Category Archives: Teknologia

WhatsApp

WhatsApp

WhatsApp munduan gehien erabiltzen den gizarte sarea, mezu zerbitzua omen da. Facebookeko jabeek erosi zuten egunean merkatuak WhatsApp enpresa zenbatean baloratzen zuen jakin zen: 19.000.000.000 bat dolar edo. Diru hori erabiltzaile kopuruarekin erkatzen badugu, eta sinesten badugu 500.000.000 erabiltzailek baino gehiagok partekatzen dituztela bere datuak enpresarekin… Facebookeko jabeek 40 bat dolar ordaindu zuten erabiltzaile bakoitzeko.

Betiko galderaren aurrean geratuko gara: erabiltzaile horiek zer dira? WhatsApp enpresaren bezeroak, 0,89 € urtean ordaintzeko prest dauden bezeroak, ala WhatsApp enpresaren produktua, hau da, enpresak beste enpresei saltzeko daukan lehengaia? Irakurtzen jarraitu

Advertisements

Nortasun digitalaz @loretahur

Interneteko konexioa oinarrizko eskubidea?

Guztiok omen dugu lan duin bat izateko eskubidea, ikasteko eskubidea, etxebizitza duin bat izateko eskubidea, eta beste hainbat eskubide.

Giza eskubideen Aldarrikapena idatzi zutenean, 1948. urtean, ez zitzaien bururatu internetean konektatzeko eskubidearena ere gehitzea.

Gaur idatziz gero, Aldarrikapenaren 26. 27. ataletan-edo, interneta aipatuko lukete? Nola?

Hona hemen interneta partekatzearen aldeko iritzi batzuk. Amarauna, aurreko batean Euskadi Irratian. Gorka Julio, Maite Goñi-eta, iritzi emale.

Telekomunikazio antena batzuk. Argazkigilea: Bidgee CC-BY-SA-2.5-au, via Wikimedia Commons

Guifi.net

Egileak: J.I. Alvarez-Hamelin, Alain Barrat, Alessandro Vespignani, Luca Dall’Asta, Mariano Beiró (LaNet-vi) Copyleft, (CC0), via Wikimedia Commons

LibreOffice doitzeko trikimailutxoa

Duela gutxi konturatu nintzen blog honetan gehien irakurri izan den mezua OpenOffice doitzeko trikimailutxoa dela. OpenOffice hori historiara igarotzeko bidean dagoenez, mezu haren hurrengo bertsioa prestatzea otu zait.

Gure ikastetxe publikoetan benetan Software Librea erabiltzeko aukera izango bagenu, –ez ia kudeatzaile baimenik gabeko daukagun bi bertsio ordezko horiek—, (zergatik irakasleen eta ikaslee Ubuntu bertsioa ez da bat eta berbera guztientzat?)… ikasleei eta lankideei LibreOffice deskargatzeko eta instalatzeko esango nieke.

Deskargatu – LibreOffice basque

Baina ikastetxeetan nekez instala daiteke software pakete bat, librea izan zein pribatiboa izan.

Etxean, ordea, erraz deskargatzen dira hainbat software pakete. Ubunturen software-zentrotik edo Synaptic erabiliz, esate baterako.

Niri letra-tipoak, besteak beste, deskargatzea asko gustatzen zait. Norberak bere zoroak. Horra Synaptc irekita egindako pantaila-argazki bat:

Synaptic erabiltzen letra-tipoak deskargatu eta instalatzeko

Baina egia esan behar. Hainbat letra-tipo deskargatu eta gero, azkenean, beti bizpahiru letra-tipo besterik ez ditut erabiltzen.

Egun batean, Alfios letra-tipoa gustukoa nuela iruditu zitzaidan eta handik aurrera, buelta gehiegirik eman gabe, beti Alfios 15 ezartzen dut nire lehenetsitako txantiloian; Lerroen artean 1,5  ezarri ohi dut eta bi aldeetako justifikazioa. Lehen lerroko koxka ere lehenetsita uzten dut, hasierako paragrafoetan kentzeko ohitura badut ere.

Baina goazen harira, LibreOffice dokumentu berri bat zabaltzen duzunean zeure gustuko txantiloia ager dadin, egin behar duzuna, guxi gorabehera hauxe da:

  1. Menu-barran, Bulegoa > LibreOffice Writer aplikazioa ireki.
  2. Dokumentu berri batean, utzi gehien gustatzen zaizkizun, eta lehenetsita utziko dituzun, parametroak. Esaterako, letra-tipo jakin bat, orrialde zenbakitxoa (Formatua > Orrialdea > Orri-oina; eta gero Txertatu > Eremuak > Orrialde-zenbakia) eta lehenetsita utzi gehien erabiltzen duzun hizkuntza. (Hizkuntza paketeak nola instalatu, norbaitek galdetuz gero, hurrengo mezu batean).
  3. Menu-barran Fitxategia > Txantiloia > Gorde (Ezarri iezaiozu izena oraintxe gordeko duzun txantiloiari. Izena honelakoa izan daiteke: “Liberation-Serif 12 – eu – orri-oin zenbakitxoekin”.) Nire goiko pantaila-argakian ikusten den legez, nik txantiloiari Alfios 15 deitu diot.
  4. Menu barran berriro ere Fitxategia > txantiloia > Antolatu (orain bakarrik falta zaizu topatzea txantiloia lehenetsita bezala ezartzeko aukera). Begiratu eskuinean behean.
  5. Eta itxi leihatilatxoa. Hurrengoan, LibreOffice-n sartzen zarenean orain lehenetsitako txantiloia topatuko duzu. (Txantiloi asko presta daitezke, jakina, eta batetik bestera igaro).

