Monthly Archives: uztaila 2019

Problemetan oinarritutako ikaskuntza

Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza
Gaileta pakete bateko osagaien taula zoomarekin handituta

Gaileta pakete bateko osagaien taula zoomarekin handituta

Begiratu argazkia adi-adi eta erantzun:

  1. Gaileta horiek badute azukrerik? (BAI/EZ).
  2. Gaileta horien azukrea, ehunekotan, zein da? (% 4 / % 35,45).
  3. Gaileta horien karbohidratoak, ehunekotan, zein da? (% 3 / % 67,27).
  4. Gaileta horien konposizioan zer dago gehiago, karbohidratoetatik ala azukretik?
  5. Nola jakin dezakezu gaileten konposizioa?
Elikagaien etiketak
  • Zein tamainako letra-tipoa da legeak onartzen duen txikiena?
  • Zeintzuk hizkuntzatan onartzen dira elikagaien etiketak?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketak “energia” hitza adierazten duenenean? Balio energetikoa?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketak “azukre gehigarririk gabekoa” adierazten duenenean?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketak”light” adierazten duenenean?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketak”X gabe” adierazten duenenean?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketak”X gutxi” adierazten duenenean?
  • Lipidoak, koipeak, koipe aseak (saturadas)… Zabaldu eremu semantikoa.
  • Gluzidoak, glukosa, fruktosa, sakarosa… Zabaldu eremu semantikoa.
  • Zeintzuk dira diferentziak karbono hidratoak edo karbohidratoak, azukre edota gluzidoen artean?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketan “natural” edota “ekologiko” hitzak?

Proposamena: elkartu ditzagun etxetik ekarritako zenbait elikagairen etiketak eta konpara ditzagun. Noraino ulertzen dira etiketa horiek? Zer ez da ulertzen? Zer proposatuko zenuke etiketak ulergarriagoak izateko? Zer debekatuko zenuke?