Tag Archives: blog

Zertarako balio du blog batek?

Zertarako balio du blog batek?

Zertarako balio du blog batek?


Iturria hementxe

Blog honen lorea ikasturtea hasi baino lehen

Zientziaberri blogaren lorea

Zientziaberri blogaren lorea

Pilar Etxebarriaren bloga berbegiratzen ari nintzela gure blog honen lorea egitea bururatu zait.

Harrituta geratu naiz aplikazioa blogaren lorea berehala egiten hasi delako baina nik espero baino dinamikoagoa izan da kontua eta hamar minutu igaro eta oraindik ez du prozesua bukatu.
Pazientzia handiegirik ez dudanez, edo denbora askorik ez dudanez, screengrab, aviary edo fireshot erabilita,  firefoxen gehigarri bikain horietako bat erabilita, irudiaren argazkia egin eta koloreen azalpenak kopiatzen saiatu naiz baina, prozesua bukatu gabe zebilelako-edo, ezin. Horregatik zientziaberrikoen lorea kopiatu dut hortxe goian.

Mila esker Pilarri eskatu gabe lapurtu diodan opariagatik eta zer esanik ez,  dena doan-eta  aplikazioa eskaini duen Marcel Salathe horri, erabili dituen kodeak begi bistan utzi eta guzti. (Standford University, California)

webpages as graphs

webpages as graphs

Aurkezpena

Free cultural works gaileta berdea

Kaixo mundua,

Ongi etorri  hezkuntzan erabiltzeko sortua den  blog honetara.  Lan taldea izateko gogoz sortu nuen (gorkaazk) 2009ko udan 2009-20010 ikasturtean non lan egingo nuen jakin baino lehen.

Blog hau erabat publikoa izango da. Mezuak bertan eskegitzeko kudeatzailearen hasierako gonbitea besterik ez da behar izango (begiratu goian eskuinetara) eta mezuei erantzutea libre izango da.  Anonimoak sartzeko atea ez dut itxiko baina iraingarriak direnak-edo ezabatuko ditut. Dena den, hemen idazten duzuen guztia sinatzera animatu nahi zaituztet. Sinatutako idazkiek balio erantsia izaten dute eta iritzi batzuk plazaratzerakoan sinatzea ausardia zantzua izaten dela uste dut…

Bai mezuak bai erantzunak publikoak izango dira eta edozein tokitan kopiatzeko aukera zabalik utzi dugu. Creative Commons Aitortu 3.0 lizentzia aukeratu dugu (ikusi hortxe behean eskuinetara). Kopiatzeko libertate osoa bai baina egilea nor izan den, iturria aipatzea, gizalegezkoa iruditzen zaigu.

Ongi etorri, beraz, gure blog honetara eta ea zure-zurea ere bihurtzen duzun!