Category Archives: Pedagogia

Hezkuntza baliabideen bildumak

 

OER Commonsen
ER Commons is a public digital library of open educational resources.

Agrega es, en, eu Denetarik. Zaharkitua. (Ikus Procomún)
Amarauna eu, es, en Denetarik
ArteHistoria es Arte & Hª
cK-12 en Mate, zientziak
Cuadernia es Edukiak sortzeko, (Flash).
Didactalia es > + 100.000 baliabide didaktiko.
Educaplay es > Baliabide didaktiko multimedia asko. Gamifikazioa.
Educaplus es Fisika – Kimika, Mate
EIBZ Nafarroa eu EIBZ Nafarroa; Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
Facilit@mos es Aragoiko irakasleentzako ataria
The Flipped Classroom.es es Hainbat baliabide didaktiko.
FQ – Experimentos es Fisika – Kimika (blog)
HABE – Ikasbil – Dokuteka eu Euskara eta Lite
Ikasten.net (Hiru.eus) es, eu Euskara ikasteko baliabideak. Euskara, motibazioa…
International Children’s Digital Library en Ikasleentzako irakurgaiak eta.
Procomún eu, es, en, ca Procomún. Irakasleentzako milaka baliabide didaktiko eta kontu akademikoei buruzko artikuluak
Proyecti EDIA es Proyecti EDIA. CeDeC Centro Nacional de Desarrollo Curricular en Sistemas no Propietarios. Baliabide didaktiko asko. Irakasgaika eta mailaka antolaturik.
Recursos educativos Castilla La Mancha es, en Gaztela-Mantxako Hezkuntza Saileko ataria. Edukiak, baliabide didaktikoak…
Recursos TIC EducaMadrid es IKT Madril
Rincones didácticos. Junta de Extremadura. es Arlo edo irakasgaika antolatuta
Sangakoo es, en, ca Mate.
Sarea.eus (ez nahastu: sarean.eus horrekin) eu Euskara. Mila baliabidetik gora.
Science Fair Central en Zientziak (ikasleentzat, irakasleentzat)
Science Fair Project Ideas en Zientziak (ikasleentzat, irakasleentzat)
Testeando es Denetarik
es.Tiching.com es Hainbat baliabide didaktiko. HH, LH, DBH, Batx.
Vedoque es, en Gamifikazioa
XTEC – Xarxa Telemàtica Educativa de Catalunya ca Amaraunaren antzekoa, Katalunian
Zona Clic es, en, ca Gamifikazioa

Baliabide gehiago (gaztelaniaz) > xarxatic.com

Problemetan oinarritutako ikaskuntza

Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza
Gaileta pakete bateko osagaien taula zoomarekin handituta

Gaileta pakete bateko osagaien taula zoomarekin handituta

Begiratu argazkia adi-adi eta erantzun:

  1. Gaileta horiek badute azukrerik? (BAI/EZ).
  2. Gaileta horien azukrea, ehunekotan, zein da? (% 4 / % 35,45).
  3. Gaileta horien karbohidratoak, ehunekotan, zein da? (% 3 / % 67,27).
  4. Gaileta horien konposizioan zer dago gehiago, karbohidratoetatik ala azukretik?
  5. Nola jakin dezakezu gaileten konposizioa?
Elikagaien etiketak
  • Zein tamainako letra-tipoa da legeak onartzen duen txikiena?
  • Zeintzuk hizkuntzatan onartzen dira elikagaien etiketak?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketak “energia” hitza adierazten duenenean? Balio energetikoa?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketak “azukre gehigarririk gabekoa” adierazten duenenean?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketak”light” adierazten duenenean?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketak”X gabe” adierazten duenenean?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketak”X gutxi” adierazten duenenean?
  • Lipidoak, koipeak, koipe aseak (saturadas)… Zabaldu eremu semantikoa.
  • Gluzidoak, glukosa, fruktosa, sakarosa… Zabaldu eremu semantikoa.
  • Zeintzuk dira diferentziak karbono hidratoak edo karbohidratoak, azukre edota gluzidoen artean?
  • Zer adierazten du elikagai baten etiketan “natural” edota “ekologiko” hitzak?

Proposamena: elkartu ditzagun etxetik ekarritako zenbait elikagairen etiketak eta konpara ditzagun. Noraino ulertzen dira etiketa horiek? Zer ez da ulertzen? Zer proposatuko zenuke etiketak ulergarriagoak izateko? Zer debekatuko zenuke?

 

Bazenekien? Legez etiketaren letrek 0,90 milimetrokoak izan behar dutela gutxienez?

Bazenekien? Azukre hitza saihesteko zenbat sinonimo erabiltzen dituen elikagai-industriak? (sirope, jarabe, ezti, gluzido, sakarosa, destrosa, fruktosa, azukre beltzaran, kañako azukrea, azukre inbertitua…

Infografiak egiten laguntzeko online gune batzuk

  1. # canva
  2. # coggle.it
  3. # draw.io
  4. # easel.ly
  5. # fatpaint 3D Letra molde
  6. # FreeMind (software librea + euskaraz) buru-mapak
  7. # freepik
  8. # genial.ly
  9. # goconqr.com
  10. # infogram Kalkulu orriko grafikoen antzekoak
  11. # Lucidchart (2.0 aplikazioa) buru-mapak.
  12. # Lucidpress
  13. # MindUp.com
  14. # Padlet.com
  15. # phon.to jarri testua argazkien gainean (telefonoaz)
  16. # piktochart
  17. # powtoon Bideo-aurkezpenak
  18. # prezi
  19. # shutterstock
  20. # venngage infografiak

Egunen batean ea guztiak patxadaz begiratzeko denboratxoa hartzen dudan.

799px-nire_ikas_alorra_3

Wikipedia erabiliz jolas bat

Wikipedian hainbat testu tipo topa daitezke: azalpen testuak, biografiak, filmen sinopsiak… Erabiltzen diren gaiak ere ez dira gutxi: zientziak, teknologia, matematika, historia, filosofia, geografia, zinema, literatura…

Wikipediako artikuluak astiro-astiro irakur daitezke, arreta osoz, edo oso gainetik, azaletik, azkar-azkar, informazio jakin baten bila besterik gabe… Azkeneko irakurketa mota horri skimming & scanning deitzen zaio ingelesez.

Azken honi euskaraz azkar irakurtzea edo eskaneatzea esaten diogu. Begiak azkar-azkar igarotzen dira testuen gainetik, zerbaiten bila, baina ikusten dituzten hitz gehienak deskodifikatu gabe.

Gure jolas honetan horixe egingo dugu. Wikipedian informazioa bilatu, artikulutik artikulura ibiliko gara, baina artikuluak sakon aztertu eta irakurri gabe.

  • Ikasleak taldeka kokatuko ditugu.

    Sestaoko ikasle batzuk bertoko KZgunean, ordenagailuak partekatzen. Ikasteko eta, batez ere, jolasteko prest. (Argazkigilea: Iñaki LL. via Wikimedia Commons)

Erronka izango da artikulu batetik beste artikulu batera dagoen bidea, esteken bidez, bilatzea.

  • Denbora mugatua emango dugu. Euskarazko Wikipediarekin gutxienez hiruzpalau minutu behar izaten dira gai aldetik oso urruti dauden artikuluak esteken bidez lotzeko. Ingelesezko Wikipedian denbora gutxiago beharko da, artikuluetan esteka gehiago daudelako.

Bi erronka mota:

  • ea nork, zein taldek, lotuko dituen lehenago bi artikulu, hau da, ea nork lotuko dituen bi artikuluak esteken bidez denbora gutxiago erabiliz. Ea zein taldek burutzen duen azkarrago, denbora gutxiago erabiliz, abiapuntutik helmugarainoko bidea.
  • ea nork, zein taldek, behar izan dituen urrats gutxiago, klik gutxiago, artikulu batetik bestera iristeko. Ea nork, (zein taldek, denbora jakin batean, aurkitzen duen abiapuntutik helmugarainoko biderik laburrena.

Adibidea:

Ea nork lotzen dituen azkarrago eta esteka gutxiago erabiliz bi artikulu hauek:

Bukaeran denbora neurtzeaz gain nabigatzailearen historia-orria erakutsi beharko da ea zenbat klik egin diren.

  • Kronometroak martxan!

Nik neuk esperimentua egin eta hauxe izan da ene ibilbidea: Shakespeare > Cervantes > Palermo > Sizilia > Sumendi.

(Ez dut esango zenbat minutu eta zenbat segundo behar izan ditudan ibilbidetxoa egiteko. Ez dut ene burua barregarri utzi nahi 😉 )

Irakurketa azkarra

Jolas honetan informazioa bilatzen eta irakurketa azkarra eta azalekoa egiten trebatu egiten gara. Norberak dauzkan ezagupenek asko laguntzen dute. Etengabe dakizuna eta imajinatzen duzuna jartzen duzu jokoan. Intuizioa esaten diote batzuek.

Nik uste nuen Shakespeare artikuluan aipatzen ziren lekuetan sumendirik ez dagoela. Artikuluan Cervantes ikusi eta agian sumendiak dituen lekuak aipatuko zirelakoan, hortxe klik egin. Intuizioz. Cervantesen artikuluan Palermo ikusi eta Italiako hegoaldean sumendirik badagoela jakin… Palermo artikuluan bertan klik egin, hortxe Sizilia aipatu, bertan klik eta Sizilian sumendi hitza urdinez, bai horixe! Eureka!

Bide laburragorik topatuko? (Blogaren erantzunetan uztea duzu 😉

 

Nola landu hizkuntza jarrerak ikastetxeetan

Koldo Zuazo – hitzaldia

Koldo Zuazo EHUko irakaslea Hizkuntza zer den: erregistroak, euskalkiak… Euskararen Kalitatea Busturialdea eta Lea-Artibaiko Ikastetxeetan jardunaldietan Gernikako B10ak antolatuta. Berritzegune Nagusiak ekoiztutako material multimedia.

Aldaketak hezkuntzan ala aldakuntza?

Predikatzen hasi baino lehen, esaten duena egiten ibili den moja ezagunaren hamaigarren hitzaldia:

Finlandian mekanografiari lehentasuna

Berriak ez du euskal blogosferan oihartzun handirik izan, salbuespenak salbuespen. Kaligrafia ikastea baino erabilgarriagoa omen da mekanografia ikastea finlandiar hezitzaile askoren ustez.

Etorkizunean gehiago idatziko omen da giltzadietan bolalumaz baino.

Kids heart OLPC (no matter what the critics say)

Argazkia by Tim & Selena Middleton Kids heart OLPC (no matter what the critics say) via Flickr
OLPC keyboard

Argazkia by Stefanos Kofopoulos OLPC keyboard via Flickr

Are typing skills more important than handwriting lessons? Finland says yes

Irakurmena lantzeko proposamena

Gure ikastetxean aurten irakurmenari lehentasuna emateko kontsigna zabaldu da. Nago “Diagnosi-ebaluazio” probetan aterako emaitza kaxkarrak direla kontuaren sorburu.

Ondo iruditzen zait baina aukeran nik nahiago nuke ahozko erabilerari lehentasuna ematea. (Baina horrelakorik ez da neurtzen diagnosi-ebaluazio probetan, ez garrantzi gutxiko kontua delako, jakina, neurtzea zaila delako, –garestia delako–).

 Irakurmena sustatzeko, nik uste,

Testua, gure lehen hizkuntzan aurkituz gero, azkarrago irakurriko dugu eta hobeto ulertuko dugu

Noiz edo noiz gure irakurtzeko lastertasuna, (hitzak minutuko), zein ote den kalkulatzea ez legoke txarto.

Segi irakurtzen –> Irakurtzen jarraitu

D ereduan gaztelaniaz?

Bittor Hidalgok duela egun batzuk mezu bat argitaratu zuen ZuZeu orainkari horizontalean eta bere garaian irakurri eta erantzuteko gogoa izan nuen… Konturatu orduko… aste betea igaro da (1).

Ez naiz hemen testuaren iruzkin sakona egiten hasiko. Agian ez nuke ezer idatziko Bittorrekin guztiz bat etorriko banintz… Baina ez nator bat.

Egin klik gehiago irakurtzeko —> Irakurtzen jarraitu