Tag Archives: argazki

1910. urteko koloreetako argazkiak

Judutar mutikoak ikasten. Hiru koloretako hiru irazki erabilita lortutako argazkia. Samarkandan, gaurko Uzbekistan.

Horrelako gehiago ikusteko egin klik irudian bertan.

Ikasturte berria eta blogaren goiburuko argazki berria jartzea otu zait.

(Mila esker, Kerman, argazki horiek erakusteagatik).

Advertisements

Eskerrik asko zeure bista onagatik!

Euskara kaxkarrean egindako idazkunekin ez gara haserretuko. Ni ez behintzat. Okerrago dira gure herriko letrero elebakarrak, ezta?

Guztiok argazki kamera digitala darabilgun garai hauetan, baten bati, teknopataren bati, ziur aski,  horrelako idazkunen bilduma egitea bururatu zaio.

Lagunduko diogu gure argazkiak besteen argazkiekin elkartuz?

Eskerrik asko zeure bista onagatik!

Zein da ikusi duzun idazkunik harrigarriena?

Umore beltza

Interneten irakurri dut ekonomia krisiak hondoa jo duela eta berriro hazkunde egonkorrean sartuko garela. Bai ondo!

Interneten irakurri dut ekonomia krisiak hondoa jo duela eta berriro hazkunde egonkorrean sartuko garela. Bai ondo!

Batzuetan, ni ere, petraldu egiten naiz :_(     Eguraldia izango da.

Geltokiaren izena

Blog honen izena, goian irakur daitekeen legez, tren geltokiekin loturatxo bat edo badu. Horregatik gustatu zaizkit interneten endredatzen topatu ditudan bi argazki horiek.

Geltokiaren izena errepikatuko zenidake?

Geltokiaren izena errepikatuko zenidake?

Geltokiaren izena tren bat bezain luzea

Geltokiaren izena tren bat bezain luzea

Iturria: Kilian Chouza

Kanika urdina / Blue Marble (IEPA 1)

IEPA 1

kanika urdina Blue Marble NASA 1972

kanika urdina Blue Marble NASA 1972

Sustatun irakurri dugunaren arabera, Apolo 17tik egindako argazkirik ospetsuena.

Badirudi Galileok arrazoi zuela. Lurra mugitzen da, argazkian antzematen ez bada ere.