Erronkariko uskararen heriotzaren urteurrena

Aurreko batean irakurri genuen Ortzadar gehigarrian:

Otsailaren 23an, 23 urte beteko dira Fidela Bernat hil eta Erronkariko uskararen azken oihartzunak behin betiko isildu zirela. […]  Erronkarieraren desagerpena dugu, seguru aski, behialako euskalkien azkentzearen eredurik garbiena, baina gaur egungo teknologia berriek aukera aparta eskaintzen digute Fidelaren eta galdutako edo galtzeko zorian diren mintzamolde horietako jatorrizko azken euskaldunen ahotsak entzuteko.
·
Nafarroako fonotekan makina bat grabazio entzun daitezke, traskripzio eta guzti, eta bilatzailean “Fidela Bernat erronkarieraz” idatziz gero, Erronkariko azken euskaldunaren bideo bat edo beste ere topa dezakegu. Bideo horietako batean, Fidelak erronkarierarekiko harrotasuna erakusten du: “Guziek erraitan dein eta nik ez diar entelegatan deus ere, eta hek entelegatan dein guzia enia. Nola da kori? Pues enia dion klaroago”. Hil aurretik, jaiotzear zegoen birlobari euskara irakasteko eskatu omen zion Fidelak bere ilobari.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s