Literatura klubak 2013an. Zerrenda bat

Wikipediatik ezabatutako kontuak, informazioa iraungikorra zelako, kopiatu nahi izan ditut hona, bere garaian harturiko lana betiko galdu ez dadin:

Literatura klubak, irakurtzaleen taldeak edo literatura txokoak lagunarteko edo jendarteko literaturari buruzko solasaldiak egiteko batzarrak dira. Pertsona batzuk, normalean liburu bakar bati buruz eta batzuetan liburu multzo bati buruz hitz egiteko elkartzen dira.

Literatura klubak edo literatura txokoetan, batzuetan arduradun bat edo batzuk egoten dira eta horiek izaten dira batzarretan moderatzaile rola gehien hartuko dutenak eta liburu hautapenetan lan gehien egingo dutenak.

Batzarretara, ahal izaten denean, liburuaren egilea edo liburuen euskaratzailea gonbidatzen da, solasaldian parte hartzeko.

Literatura klubak antolatzeko eta publizitatzeko, maiz, blogak, posta zerrendak[1] eta interneteko beste hainbat baliabide erabili izan dira.

Thomas Bidegain gidoigilearekin literatura solasaldia

Zenbait literatura klub

ARABAN

  • Gasteizen, Iban Zaldua koordinatzaile lanetan, urtetan hilabetero elkartu egin dira zenbait irakurzale Geu Gasteiz Euskaltzaleen Elkartearen laguntzarekin. Pintore kaleko 13n elkartu egiten ziren Hika Ateneoan baina gero, halabeharrez, handik Ignacio Aldecoa Kultur etxera joan ziren.

BIZKAIAN

  • Basauriko Euskarabila elkarteak ere antolatzen ditu idazleekin topaketa batzuk. Pozokoetxe Kultur Etxean edo Euskarabila elkartearen egoitzan, (Leon kalea 3, Basauri).
  • Bedian irakurle txokoan.
  • Bermeoko liburutegian.
  • Badago Bilbon Asapala Euskara Elkarteareninguruan Irakurtzale talde bat. Beraien bloga.
  • Bilbon, Bidebarrieta kaleko Liburutegian[2]; koordinatzailea Beñat Sarasola.
  • Deustun Berbaizu Euskara Elkarteareninguruan irakurtzale talde bat ere badago.
  • Durangoko liburutegian.
  • Ean, Zakili elkartean.
  • Egizu Getxo euskaldun. Beste hamaika jarduerez gain, irakurzaletasunaren inguruko kontuez ere jarduten dira. Uribekostako Irakurtzaleen Txokoa. Literatura kluba Algortako Aldai patronatuan elkartu ohi da.
  • Igorreko Kultur Etxean.
  • Iurretako liburutegian.
  • Larrabetzun ere antolatzen dira honelako kontuak. Anguleri Kultura Etxean.
  • Leioan. Kultur Leioa Liburutegiko irakurle kluba.
  • Lemoako gaztetxean.
  • Markina-Xemeineko liburutegian.
  • Ortuellako Kultur etxean.

GIPUZKOAN

  • Arrasaten ere Iban Zalduak berak Gasteizen egiten duen lana egin izan du urtetan baina badirudi testigua Mikel Aierberi pasatu diola, Hasieran, Arrasaten irakurtzen zituzten liburuak Gasteizkoek irakurtzen zituztenak izaten ziren baina orain bi taldeen jarduera ez da hain paraleloa. Arrasateko Kulturaten.
  • Donostian urtetan elkartu egin dira irakurtzaleak, Besteak beste, Harkaitz Cano, Julen Gabiria eta aspaldi honetan Iñigo Aranbarri ibili dira gidaritza lanetan. Udal Liburutegiko sotoan.
  • Eibarreko Arrate Kultura Elkartean.
  • Errenterian, Xenpelar etxean. Gidaria: Ane Mayoz.
  • Getarian, Alondegian, Uxue Alberdiren gidaritzapean.
  • Tolosan, Kultur Etxean,
  • Zarautzen, liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.
  • Zumaiako Alondegian. Gidatzailea Uxue Alberdi.

LAPURDIN

NAFARROAN

Euskal Herritik kanpo

On-line

Sarean literatura klub moduko batzuk ere antolatu dira. Webgune, sare sozial edo foro itxurarekin egin dira saioak. Hona hemen adibide batzuk:

Ikus baita

Solasaldi

Gasteizko Irakurle Klubaren 2011-2012 ikasturteko egitaraua

Erreferentziak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s