaT.jar kokatuta dagoen karpeta>

<Java fitxategi exekutagarriaren izena eta bidea> -jar OmegaT.jar

Probatu eta ezin asmatu; interneten arakatu eta arao hau, errezeta hau:

…/OmegaT$ java -jar OmegaT.jar

Terminalean goiko lerro hori idatzi OmegaT.jar dagoen karpetan (cd idatzi eta gero), eta orain bai; orain OmegaT abiarazi egin da. Hortxe ikusten da Hasteko gida azkarra. Ikasi OmegaT erabiltzen 5 minututan.

(Gogoratzen dut, aurreko batean duela hiruzpalau urte-edo, 5 min. baino gehiago behar izan nituela… Traketsa naiz gero!)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s