Category Archives: Internet

Nola erabili LibreOffice 5.2 euskaraz

Gure ikastetxean gaztelaniazko Windows sistema zahar batekin aurrera egin behar dugu. Nabigatzailea eta Bulegoko aplikazio-pakete bat behintzat instalatzea dugu:

 

Advertisements

Azkue Foundation

Badago gure herrian izena ingelesez ezarri ez
duen fundazio bat. Harrituko zarete, bai,
baina badago: Azkue fundazioa.

Klaro, euskararen alde egiteko
xedea izanik, ez ziren nonbait ausartu izen
cool bat ezartzen. The Basque Foundation to
Promote the Basque Language, esate
baterako, hau da: The BFPBL.

Baina ez, izen garden eta
nazioarteko bat hautatu beharrean, ingelesez,
ohi bezala, inork gutxik gogoratzen duen
lekeittiar kankailu baten izena hartu zuten.
Besterik gabe: Azkue Fundazioa. Munduak
axola izango balu nor izan ote zen On
Resurrección María hura!
Hortxe zeuzkaten eredu anitz:
Basque Culinary Center, Urdaibai Bird
Center, Donostia International Physics
Center, Bilbao Exhibition Center! Izen mundialak!

Ez. Azkue fundazioa. Labur. Apal.
(Euskalduna, hitzez labur ekintzez luze).

Aitortu behar zaie gauza sano
majuak egiten dituztela. Euskararen Etxea
atondu dute San Inazio gure patroi handiaren
izena daraman auzoan. Gainera webgune
txukun bat eta app are txukunago batzuk ere utzi
dizkigute Euskal Blogosferan muxu truk. Edo
gure zergen truk, berdin dio.

http://www.azkuefundazioa.eus/

Karma aldizkarirako idatzia. 2016ko ekainean.

Doaneko biltegiratze guneak – pendrive beharrean Lainoa

Gure fitxategiak (dokumentuak, audioa, bideoak, argazkiak, etab.) etxeko ordenagailuko edo beste gailuetako disko gogorrean gordetzeaz gain, Lainoan, Sarean, Interneten gorde ditzakegu. Hona hemen bilaketa azkar batean topatu ditudan biltegiratze zerbitzu batzuk.

Astirik ez xehetasunak aztertzeko, pribatutasun kontuak begiratzeko-eta. Fitxategiak eta karpetak partekatzeko baldintzak konparatzeko-eta, astirik ez. (Norbaitek iruzkinak utziz gero, mila esker).

Zerbitzu hauen erabiltzaileak jakin behar du:

  • Pribatutasuna ez dagoela ziurtatuta. Zerbitzu batzuek zifratze sistemak erabiltzen dituztela adierazten dute, beste batzuek…
  • Zerbitzu hauetako batzuk, hemendik denbora batera, desagertu egingo dira (esate baterako Ubuntu One desagertu zen legez)

Gure fitxategiak, asko estimatzen baditugu, hiruzpalau tokitan gordetzea hobe. Nork: Alan Lorenzo – CC BY-SA 3.0

Alfabetikoki:

  1. 4Shared
  2. Adrive
  3. Amazon Cloud Drive
  4. Bitcasa
  5. Box
  6. CloudMe
  7. Copy by Barracuda
  8. Cubby by LogMeIn (LinkedIn taldekoa?)
  9. CX
  10. Dropbox Pribatutasun eta ziurtasun gehiago lortzeko boxcryptor erabil daiteke.
  11. ElephantDrive
  12. Fiabee
  13. Filesanywhere
  14. GetSync (Lehen BitTorrent Sync) Sistema honekin Internet, Lainoa, saihetsi egiten da P2P sistemari esker
  15. Google Drive (Google kontua duten guztientzat esku-eskura)
  16. HiDrive
  17. Hive
  18. hubiC
  19. iCloud (Apple)
  20. Idrive
  21. Mediafire
  22. Mega (Megaupload erretaren errautsetatik berreraikia by Kim Dotcom) Nabigatzailea euskaraz daukagunez Mega euskaraz topatu dugu.
  23. OneDrive (Lehen SkyDrive) by MicroSoft. Linux erabiltzailea naizelako, ziur aski, problemak izan ditut doaneko izena emateko gunera ailegatzeko).
  24. Open Drive
  25. Popoplug
  26. Shared
  27. Spideroak
  28. SugarSync (garestia)
  29. SurDoc
  30. TeamDrive
  31. TFolder 1TB doan eskaintzen dute! (Kritika onak irakurri ditut baina ez daukat erreferentzia zuzenik).
  32. Tresorit
  33. Wuala by LaCie

