Eredu didaktikoa

Harrigarria egiten zait honelako ‘txapek’ oraindik ere horrelako arrakasta daukatela ikustea. Nik ikasle garaietan ezin nituen horrelako sermoiak jasan. Ez dut uste TDAH edo horrelakorik nuenik baina morroi baten ordu eta erdiko bakarrizketa jasateko motibazio handia behar da eta nik ez nuen.

Unibertsitatetik pasatu nintzenean horrelako txapak ez entzutearren ikasgelan denbora gutxi ematen nuen.

Horrelako bideo bat entzuterakoan, hirugarren, laugarren minuturako ZZZzzzzz iruzkina idazteko gogoa izaten dut.

Gure gizonak botatzen dituen errezetak ez ditut komentatuko ere egingo. Tira. Begi bistako ohiko kontuak… Baina gizonak erakusten duen eredua didaktikoak bere mila hitz beste balio du: betiko eskola magistral aspergarriena. Doinu errepikakor hipnotikoa. Diapositiba bakar bateko diapositiba aurkezpena: teknologiaren erabilpen harrigarria!

Nire kezkak, irakasle legez, gizon horrek botatzen dituen ideietatik oso urruti daude. Egia esan, gizon horrek erakusten duen eredutik ahalik eta urrutien kokatu nahi nuke neure burua. Ikasleek gehiago hitz egin beharko lukete eta irakasleak gutxiago, nik uste. Irakasleak erabateko protagonismo horri uko egin beharko lioke ikasleen mesedetan.

Baina nire kezka hauxe da. Ikasle nerabeak talde txikietan antolatuz gero, nekez erabiliko dute ikasi behar duten hizkuntza, benetan hizkuntza hori ikasteko gogo handiegirik ez dutelako. Edo nekez erabiliko dute ikasi behar duten hizkuntza, hizkuntza horretan aritzeak lotsa ematen dielako. Edo.

Gure gixonaren sermoi horiek eltxo baten burrunba belarri ondoan baino okerrago dira ene belarrientzat. Edo okerrago oraindik; Mikel Erentxunen musika bezalako zerbait dira ene belarrientzat: oso jasangaitz.

Baina bideoaren bisita kopurua ikusita eta hainbeste erpuru gora ikusita: arraroa ni neu.

Oraindik ere klaseak eman behar? Lezioak eman behar?

2 modelos profe (Via Ana Basterra)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s