Azkue Foundation

Badago gure herrian izena ingelesez ezarri ez
duen fundazio bat. Harrituko zarete, bai,
baina badago: Azkue fundazioa.

Klaro, euskararen alde egiteko
xedea izanik, ez ziren nonbait ausartu izen
cool bat ezartzen. The Basque Foundation to
Promote the Basque Language, esate
baterako, hau da: The BFPBL.

Baina ez, izen garden eta
nazioarteko bat hautatu beharrean, ingelesez,
ohi bezala, inork gutxik gogoratzen duen
lekeittiar kankailu baten izena hartu zuten.
Besterik gabe: Azkue Fundazioa. Munduak
axola izango balu nor izan ote zen On
Resurrección María hura!
Hortxe zeuzkaten eredu anitz:
Basque Culinary Center, Urdaibai Bird
Center, Donostia International Physics
Center, Bilbao Exhibition Center! Izen mundialak!

Ez. Azkue fundazioa. Labur. Apal.
(Euskalduna, hitzez labur ekintzez luze).

Aitortu behar zaie gauza sano
majuak egiten dituztela. Euskararen Etxea
atondu dute San Inazio gure patroi handiaren
izena daraman auzoan. Gainera webgune
txukun bat eta app are txukunago batzuk ere utzi
dizkigute Euskal Blogosferan muxu truk. Edo
gure zergen truk, berdin dio.

http://www.azkuefundazioa.eus/

Karma aldizkarirako idatzia. 2016ko ekainean.

Advertisements

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s