(Sakelako) Telefonoa

Sakelako telefonoa hari gabeko telefono eramangarria da, irrati uhinak erabiltzen ditu.

Bere ezaugarririk nagusiena, bere eramangarritasuna da. Honek ia edozein lekutatik beste telefono batekin komunikatzea ahalbidetzen du. Funtzio nagusiena ahotsaren bidezko komunikazioa da.

Historia

Lehengo sakelako telefonoa 1983. urtean agertu zen, DynaTAC 8000X modeloa izan zen, Motorola konpainiarena. Modelo honen aita Martin Cooper izan zen baina bere diseinugilea Rudy Krolopp izan zen.

Komunikazio telefonikoa posiblea da zentral mugikorren eta publikoen arteko interkonexioei esker.

XXI. mendetik aurrera, sakelako telefonoak funtzionalitate berriak eskuratu dituzte. Sakelako telefonoaren eboluzioak bere tamaina eta pisua jaistea lortu du. Deitzeaz eta SMSak bidaltzeaz gain, dispositibo berriak dituzte, adibidez:

PDAexternal image 220px-Mobile_phone_evolution.jpg
Argazki kamera
Alarma
Kalkulagailua
GPS
Multimedia erreproduzitzailea
Bluetooth
WI-FI
Jokuak
Interneta
Etab.

Sakelako telefonoaren bilakaerari smartphone deitzen zaio.

Egun garrantzi handia dute ukimen-pantailako sakelako telefonoak.

Mugikor teknologia digitalaren agerpenarekin, Interneteko orrietara sartzea ahalbidetu zen bereziki sakelako telefonoetarako diseinatuta daudenetara. Hau teknologia WAP (Wireless Application Protocol) bezala ezagutzen da.

Fabrikatzaile nagusiak:

Nokia
Samsung
Motorola
LG
Sony Ericson
Alcatel
Apple
HTC

Gaur egun Nokia da munduko sakelako telefonoetako fabrikatzailerik nagusiena.

2011an gehien saldu ziren sakelako telefonoak Samsung Galaxy S II eta Iphone 4 izan ziren, baina Espainian Gabonetako Smartphone-nik salduena Blacberry Curve 8520 izan zen.

Gizakiek sorturiko edozein ekipo elektronikok kutsadura elektromagnetikoa sortzen du. Ikasketa batek esaten du sakelako telefonoek sortzen duten erradiazio elektromagnetikoek pertsonei urteak kentzen dizkiotela.

Gaur egun SMS gehiago bidaltzen dira deitu baino, hauek merkeagoak direlako.

SMS hizkuntza, hitzak laburtzen edo ikurren bidez ordezkatzean oinarritzen da. Testu luze bat SMS bakar batean sartzeko eta honek gutxiago balio izateko egin ohi da.

Zenbait gizarte-analista kezkatuta daude uste dutelako etorkizunean gazteek ez dutelako jakingo ondo idazten. Baina badaude beste batzuk pentsatzen dutela honek komunikazio idatzia gehiago sustatuko duela da.

EH guifi-net proiektua

2012. urtea teknologia berrien urtea izango da, baina ez gaur egun arte ulertu ditugun moduan, Internet munduan mugitzen diren aditu askoz 2012 “Ahalduntze eta Parte Hartze Kolektiborako” teknologian urtea izango dela aitortzen dute. Filosofia horren baitan aritzen gara guifi.net proiektuan, non sareko edozein puntutik eta edozein pertsonari informaziorako sarbide askea bermatzen dugun.

Guifi.net munduko komunikazio sare autogestionatuen artean handiena da, telekomunikazio sare libre, ireki eta neutrala da, nagusiki inalanbrikoa eta 21.400 nodo dituena. Nodo kopuru honen gehiengoa Katalunian kokatuta daude, baina munduko beste gune askotara irekitzen hasi dira, besteak beste, Euskal Herria.

Udaberriarekin batera Firefox 4

Iritsi da Mozilla Firefox 4, nabigatzaile ezagunaren aldaera berria. Erabiltzaile arruntok ez dugu agian epe laburrean hobekuntza gehiegi antzemango baina adituei sinesten diet: aurretik ere, ziur aski, nabigatzailerik onena zen Firefox hori hobetu dute.

Eta Julen Ruiz Librezalearen eskutik, euskaraz ere esku-eskura daukagu.

Bejoindigula!

(Gustatu zait deskargen abiada erakusten duen gune hau).

Egin klik irudian

 

Sarean euskaraz ibiltzeko baliabideak ezagutzeko

AZKUE Fundazioak antolatutako jardunaldiak. Esteka hementxe:

Egin klik irudian

Liburu digitalak

Ez dut egiaztatzeko astirik izan baina ikusi dut interneten,dagoeneko badaudela gero eta irakurgailu hobeak, software librearekin, USB konexioarekin eta gero eta merkeagoak…

Zein gomendatuko zenuke?

Nolakoa imajinatzen duzu etorkizuna?

Dagoeneko asmatuta dago? Zer uste duzu?