 

Erabili ditudan iturri batzuk:

WhatsApp

WhatsApp

WhatsApp munduan gehien erabiltzen den gizarte sarea, mezu zerbitzua omen da. Facebookeko jabeek erosi zuten egunean merkatuak WhatsApp enpresa zenbatean baloratzen zuen jakin zen: 19.000.000.000 bat dolar edo. Diru hori erabiltzaile kopuruarekin erkatzen badugu, eta sinesten badugu 500.000.000 erabiltzailek baino gehiagok partekatzen dituztela bere datuak enpresarekin… Facebookeko jabeek 40 bat dolar ordaindu zuten erabiltzaile bakoitzeko.

Betiko galderaren aurrean geratuko gara: erabiltzaile horiek zer dira? WhatsApp enpresaren bezeroak, 0,89 € urtean ordaintzeko prest dauden bezeroak, ala WhatsApp enpresaren produktua, hau da, enpresak beste enpresei saltzeko daukan lehengaia? Irakurtzen jarraitu

Nola sortu blog bat WordPress.com ostatze zerbitzuarekin

Blog bat egiteko blogger eta WordPress  dira ikasleek gehien erabiltzen dituzten aukerak. Egon badaude beste hamaika aukera, gure herrian sortutako batzuk tartean.

Ez ditut interneten WordPress blogak  doaneko wordpress.com zerbitzuan sortzeko tutorial askorik topatu euskaraz. Ingelesez eta gaztelaniaz errazago topa daitezke.

Topatu dudan onena:

Letra-tipoak instalatu. Linux

Noiz edo noiz letra-tipo berri bat instalatzeko apeta izaten dut eta nola egiten zen aldi batetik hurrengora ahantzi egiten zait…

Ea hurrengoan sarean minutu gehiegi galdu beharrean nire buruarengandik ikasten dudan.

0. Letra-tipo bat nola deskargatzen zen ez zait ahaztuko. Espero dut. Nabigatzailean download… eta di-da.

Deskargatu, gorde… Demagun gure izena duen direktorioan gorde dugula: /home/nireerabiltzaileizenekodirektorioa horretan

hau da, esate baterako /home/gorka direktorioan Alfios letra-tipoa deskargatu dut.

  • Arao pare batekin nahiko: 1.-

sudo cp -r /home/nireerabiltzaileizenekodirektorioa/deskargatududankarpetaizena /usr/share/fonts

     hau da, esate baterako:

sudo cp -r /home/gorka/Alfios /usr/share/fonts

(Araoa idazterakoan letra-tipoaren izenaren ostean /usr/shar… horren aurrean, espazio bat, zurigunetxo bat).

  • 2. Letra tipoa katxean gehitzeko:

fc-cache /usr/share/fonts/deskargatududankarpetaizena

     hau da, esate baterako:

fc-cache /usr/share/fonts/Alfios

Eta hortxe topatuko dugu, /usr/fonts/Alfios guk kopiatu dugun karpeta berria:

 

Proba bat egiteko, ume txikien gustukoa izan daitekeen letra-tipo honekin proba egin dezakezu: katamotzIkasi

Gizarte sareak – gurasoak

Txipi eta Maite Goñiren lan bikaina:

 

Nortasun digitalaz @loretahur

Eta orain zer?

Interneten topatutako diapositiba aurkezpena. Eta orain zer? galderari erantzunak bilatzen…

Norbaitek, oraindik ere, XX. mendeko pedagogo handi batzuk aipatzea gustatu zait… Azken batean, diapositiba egileak plazaratzen duen irtenbidea nahiko sinplea ematen du. Demagun Freinet eredugarria iruditzen zaigula. Bada ez gara bere garaiko inprenta bat prestatzen hasiko…

Eta orain, beraz: pedagogo handien esentzia XXI. mendeko teknologiarik erabilgarrienarekin. Betiere teknozentrismoa saihestuz, Freinetek ez zuen inprenta erabiltzen irakasten. Inprenta bere garaiko baliabidea erabilgarria iruditu zitzaion, besterik gabe.

Xalbador

Berpiztu da Twitterren. Berpiztuko da pantaileatan.

XALBADOR. Documentaire en cours from Eneko Dorronsoro on Vimeo.