Ortografia lantzeko proposamena

Gu gaztetxoak ginenean ondo idaztea ortografia arau husteak egin gabe idaztea zela ematen zuen. Oso ohikoak ziren garai haietan “diktaketak”, –diktadura baten bilakaera batean bizi ginelako apika–.

Egun “diktaketa” izeneko ariketa aspergarri hura ikasgeletatik desagertzeko bidean doa. Baina ez hain aspaldi, oraindik ere, ariketa mota horren defendatzaile sutsuak ezagutu ditut. Ondo gogoan dut duela zazpi bat urte egunero diktaketa egiten zuen ene lankide bat, “diztado” ahoskatzen zuen berak, horretan sinesten zuen eta sinesten zuen metodoan lan egiten zuen. Berarekin hain ondo funtzionatu bazuen, bada ona izan behar, argudiatzen zidan.😉

Irakurri gehiago –>

Nik, egia esan, ez dut “diktaketa” ariketa hori batere gogoko. Gorroto nuen ikaslea nintzenean*1 eta orain, irakasle izanda, “boterera” iritsi eta gero, gorroto dudanari egurra ematea nahiago nire iritziak aldatzea baino.

Testuen didaktikan, komunikazio-ikuspegian, ahozkotasunaren nagusitasunean, edukien bidezko irakaskuntzan, eginez ikasteko metodoetan eta antzeko kontuetan sinesten dut

Dena den, sistemaren barruan nagoenez, apurtxo bat lotsatuta, dena esan behar, ortografia ere lantzeko presioak sentitu ditut. Nik nahiago nuke nire ikasle guztiek zuzentzaile ortografikoak Xuxen erabiltzen ikasiko balute baina tira, noiz edo noiz gogoa aldatu behar eta ortografia ere lantzeko zerbait pentsatu behar nuela bururatu zitzaidan uda honetan, –buruan eguzki gehiegi hartuta, ziur aski–.

Hona hemen, bada, proposamen didaktiko bat, ortografia eta, batez ere, Kulturarako eta arterako gaitasuna, Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna lantzeko proposamena.

*1 Batez ere gorroto nituen unibertsitate garaiko hainbat eskola “magistral” non irakasleak bere lezioak diktatu eta ikasle otzan saldo batek dena kopiatzen zuen geroago azterketa egunaren bezperan edo, dena ia buruz ikasteko… “Diktadotxoak” deitzen nien eskola mota haiei eta, jakina, piperra egiterakoan sistematikoa izaten nintzen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s