Linux distro batzuetan, interfazea euskaraz jartzea erabaki badugu ere, LibreOffice ingelesez agertuko zaigu.
Horrela gertatu zitzaidan, esaterako Fedora 19 instalatu nuenean.
Interfazea euskaraz nola jarri bideo honetan ikasi nuen:
terminala zabaldu eta root erabiltzailera aldatu
su (root erabiltzaile bihurtzeko; pasahitza eskatuko)
(eta root bezala) yum install libreoffice-langpack-eu
oso oker ez banago, Ubuntu araoa honakoa: apt-get install libreoffice|10n-eu
Besterik egin gabe, niri Fedoran LibreOffice euskaraz agertu zitzaidan.
Gero gehien erabiltzen ditudan hizkuntzetako zuzentzaile ortografikoak gehitzeko, zuzentzailea, hiztegia, behar den tokitik deskargatzea eta instalatzea klik pare bat egitea besterik ez zen izan. Ezta injenieru izen biher!

Tresnak>aukerak (Tools>Options)
Windowsekin arazo gehiago izan nituen lanean. Lehenetsitako instalazio arrunta egiten nuen eta ezin izaten nuen interfazea euskaraz nola jarri asmatu. Azkenean, Unai P. informatika irakasleak instalazio pertsonalizatua egin behar dela azaldu zidan.
- Zoaz http://librezale.eus/wiki/LibreOffice helbidera eta Windows-erako
- .exe fitxategi pare bat deskargatu
- exekutatu, betearazi, bi horietatik handiena lehenengo.
Nire lantokian Windows gaztelaniaz zegoen. Hortik aurrera jarraibide eta argibide guztiak gaztelaniaz eman zizkidan Windows-eko pakete instalatzaileak.
- Saihestu instalazio ohikoena, típica edo estandarra eta hautatu bestea; instalazio pertsonalizatua.
- Hizkuntza pakete eta hiztegi guztiak instalatzeko behar diren aukerak egin. Euskararekin batera erabiliko dituzun beste hainbat hizkuntzatako paketeak instalatzea duzu. Erraza da.
- Goiko irudian dagoen Herramientas > Opciones; Tresnak > Aukerak eta, irudian bezala, interfazea-eta, euskaraz lehenetsi.
Joseba Li. horrek librezale foroan utzitako oharra:
ERDERAZKOA DESINSTALATU ONDOREN instalazio berria gauzatu.
WindowsXP sisteman LibreOffice EUSKARAZ instalatzen laguntzeko bideoaren esteka hemen duzue:
Mila mila esker!! Primeran aritu zait Fedoran.