Daily Archives: 2017/02/12

Kazetaritza-mundua

Kazetaria izatea oso lanbide gogora da kasu batzuetan. Kazetaritza jendeari gertatzen ari den edo gertatu denaren berri ematean datza. Kazetaritza-mota asko daude; adibidez: bihotz-kazetaria, kirol-kaztearia eta berri-kazetaria.

Lehenengoz, ihotz-kaztariei buruz hitz egimgo dut. Nire ustez, lan hori alde onak baino ez ditu: ez zaude arriskuan inoiz ere, gaur egungo gauzetaz ohartzen zara… Kirol-kazteariei buruz hitz egiterakoan, apur bat arriskutsuagoa da haien lanbidea, baina ia-ia ezer; hau da, adibidez: futbol zelai batera edo edozein kiroleko zelai batera joaten bazara eta txapelketa oso garrantzitsu bat bada, jarraitzaile asko egongo dira eta, kasu batzuetan, biolentziara jotzen dute urduri daudelako edo hainbat arrazoiengatik izan daiteke. Berri-kazetari orokorrak, berriz, arriskutsuenak dira, hobeto esanda, haiek ez, beren lanbidea baizik. Oso kazteari ona bazara, zuk emango dituzun berrien lekuetara joango zara, nahiz eta oso arriskutsua izan kasu batzuetan; hala nola, gudak edo gatazkak dauden herrialdetan edo oso herrialde txiroetan.

Amaitzeko, kazetaritzak alde onak eta txarrak ditu kazetari-motaren arabera, baina, nire iritziz, nahiko lanbide gogorra da.