Category Archives: Garaikidea

Erronkariko uskararen heriotzaren urteurrena

Aurreko batean irakurri genuen Ortzadar gehigarrian:

Otsailaren 23an, 23 urte beteko dira Fidela Bernat hil eta Erronkariko uskararen azken oihartzunak behin betiko isildu zirela. […]  Erronkarieraren desagerpena dugu, seguru aski, behialako euskalkien azkentzearen eredurik garbiena, baina gaur egungo teknologia berriek aukera aparta eskaintzen digute Fidelaren eta galdutako edo galtzeko zorian diren mintzamolde horietako jatorrizko azken euskaldunen ahotsak entzuteko.
·
Nafarroako fonotekan makina bat grabazio entzun daitezke, traskripzio eta guzti, eta bilatzailean “Fidela Bernat erronkarieraz” idatziz gero, Erronkariko azken euskaldunaren bideo bat edo beste ere topa dezakegu. Bideo horietako batean, Fidelak erronkarierarekiko harrotasuna erakusten du: “Guziek erraitan dein eta nik ez diar entelegatan deus ere, eta hek entelegatan dein guzia enia. Nola da kori? Pues enia dion klaroago”. Hil aurretik, jaiotzear zegoen birlobari euskara irakasteko eskatu omen zion Fidelak bere ilobari.

Advertisements

Unai Elorriaga Leioan 2013-01-23

Urtarrilaren 23an, asteazkenarekin, Kultur Leioan, 4. solairuan [via Kultur Leioa (Goyo) Kartela]

Unai Elorriaga idazle getxoztarra (by UKBERRI.NET CC-BY-2.0 , via Wikimedia Commons)

Hamar liburu Euskal Herrian – Zazpi etxe Frantzian

2012. urteko beste liburu batzuk (111Akademiak bidalitako zerrenda)

Ezpalak – Beste oihartzun bat

Gustatu zaizkit Ezpalak blog horretan kargatutako mezu gutiak, hauxe ere bai:

Hutsak – Hitzak

(Izenburu berri bat idazteko atrebentzia ere!)

Amodiozko gutunak – Lehiaketako Irabazleak

Horra Amodiozko gutunak 2012 lehiaketako irabazleak:


Elkar maite

Two Lovers By Jamiehutton CC-BY-SA-3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0), via Wikimedia Commons


Aurreko astean Eguzkiñek erakutsi zigun bideoa:

Azken Literatura Nobel Sariak euskaraz

2002 –  Imre Kertesz: Zoririk ez. – Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea

2003 –  John Maxwell COETZEE: Lotsaizuna. – Itzultzailea: <a title=”Sustatu: <>” href=”http://sustatu.com/1101198914&#8243; target=”_blank”>Oskar Arana

2004 – Elfriede Jelinek – Oraindik euskaratu gabea.
2005 – Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk.  – Itzultzailea: Iñigo Errasti Aranbarri.

2006 – Orhan Pamuk: Elurra – Itzultzaileak: Monika Etxebarria / Fernando Rey

2007 – Doris Lessing: Belarra kantari. – Itzultzailea: Koro Navarro

2008 –  Jean-Marie Gustave LE CLÉZIO: Basamortua. – Itzultzailea: Luis Berrizbeitia.

2009 – Herta Müller: Hatsaren kulunka. Itzultzailea: Ibon Uribarri

2010 – Mario VARGAS LLOSA: Pantaleon eta bisitariak.  Itzultzailea: Santi Leone (argitaratzear).

via WIKIMEDIA COMMONS - Nobel2008Literature_news_conference1.jpg

Euskera sencilloaren manifiestoa

Gure hizkuntza honekin batzuk egiten dutena ikusita, manifestuaren kopiak banatzen hasteko gogoa izan dut inoiz, kalera irten eta sinadurak eskatzen hasi 😉

(Egin klik o letraren erdi-erdian).

Hemendik aurrera Euskadi Literatura Lehiaketa

Nire izenkideak, Gorka Bereziartuak,  honako artikulua argitaratu du Euskadi Literatura Sariaren inguruan:

Hemendik aurrera Euskadi Literatura Lehiaketa

Zer uste duzue? Sariaren baldintza berriekin aurrera ala atzera egin dugu? Zergatik?

Jon Alonso

Jon Alonso, aurreko Euskadi Literatura Saria kritikatu zuen idazle horietako bat.

Koldo Izagirre

Koldo Izagirre

Literatura Unibertsala Bilduma: Entzungaiak

Euskaraz egiten den literaturarik onenari buruz zerbait entzun nahi baduzue, klikatu beheko irudian 😉

Euskaraz egiten den literaturarik onena

Iban Zaldua. Iñigo Azkonak  ARGIA aldizkarian.

Iban Zaldua. Iñigo Azkonak. ARGIA.

Angel Errok dioen bezala, ziurrenik euskaraz argitaratzen ari den literaturarik onena itzulpenetan daukagu, eta erraza da ondorioztatzea zergatik: kontsumo literatura gutxi itzultzen denez, Literaturaren Historiak testatutako liburuak itzultzen dira gurean, batik bat, eta hobeak dira, ondorioz, edozein euskal liburu garaikide baino. Eta, halere, ez ditugu irakurtzen, ez diegu kasurik egiten apenas. Dezente deprimitzen nau horrek.

Iban Zaldua. Argia. 2009/VII/26

Literatur Itzulpenen Katalogoa