Tag Archives: didaktika

Nola landu hizkuntza jarrerak ikastetxeetan

Advertisements

Gure eskola sistema

Gizarte sareak eta hezkuntza

Ikuspegi apokaliptikoa

Gizarte sareak oso arriskutsuak dira. Gazteekin kontuz, edo hobe, gazteei erakutsi behar zaie zenbat eta urrunago hobe. Txikitan entxufeekin eta suarekin bezala: ez ukitu! Fú!! Familiei ere erakutsi behar zaie interneten zenbat arrisku dauden. Grooming eta ciberbullying zer den ondo ez dakien batek nola opari diezaioke semeari edo alabari gailu elektroniko madarikatu horietako bat? Etxeetan, ordenagailua egotekotan, korridorean edo sukaldean, betiere, une oro, nagusien begi bistan, segundo pare batean ere ez galdu helduen kontrola. Nagusiek interneteko seguritateari buruz hamaika ikastaro egin baino lehenago eta ondo jantzita egon baino lehenago, etxean gailurik ez, eta gero, hobe adin gutxienekoei giltzarrapo gotorrak jartzea. Pasahitzak. 23 K@raKteret@ko#aK, gutxienez. Webgunerik  galbidetsuenak,  arriskutsuenak, saihesteko iragazkirik onenak. Antibirus onenak eta beti eguneratuak eta, batez ere, serio demonio debekatu Tuenti, Orkut, Facebook, Twitter eta Guatxap horiek guztiak!

Ume bat telefono inteligentearekin jolasten. Argazkilaria: Biswarup Ganguly GFDL – CC-BY-3.0 via  Wikimedia Commons.

Irakurri gehiago >>

Irakurtzen jarraitu

Jokin Lacalle “Jolaus”: Leioan lezioa

Emozioaz hitz egiten hasten zen hitzaldia oso ona izango zela iragartzen zuen hasieratik bertatik…

Eta bai: bikaina hasieratik bukaeraraino.

Mila esker Jokin.

Tonucci hezkuntzaz

Via Ana Basterra

Hizkuntzen trataera bateratua – Ikuspegi komunikatiboa – etab.

Asko gustatu zait Carlos N. Diezen eta Marcos Cadenatoren diapositiba ikustaldia. Gure ofizioan hobetzeko erakusten duten bidea, horixe da nik hartu nahiko nukeen bidea.

Aspertzen gara ikasten?

Ea zer proposatzen dugun gehiago ikasteko eta gutxiago aspertzeko.

Ikaste-piramidea

Ikaste-piramide bat. ALP eredua. By Patrick Wayne Blessinger, [Public domain], via Wikimedia Commons.

 

Ikaste-piramidea. By Mikel Calvo. Public Domain.

http://actualidadpedagogica.wordpress.com/2012/05/31/como-ser-un-mal-profesor-i-10-sencillos-pasos-para-limitar-la-participacion-del-alumno-en-clase/

Collaboration Pyramid by Oscar Berg

Zenbakien piramide bitxi bat

Burmuinaren zenbat eta neurona gehiago jarri lanean, orduan eta ikasteko aukera handiagoa.

Tatoeba

Duela gutxi entzun nion Jordi Adell irakasleari ikastetxeetako irakasle guztiok ikasturtero, gutxienez egindako ekitaldi baten berri eman beharko genukeela sarean. Argitaletxeen zain egon beharrean, irakasle bakoitzak ikasturtero berak ikasgelan proposatutako ekintza baten berri interneten emango balu, urte gutxitan milaka horrelakoak egongo lirateke… Material didaktikoak lortzeko internet da lekurik hoberena…

Nik uste dut nire bost xentimoak urtero ordaintzen ditudala. Hara, beste bost:

Tatoeba. Aurten euskara ikasten hasi berri-berriak diren ikasleekin lan egitea suertatu zait bigarren hezkuntzan.

Zer ikasi atzerrian zaudenean hizkuntza exotiko eta gutxiagotu bati buruz? (A ereduan, ez gauza handiegirik, astean hiruzpalau ordu eta kitto).

Bururatu zaizkidan proposamenetatik, hona bakar bat ekarriko dut, Adell-i jarraiki…

Ikasle bakoitzari erabilgarrien iruditzen zaizkion euskal ehun esaldi batzeko eskatzea bururatu zitzaidan. Horretarako Opentrad eta Google Translate erabiltzeko aholkatu nien. (Erabiltzen irakatsi nien). Sistema automatiko horiek oso txukunak ere ez direla ikusi eta ikasteko aukera eman nien. (Nire ikasle batzuk elebidun edo eleanitz ziren hona etorri baino lehen, beraz hori erraz ikus dezakete haien kabuz).

Ikasle saiatuenak hortxe ibili dira ehun esaldien bilduma egiten, askotan ordenagailuak bikoteka partekatuz, dena esan behar… Hasieran txintxo-txintxo eta gero tranpatiago, elkarri esaldiak kopiatzen ibili ziren. (Ikasle bakoitzak orrialde bana dauka koaderno digital batean, wikispaces euskarriko wiki batean).

Kontuari bigarren buelta emateko Tatoeba erabili dugu. Ikasleek lehenago bere koadernoan kopiatutako esaldiak orain sarera igo behar dituzte. Gero ezagutzen dituzten beste hizkuntzetara itzultzen dituzte…

Pantaila-argazkian gaur Xiao Yan-ek egindako ekarpena:

Tatoeba web2.0 zerbitzua da. Doanekoa. Hasieran izena eman behar da, erabiltzaile izen bat aukeratu, pasahitza hautatu eta e-posta helbide bat eman. Gero, erabiltzaile izena eta pasahitza gogoratuz, dena oso xinplea da. (Duela hilabete batzuk euskaratu bagenuen ere, oraindik ez dute euskal interfazea liberatu).

Kontu hauekin oraindik koxka bat estuago nahi izanez gero, ikasleek hautatutako esaldirik erabilgarrienak grabatu eta on-line eskegi daitezke, euskaltuben, esate baterako.

Elkarrizketa gida bat ere prestatzen has gintezke.

Euskara salbuespen egoeran

Irakaskuntzan hobetzeko behar duguna: arrazionalagoak eta errealistagoak izan. Utopiak ondo daude baina errealitatea tematia da oso. Ez gaitezen korrontearen kontra igeriketan ibili. Are gehiago, zezenak atzetik datozela susmatuz gero hobe duzu jende guztiak hartu duen norabide berean korrika egitea… (Eta herren bazaude, oihuka ezazu, EZ EGIN KORRIKA, OKERRAGOA IZANGO DA ETA!)

Izan zaitez arrazionala.  Izan zaitez errealista!

Izan zaitez arrazionala. Izan zaitez errealista!

Beste ikasturte bat igaro da eta dagoeneko nire aurtengo kanpaina auto-ebaluatzen hasi beharko nuke. Egindako akatsetatik ikasteko eta… Irakurtzen jarraitu