Irakurmena lantzeko proposamena

Gure ikastetxean aurten irakurmenari lehentasuna emateko kontsigna zabaldu da. Nago “Diagnosi-ebaluazio” probetan aterako emaitza kaxkarrak direla kontuaren sorburu.

Ondo iruditzen zait baina aukeran nik nahiago nuke ahozko erabilerari lehentasuna ematea. (Baina horrelakorik ez da neurtzen diagnosi-ebaluazio probetan, ez garrantzi gutxiko kontua delako, jakina, neurtzea zaila delako, –garestia delako–).

 Irakurmena sustatzeko, nik uste,

Testua, gure lehen hizkuntzan aurkituz gero, azkarrago irakurriko dugu eta hobeto ulertuko dugu

Noiz edo noiz gure irakurtzeko lastertasuna, (hitzak minutuko), zein ote den kalkulatzea ez legoke txarto.

Segi irakurtzen –>

  1.  Irakurtzeko, ondo irakurtzeko, testu erakargarriak behar dira.
  2.  Testu erakargarria zer den irakurle bakoitzak jakingo du. Askotan irakurri eta gero, hori bai. (Batzuetan oso geroago, hori ere bai).
  3. Testua erakargarria/aspergarria izango da irakurlearen arabera eta irakurlearen uneko aldartearen arabera
  4.  Irakasle batek ikasle batentzat hautatutako testu bat nekez izango da ikaslearentzat erakargarri: errazagoa da gamelua jostorratzaren zuloan sartzea irakasle batek ikasleentzako testu egoki bat hautatzea baino.
  5.  Ikaslearentzat derrigorrezkoa iruditzen zaiona nekez irudituko zaio aldi berean erakargarri. (Baina horrelakorik gertatzea, ez da ezinezkoa, gamelua eta jostorratzarena erabat ezinezkoa ez den legez).

Premisa horiek, gutxi gorabehera, sinesten ditudanez, zaila egin izan zait beti ikasleei irakurtzeko bazka ematea. Errazena testu-liburuetako proposamena, besterik gabe irakurraraztea zen baina askotan, gehienetan, ni neu ere aspertzen nintzen horrelako testu “irakurterraz egokituak” leitzen.

Arbela digitalak, internet esku-eskura edukitzea, sekulako pagotxa iruditu zitzaidan hasieratik. Egokia izan zitekeen testu bat arbelean paratu eta fotokopiak egiteko beharrik gabe irakurri eta komentatzeko. Aukera hori eta gehiago eskaintzen zigun arbela digitalak. (Komentatzeari, ahozkotasunari lehentasuna ematea izan da betiere nire xedea).  Gainera, arbela digitalei esker, testutik hipertesturako jauzia, aurrera egiteko aukera, ezin hobea zegoen.

Hasieran, ikasleek eskertzen zuten irakurtzeko aukera berria baina denbora luze gabe aukera ona zena jostailu zaharkitua bilakatu zen.

Ezagutzen nituen pedagogorik onenei galdetzea, laguntza eskatzea, bururatu zitzaidan: Gorputz Hezkuntzako irakasleei. Ikasle guztiak motibatzen gehien asmatzen duten lankideak direla uste izan dut aspaldidanik. Korrika jarriko dute hankamotz motelena eta altuera-jauzia egiten jarriko dute potoloena ere… Guztientzako motibazioa izaten dute eta ikasturte amaieran ia beti gainditutzat ematen dituzte ikasle guztiak, (eta inork ez die horregatik kargurik hartzen).

Gorputz Hezkuntzako irakasle batek eman zidan ideia: gauza aspergarriak egiterakoan neurketek, kronometroek, estatistikek… motibatzen laguntzen dute. Konturik aspergarriena, erronka bihurtuz gero, bada horixe: hain aspergarri izateari uzten dio. Horrela lortzen dute batzuek lasterketa luzeak egitea. Txirrindulariek, esate baterako, milaka kilometro urtero…

Beraz, horra irakurtze ariketari kronometro bat gehitzeko ahalegintxo pare bat:

Obese woman doing sports

“Obese woman doing sports” by Gaulsstin, on Flickr

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s