Tag Archives: Azkue fundazioa

Azkue Foundation

Badago gure herrian izena ingelesez ezarri ez
duen fundazio bat. Harrituko zarete, bai,
baina badago: Azkue fundazioa.

Klaro, euskararen alde egiteko
xedea izanik, ez ziren nonbait ausartu izen
cool bat ezartzen. The Basque Foundation to
Promote the Basque Language, esate
baterako, hau da: The BFPBL.

Baina ez, izen garden eta
nazioarteko bat hautatu beharrean, ingelesez,
ohi bezala, inork gutxik gogoratzen duen
lekeittiar kankailu baten izena hartu zuten.
Besterik gabe: Azkue Fundazioa. Munduak
axola izango balu nor izan ote zen On
Resurrección María hura!
Hortxe zeuzkaten eredu anitz:
Basque Culinary Center, Urdaibai Bird
Center, Donostia International Physics
Center, Bilbao Exhibition Center! Izen mundialak!

Ez. Azkue fundazioa. Labur. Apal.
(Euskalduna, hitzez labur ekintzez luze).

Aitortu behar zaie gauza sano
majuak egiten dituztela. Euskararen Etxea
atondu dute San Inazio gure patroi handiaren
izena daraman auzoan. Gainera webgune
txukun bat eta app are txukunago batzuk ere utzi
dizkigute Euskal Blogosferan muxu truk. Edo
gure zergen truk, berdin dio.

http://www.azkuefundazioa.eus/

Karma aldizkarirako idatzia. 2016ko ekainean.

Advertisements

Sarean euskaraz ibiltzeko baliabideak ezagutzeko

AZKUE Fundazioak antolatutako jardunaldiak. Esteka hementxe:

Egin klik irudian

Diapositiba aurkezpenak

Aurreko batean diapositiba aurkezpenekin egindako jardunaldi batean egon nintzen:

Hizlariek erabili zituzten diapositiba aurkezpenak hona ekarri ditut, egileen deituren alfabetoari begira ordenatu ditut.

Hizlari bakoitzari 20 minutu eskaini zioten. Bukaeran entzuleriaren txanda izan zen, iruzkinak eta galderak egiteko txanda.

Guk ere gure eskoletan horrelako diapositibekin ahozko aurkezpenak egin ditugu.

Zein iruditzen zaizu, diapositibei begira, aurkezpenik argiena? Zein izango zen hiru ahozko aurkezpenetatik argiena? Zergatik?

Jakintza Librearen Jardunaldiak

Azkue fundazioak datorren asterako Jakintza Librearen Jardunaldiak antolatu ditu.

Programa pdf

Izena ematekotan, ibil zaitez azkar!

Kaixo Frankie!


Azkue fundaziokoek zuoi, ikasle alfer jostalari horiei, gustatuko zaizuen joko bat eskaini du:
Kaixo Frankie! Deskargatu doan.

Niri bideoan ezagutzen ditudan lekuak topatzea gustatu zait baina bideoko musika ez zait gustatu. Hauxe espero nuelako agian.