Category Archives: Historia

Euskararen historia labur-laburra

“Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria”. (Koldo Mitxelena)

Erronkariko uskararen heriotzaren urteurrena

Aurreko batean irakurri genuen Ortzadar gehigarrian:

Otsailaren 23an, 23 urte beteko dira Fidela Bernat hil eta Erronkariko uskararen azken oihartzunak behin betiko isildu zirela. […]  Erronkarieraren desagerpena dugu, seguru aski, behialako euskalkien azkentzearen eredurik garbiena, baina gaur egungo teknologia berriek aukera aparta eskaintzen digute Fidelaren eta galdutako edo galtzeko zorian diren mintzamolde horietako jatorrizko azken euskaldunen ahotsak entzuteko.
·
Nafarroako fonotekan makina bat grabazio entzun daitezke, traskripzio eta guzti, eta bilatzailean “Fidela Bernat erronkarieraz” idatziz gero, Erronkariko azken euskaldunaren bideo bat edo beste ere topa dezakegu. Bideo horietako batean, Fidelak erronkarierarekiko harrotasuna erakusten du: “Guziek erraitan dein eta nik ez diar entelegatan deus ere, eta hek entelegatan dein guzia enia. Nola da kori? Pues enia dion klaroago”. Hil aurretik, jaiotzear zegoen birlobari euskara irakasteko eskatu omen zion Fidelak bere ilobari.

Katakrak, Kata Krak!

Urriaren 21eko BERRIAko azal hura

Erro2 – Nagusiaren…

Krisiaren kausa. Beste iritzi bat

Iruña-Veleia: ez-ohiko aurkikuntza ala beste iruzur bat?

Historiako lehen itsulapikoa? Ala Librezale.org taldearen lehen logoa?

Egin klik ikusteko => IRUÑA-VELEIA Dokumentala + Debatea

ZuZeu => http://zuzeu.com/2012/12/05/iruna-veleiari-eskainitako-gau-tematikoa/

Lakarra vs Elexpuru. Debatearen fotograma bat. EITB. Ikus: http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/2014274521001

Xalbador

Berpiztu da Twitterren. Berpiztuko da pantaileatan.

XALBADOR. Documentaire en cours from Eneko Dorronsoro on Vimeo.

Ezpalak – Beste oihartzun bat

Gustatu zaizkit Ezpalak blog horretan kargatutako mezu gutiak, hauxe ere bai:

Hutsak – Hitzak

(Izenburu berri bat idazteko atrebentzia ere!)

Hizkuntzen mitoak – Juan Carlos Moreno Cabrerak gaztelaniarenak aipatu

J.C. Moreno Cabreraren esanetan, gaztelania sustatzeko asmatu diren 6 mitoak:

  1. Abolengo documental del español. El español es una lengua romance documentada desde hace muchísimos siglos. Las glosas emilianenes, están escritas en castellano antiguo. Las jarchas también…
  2. Las grandes virtudes (intrínsecas) del castellano primitivo explican su posterior éxito, su posterior extensión.
  3. Castellano > español. Conversión.
  4. El castellano es un dialecto del español. (Como el andaluz, el extremeño…)
  5. Español = Lengua Común (La lengua que permite que nos entendamos todos sin problemas en medio mundo).
  6. Español lengua Global, carácter internacional.

Euskara, -ustez-, sustatzeko mitoak ere baditugu:

– Euskara Europako hizkuntzarik zaharrena da.
– Euskarak milaka urtetako erasoa jaso duen arren, bizirik iraun.
– Euskara (edo euskararen familiako arbaso zuzena) Europa (Mendebalde) osoan hitz egin zen duela milaka urte batzuk.

Gaurko mito batzuk aipatzearren, –ez gara Astarloa edo Sabino Arana aipatzen hasiko–, euskararen kontrako mitoak ere zerrenda daitezke:

Euskara oso hiztun gutxi dauzkan hizkuntza da. (Hiztun kopuruari dagokionez, euskara munduko lehen 300-700 artean  koka daiteke; munduko 6.000 hizkuntzetatik gora dago eta gehienek hiztun gutxiago daukate, dokumentu gutxiago., interneten ikustezinago dira…

Euskara batua guztiz artifiziala da, benetako euskaldunek ez dute euskara batua ulertzen, batua ez da euskara, ez du inork ulertzen…

– Euskara batua ikasten dutenek ez dituzte gero euskalkiak ulertuko. Euskalki bat ikasiz gero, ezin dira gero beste euskalkiak ulertu…

– Euskarak ez du balio ezta etxetik ibiltzeko ere. Bertsoak entzuteko, meza entzuteko, ETB1, Euskadi Gaztea, Ken 7, film bat euskaraz bi urtetan behin eta inork gutxik irakurriko duen liburu on bat hamabost urtean behin… Oso kultura txikia, murritza da. Ezin konparatu ingeles, gaztelaniaz edo frantsesarekin…

Mitoa gure mugetatik kanpo ere hedaturik dago: