Category Archives: Publizitatea

Doaneko biltegiratze guneak – pendrive beharrean Lainoa

Gure fitxategiak (dokumentuak, audioa, bideoak, argazkiak, etab.) etxeko ordenagailuko edo beste gailuetako disko gogorrean gordetzeaz gain, Lainoan, Sarean, Interneten gorde ditzakegu. Hona hemen bilaketa azkar batean topatu ditudan biltegiratze zerbitzu batzuk.

Astirik ez xehetasunak aztertzeko, pribatutasun kontuak begiratzeko-eta. Fitxategiak eta karpetak partekatzeko baldintzak konparatzeko-eta, astirik ez. (Norbaitek iruzkinak utziz gero, mila esker).

Zerbitzu hauen erabiltzaileak jakin behar du:

  • Pribatutasuna ez dagoela ziurtatuta. Zerbitzu batzuek zifratze sistemak erabiltzen dituztela adierazten dute, beste batzuek…
  • Zerbitzu hauetako batzuk, hemendik denbora batera, desagertu egingo dira (esate baterako Ubuntu One desagertu zen legez)

Gure fitxategiak, asko estimatzen baditugu, hiruzpalau tokitan gordetzea hobe. Nork: Alan Lorenzo – CC BY-SA 3.0

Alfabetikoki:

  1. 4Shared
  2. Adrive
  3. Amazon Cloud Drive
  4. Bitcasa
  5. Box
  6. CloudMe
  7. Copy by Barracuda
  8. Cubby by LogMeIn (LinkedIn taldekoa?)
  9. CX
  10. Dropbox Pribatutasun eta ziurtasun gehiago lortzeko boxcryptor erabil daiteke.
  11. ElephantDrive
  12. Fiabee
  13. Filesanywhere
  14. GetSync (Lehen BitTorrent Sync) Sistema honekin Internet, Lainoa, saihetsi egiten da P2P sistemari esker
  15. Google Drive (Google kontua duten guztientzat esku-eskura)
  16. HiDrive
  17. Hive
  18. hubiC
  19. iCloud (Apple)
  20. Idrive
  21. Mediafire
  22. Mega (Megaupload erretaren errautsetatik berreraikia by Kim Dotcom) Nabigatzailea euskaraz daukagunez Mega euskaraz topatu dugu.
  23. OneDrive (Lehen SkyDrive) by MicroSoft. Linux erabiltzailea naizelako, ziur aski, problemak izan ditut doaneko izena emateko gunera ailegatzeko).
  24. Open Drive
  25. Popoplug
  26. Shared
  27. Spideroak
  28. SugarSync (garestia)
  29. SurDoc
  30. TeamDrive
  31. TFolder 1TB doan eskaintzen dute! (Kritika onak irakurri ditut baina ez daukat erreferentzia zuzenik).
  32. Tresorit
  33. Wuala by LaCie

 

Erabili ditudan iturri batzuk:

Advertisements

Euskararen telefonoa, aktibaziorako abagune bikaina

Euskararen telefonoa, aktibaziorako abagune bikaina.

Euskararen telefonoa, aktibaziorako abagune bikaina

Katakrak, Kata Krak!

Librezale egutegia 2014

Leioako irakurle-kluba

Badirudi aurtengo ikasturtean Ibon Idoiaga, Leioako liburuzain prestua,  Leioan irakurle-kluba sustatzeko ahaleginetan hasi zaigula.

Zera proposatu digu, hilabetean behin, Kultur Leioako hemeroteka inguruan elkartzea eta liburu baten aitzaikiarekin solasalditxoa egitea.

Lehenengo biltzarrerako proposatu duen eguna:

* irailaren 18an, 19:30etan, hemerotekan.

Proposatu duen lehen liburua (baina Ibonek dio liburua irakurri gabe ere biltzarretxora bertaratzerik badagoela):

Izenburua: Irakurri:  hamaika idazki literario irakurtzeari buruz / Uxue Apaolaza … [et al.]    
  Argitaratzailea: Donostia-San Sebastián : Meettok, 2008
  Deskribapen fisikoa: 188 or. ; 22 cm
 
     
     
  ISBN:
978-84-935964-1-5
 

http://www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9545/ID2df854b4?ACC=161

Hurrengo bileretarako proposatu dituen liburuak:

  • Krimenak, Ferdinand von Schirach (urriak, 16)

Ea zenbat leioaztar (edo inguruko) elkartzen garen!

Egongo da nahikoa lekurik Kultur Leioan Leioako eta inguruko irakurzale guztiak elkartzeko?

Now Computing – hodeiaren alternatiba bat

Gizarte sareak eta hezkuntza

Ikuspegi apokaliptikoa

Gizarte sareak oso arriskutsuak dira. Gazteekin kontuz, edo hobe, gazteei erakutsi behar zaie zenbat eta urrunago hobe. Txikitan entxufeekin eta suarekin bezala: ez ukitu! Fú!! Familiei ere erakutsi behar zaie interneten zenbat arrisku dauden. Grooming eta ciberbullying zer den ondo ez dakien batek nola opari diezaioke semeari edo alabari gailu elektroniko madarikatu horietako bat? Etxeetan, ordenagailua egotekotan, korridorean edo sukaldean, betiere, une oro, nagusien begi bistan, segundo pare batean ere ez galdu helduen kontrola. Nagusiek interneteko seguritateari buruz hamaika ikastaro egin baino lehenago eta ondo jantzita egon baino lehenago, etxean gailurik ez, eta gero, hobe adin gutxienekoei giltzarrapo gotorrak jartzea. Pasahitzak. 23 K@raKteret@ko#aK, gutxienez. Webgunerik  galbidetsuenak,  arriskutsuenak, saihesteko iragazkirik onenak. Antibirus onenak eta beti eguneratuak eta, batez ere, serio demonio debekatu Tuenti, Orkut, Facebook, Twitter eta Guatxap horiek guztiak!

Ume bat telefono inteligentearekin jolasten. Argazkilaria: Biswarup Ganguly GFDL – CC-BY-3.0 via  Wikimedia Commons.

Irakurri gehiago >>

Irakurtzen jarraitu

Xalbador

Berpiztu da Twitterren. Berpiztuko da pantaileatan.

XALBADOR. Documentaire en cours from Eneko Dorronsoro on Vimeo.

Idazketa kooperatiboa

Gure ikasle guztiak Google Drive-ren bezero (edo salgai) bihurtu eta gero, ea sorkuntza kooperatiboan zer sortzen dugun

Ea ideien zaparrarada egiten dugun

Google eta euskararen eguna

Interneten  zerbitzurik erabilgarri eta erabiliak baldin badaude, horietakoak Google ingurunekoak.

gmail lokalizaturik dago, Google Translatek ere aspaldian euskara ere gehitu zuen bere hizkuntza zerrendara, youtube aspaldidanik ageltzen zaigu euskaraz…

Google plataforma osoa euskaraz ikusi nahiko genuke batzuk. Bilatzailea eta beste zerbitzu batzuk euskaraz ikustearekin konformatu beharko, oraingoz.

Euskararen eguna ospatzeko egun horretako Googleren logoa euskara sustatzea nahiko lukete batzuk. Ikus:

http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/

Euskararen egunean Google bilatzailean sartu eta honako edo antzeko ikurra ikusi nahi izango zenuke? Erantzuna baiezkoa bada, zoaz eta sinatu eusko-ikaskuntzaren orrian.