Blog hau

Blog honen izenburuari buruz

Euskara ikasle/irakasle nintzen aspaldiko garaietan ospetsu egin ziren itzulpen trakets batzuk, apokrifoak agian: “combinación de trenes” > “trenen azpiko gona”; eta horren ondoko ordutegi taulan: “mañana y tarde” > “bihar eta berandu”.

Dena biharko uzten dugula eta beti berandu ibiltzen garela iruditzen zaigu askotan, oraindik ere Axularren aholkuen premian gabiltzala…

Blog berri hau sortzerakoan “bihar eta berandu” izan da bururatu zaidan lehen izenburua, gero, Chekhov-en pasarte hura gogoratuta-edo hortxe aldaketatxoa.

“When after supper Tatyana Ivanovna sat quietly down and took up her knitting, he kept his eyes fixed on her fingers and chatted away without ceasing.

“Make all the haste you can to live, my friends. . .” he said. “God forbid you should sacrifice the present for the future! There is youth, health, fire in the present; the future is smoke and deception!”

Anton Chekhov.

(Ingelesez topatu nuen bere garaian goiko aipua Raymond Carverren liburu baten hasieran eta kopiatu egin nuen, eta ingeleraz kopiatu egin dut orain, berriro, internetetik zuretzat).

tren geltokian irakurtzen. (Moriza CC Flickr)

tren geltokian irakurtzen. (Moriza CC Flickr)

Trenak asko gustatzen zaizkit, dena esan behar.

__________________________________________

Blogaren buruan erabili ditudan argazkiak:

Hasieran, 2008an izan zela uste dut,  aurreko blogean erabilitako azken argazkia hartu nuen blog honen burua izateko. Hortik, bide batez, trenen kontu horiek. Bere garaian presaka ibili nintzen eta ez nuen batere ardura izan argazkiaren sorburua-eta kopiatzen…

Geroago, 2010-2011 ikasturte berria hasi eta antigoaleko maixu horietako bat sentitu nintzen ikasturte hasieran behintzat.  Hor ere blog honetan bertan erabilitako aurreko faseko azken argazkia hartu nuen blogaren buru.

Hemendik hartua da argazkia:

http://www.loc.gov/pictures/item/prk2000001468/

Irudimenarekin edozein trenekin baino azkarrago eta modu ekologikoagoan bidaia daiteke

Irudimenarekin edozein trenekin baino azkarrago eta modu ekologikoagoan bidaia daiteke

 


4 responses to “Blog hau

  1. Goiko lerro horiek idatzi eta gero, hara non topatu ditudan Sustatu.com agerkari digitalean goian aipaturiko antzeko itzulpen kaxkarrak, oraingo honetan apokrifo etiketa soberan:

    http://sustatu.com/1245241354?utm_source=rss&utm_medium=feeds

    Tren geltokiei loturik oraingoan ere!

    > MÁS QUE ESTACIONES > Aparka zaitezela gehiago

    > NUESTRAS ESTACIONES ABREN CAMINOS A LAS PERSONAS, AL ARTE, A LA CULTURA, A LA NATURALEZA > Gure urtaroek badira, ebakitzen dute pertsonei, arteari, kulturari eta naturari.

  2. Baten batek galdetu dit ea goiko argazki zuri-beltz hori zergatik aukeratu dudan…

    Hona hemen azalpena edo.

    Blog hau sortu dudan bigarrena da, (lehenengoa, http://ibaizabalbhi.nireblog.com). Lehenengo blogaren azken mezuaren argazkia aukeratu nuen bigarrenaren goiburuko argazkia izateko, kontuari segida sinbolikoa emateko.

    Soldadu batzuk Nazionalsozialisten kontra borrokatzera pozik doazela dirudi argazki zahar horretan. Trenean doaz. Bere etorkizunerantz.

    (Internetetik azkar, itsumustuan, atera nuen argazkia eta iturria kopiatu ez). Argazkiari buruzko edozein informazio eskertuko nuke.

  3. Kaixo Gorka !
    Zer moduz?, Egin bisitatxo bat institutuko blogean. Gonbidatuta zaude!

  4. Nere postekin loturak: 2010 in review | Bihar da berandu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s