Category Archives: Aro Modernoa

Aberri txiki, aberri handi

Gure Euskal Herria ezagutzeko hona Peio Etcheverri-Ainchart irakaslearen hitzaldia:

Eta horra, norbaitek gogoratzen edo ezagutzen ez badu, goiko bideoko aurkezleak aipatzn duen Gorka Knörr-en abestia. (Mort pour la patrie esaldiarekin ezagunagoa, ziur aski).

Noiz sortu ziren Europako nazioak? Zergatik? Nola?

Iturria: ZuZeu

Advertisements

Philippe Jaroussky – Haendel

Nahi baduzu deskargatu, ezagutzen dituzu Firefox-en “DownloadHelper” edo “Youtube mp3” gehigarriak?

George WASHINGTON

Cristianek, 2.Ako ikasleak, testu hau kopiatu du wikipediatik:

GEORGE WASHINGTON

Geore Washington. Gilbert Stuart Williamstown jaunak egindako erretratua.


George Washington
(1732ko otsailaren 22a1799ko abenduaren 14a) Estatu Batuetako armadako buruzagia izan eta gero, eta Britainia Handia iraultzako gudan (1775-1783) garaitu ostean lehenengo presidentea izan zen.
Armada matxinoaren buruzagi izendatu zuten 1775ean. Hurrengo urtean britainiarrak Bostonetik egotzi zituen, baina New Yorken porrot egin zuen urte haren hondarrean. Hala ere, Delaware ibaia gurutzatu zuen eta etsaia ustekabean harrapatu zuen. Estrategia haren ondorioz matxinoek bi armada britainiar atzeman zituzten, Saratogan eta Yorktownen.
Zatikatze indarren eta porrotaren aurka borrokatuz eta kongresuarekin, estatu kolonialekin eta frantziar aliatuekin negoziatuz armada eta aberri ahul bati eutsi zien. 1783an, guda amaitu ostean, Mount Vernongo haren etxaldera bildu zen.
1780ko hamarkadaren amaieran aberri jaioberriaren konfederazioaren artikuluen ahultasunaren beldur zela, Philadelphiako Bilkurako lehendakaria izan zen eta bertan 1787ko AEBetako konstituzioaren zirriborroa bultzatu zuen.1789an AEBetako presidente bilakatu zen eta gobernu berriaren usadio eta ohitura ugari finkatu zituen. Britainia Handiaren eta Frantziaren arteko gudek urratzen zuten mundu batean bizirik irauteko gai izango zen herrialde sendo bat sortu gura zuen. 1793ko haren neutraltasun aldarrikapenak kanpoko gudak saihestu zituen. Gobernu zentral indartsu bat ezartzeko; zerga sistema bat, banku zentral bat eta barne-zorra sortu zituen. Haren ospea erabili zuen Jeffersondarren aurka egiteko eta 1795ean Britainia Handiarekin sinatutako Jay Itunaren karietara bake hamarkada bat hasi zen. Alderdi Federalistan inoiz sartu ez arren, haren programa sostengatu zuen eta sorkuntzaren bultzatzaileetako bat izan zen. Washingtonen agur-hitzaldia errepublikar dohainen eta kanpoko guden aurkako aldarrikapenaren eredutzat hartzen da.

Simon Bolibar

Robertok, 4.Bko ikasleak, testu hau idatzi du:

SIMON BOLIVAR

Simon Bolívar, (Caracas, Venezuela, 1783 uztailaren 24 – Santa Marta, Kolonbia, 1830 abenduaren 17), jaiotzako izenez Simón José Antonio de la Santísima Trinidad Bolívar Palacios (Bolibarjauregi) y Blanco.
Venezuela eta Kolonbiako lehendakaria izan zen, Peruko askatzailea eta Boliviako presidentea. Azken herri honetako konstituzioa idazteaz gain, herrialdearen izena gizon honen omenez jarritakoa da.

Iturria: Wikipedia.

Simon Bolibar

Euskal deiturak, abizenak


Mikel Gorrotxategi, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko idazkaria, euskal abizenez mintzo da Euskonews-en, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegian eman duen hitzaldiaren harira.

Iturria: Atoan