Author Archives: gorkaazk

Neguko solstizioa

egunsentiederra

Kontatu ezazu idatziz zelako erritoak egiten diren Urdiain herrian neguko eta udako solstizioa ospatzeko. 12. min.

Irakurri: Iñigo Astiz. “Urteko lehen ur tragoa”

View original post

Nola erabili LibreOffice 5.2 euskaraz

Gure ikastetxean gaztelaniazko Windows sistema zahar batekin aurrera egin behar dugu. Nabigatzailea eta Bulegoko aplikazio-pakete bat behintzat instalatzea dugu:

 

Azkue Foundation

Badago gure herrian izena ingelesez ezarri ez
duen fundazio bat. Harrituko zarete, bai,
baina badago: Azkue fundazioa.

Klaro, euskararen alde egiteko
xedea izanik, ez ziren nonbait ausartu izen
cool bat ezartzen. The Basque Foundation to
Promote the Basque Language, esate
baterako, hau da: The BFPBL.

Baina ez, izen garden eta
nazioarteko bat hautatu beharrean, ingelesez,
ohi bezala, inork gutxik gogoratzen duen
lekeittiar kankailu baten izena hartu zuten.
Besterik gabe: Azkue Fundazioa. Munduak
axola izango balu nor izan ote zen On
Resurrección María hura!
Hortxe zeuzkaten eredu anitz:
Basque Culinary Center, Urdaibai Bird
Center, Donostia International Physics
Center, Bilbao Exhibition Center! Izen mundialak!

Ez. Azkue fundazioa. Labur. Apal.
(Euskalduna, hitzez labur ekintzez luze).

Aitortu behar zaie gauza sano
majuak egiten dituztela. Euskararen Etxea
atondu dute San Inazio gure patroi handiaren
izena daraman auzoan. Gainera webgune
txukun bat eta app are txukunago batzuk ere utzi
dizkigute Euskal Blogosferan muxu truk. Edo
gure zergen truk, berdin dio.

http://www.azkuefundazioa.eus/

Karma aldizkarirako idatzia. 2016ko ekainean.

How to Find the Classic WordPress Editor and Not Kill Yourself

(Author’s Note: Feel free to skip to the bottom of this post for help finding the old “Add New Post” page because most of this doesn’t matter. Also, I know most of you have already figu…

Iturburua: How to Find the Classic WordPress Editor and Not Kill Yourself

Nola landu hizkuntza jarrerak ikastetxeetan

Euskararen historia labur-laburra

“Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria”. (Koldo Mitxelena)

Oreka

Desideratum. Ez dezadan ene oreka txikikeria batengatik galdu.

Koldo Zuazo – hitzaldia

Koldo Zuazo EHUko irakaslea Hizkuntza zer den: erregistroak, euskalkiak… Euskararen Kalitatea Busturialdea eta Lea-Artibaiko Ikastetxeetan jardunaldietan Gernikako B10ak antolatuta. Berritzegune Nagusiak ekoiztutako material multimedia.

Ahozkoa landu, programatu, ebaluatu

Via Berritzegune Nagusia

USB arkatza garbitzeko

Info. iturria: http://www.pendrivelinux.com/restoring-your-usb-key-partition/

Restoring your USB key to it’s original state using Linux:

A. Lehenengo partizio zaharrak garbitu

  1. Terminalean sudo su + zure kudeatzaile pasahitza
  2. idatzi fdisk -l eta begiratu zerrendaren azpiko aldean zuren pendrivea zein letrarekin agertzen den
  3. Idatzi terminalean fdisk /dev/sdx (ordeztu x hori zure pendrivearen kokapenaren letrarekin)
  4. m sakatuz gero fdisk programak egin ditzakeen zerrenda bat topatuko duzu. Oraingoz ingelesez bakarrik.
  5. Idatzi terminalean  d partizio bat ezabatzeko

B. Gero, partizio berria sortu

  1. Idatzi terminalean n partizio berria sortzeko (fdisk programaren laguntza ikusteko aukera erraza ere hortxe agertuko zaizu, terminalean m bat sakatuz)
  2. Idatzi terminalean p sortu duzun partizioa primario legez sor dadin sakatu Sartu
  3. Idatzi terminalean 1 sortu duzun hori lehen partizioa izan dadin eta sakatu Sartu
  4. Sakatu Sartu lehenetsita agertuko zaizun lehen zilindroa onesteko
  5. Sakatu Sartu berriro lehenetsita agertuko zaizun azken zilindroa onesteko
  6. Idatzi  w idazteko partizio berriaren informazioa zure pendrivean
  7. Idatzi umount /dev/sdx1 ( x horren ordez, hasieran ikusi duzun zure pendrivearen kokapenaren letra)

C. Azken urratsa.

  1. Idatzi, root baimenarekin, mkfs.vfat /dev/sdx1 (x horren ordez, hasieran ikusi duzun zure pendrivearen kokapenaren letra) (iturrian zegoen araoa aldatu behar izan dut apurtxo bat, bere horretan, nire kasuan, ez zebilelako)
  •  fat 32 partizioa izango duzu pendrivean.

Info. iturria: http://www.pendrivelinux.com/restoring-your-usb-key-partition/

Nork: by: Alan Lorenzo – licensed by CC BY-SA 3.0 via Wikimedia Commons