Tag Archives: eskola 2.0

Firefox eguneratzeko Eskola 2.0 ordenagailuetan

Aspaldiko berri ona izan zen ikastetxe publikoetan Ubuntu instalaturik aurkitzea. Baten batek ondo egin zuen bere lana eta asko gara horretaz aprobetxatzen garenok…

Dena den, instalatu ziguten Ubuntu bertsioa bere garaian azkena ez bazen ere, urteak joan urteak etorri eta,  gero eta zaharkituago geratzen ari zaigu. Epe luzean mantenduko den bertsio horietako bat ez dela jakin dugu eta, txarrena; Ubuntuk eguneratzeko ematen dituen erraztasunak ez dauka gaituta. Terminala zabaldu eta nik ez daukadan jakinduria behar da, esate baterako, Mozilla Firefox eguneratzeko.

Lagun batek arao hauek proposatu dizkit eta 3.6 bertsiotik 7.0 bertsiora edo 16.0 bertsiora aldatu ditut gailu batzuk baina oraindik zerbait gehiago ikasi beharko…

Hona lagunaren araoak (mila esker Luisinho!)

Terminala zabaldu eta izerditan hasi:
sudo apt-get update
    sudo apt-get upgrade

Sistema ondo dagoela baieztatzeko eta sistema eguneratzeko, gero, garbiketatxoa:

     sudo apt-get clean

etxea noiz edo noiz  garbitzea beti komeni, gero,

    sudo apt-get check

honek instalatzeko/eguneratzeko sistema ibili badabilela baieztatzeko, eta gero:

        dpkg –get-selections | grep firefox

baieztatzeko instalatu nahi dugun paketea ez dagoela dagoeneko instalatuta

Instalaturik ez balego…

      sudo apt-get install firefox

eta badaezpada nik, berriro ere:

         sudo apt-get update firefox

Esandakoa. Kasurik onenean 16.0 bertsioraino berriztatu dut azeriaren arakatzailea eta txarrenean 7.0 hartaraino heldu naiz. (Niretzat terminalean agertzen ziren argibideak misterio hutsa).

Terminala zabaldu behar dudan bakoitzean, izerditan hasten naiz! Argazkigilea: Jppizarro (CC-BY-SA-3.0) (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0), via Wikimedia Commons

Ikastetxeak eta internet

Aurreko batean, irratian entzun nuen Argentinan Telefono konpainia batek zerbitzu kaskarra eskaintzeagatik isuna ordaindu beharko duela.

Harrituta geratu nintzen. Izan ere, askotan ikusten dugu gure ikastetxean gure internetekiko konexioa Argentinan baino askoz okerrago dabilela.

Interneteko konexiorik gabe hamar egunetatik batean-edo egoten gara. Ez dut erregistrorik baina labur geratzen ari naizela uste dut. Atzo eta herenegun, esate baterako, egun pare bat jarraian internetik gabe. Eta hilabete honetan ez dira egun bakarrak izan. 😦

Konexio oso motela izatea tira, baina inolako konexiorik ez izatea denboraren % 10ean (gutxienez)…

Hainbeste suhesi, hainbeste antivirus, hainbeste arbela digital eta ikasleentzako ordenagailu bana, eta internetik ez.

Irudiaren egileak: The people from the Tango! project  (Public domain), via Wikimedia Commons

Zein da kontu honi buruz zeure iritzia?

Ubuntu eskola publikoan

Esaten dute blogak egitea protesta egiteko beste sistema bat besterik ez dela. Eta egia esan, ikastetxeetan dauzkagun informatika sistemaren kontra koplak botatzen ibili gara noiz edo noiz.

Dena den, noiz edo noiz gauzak hoberantz doazela ere adierazi behar, publikoki. Olentzerori eskatu eta gure Olentzero fin ibili zen. DBH-1 ikasle guztientzat ordenagailu eramangarri bana ekarri zizkigun ikazkinak eta irakasleontzat ere beste eramangarri batzuk. Primeran!

Lehen, gurean, ikasgela batzuen erdi-erdian ordenagailu + proiektore sistemak zeuden tokian orain proiektorea eraman dute eta ikasgelako bazter batean arbela digitala utzi digute. Mila euro arbela ukitzeko aukera izateko. Lehen ordenagailu egonkor bat, bere armairuan, zegoen tokian orain irakasleok  eramangarria igo behar dugu, kableak konektatu, eta hori guztia…

Ordenagailuak urtarriletik hona hortxe egon dira armairu ikusgarri batzuetan, bateriak kargatzen. Ez dugu egonarri eskasekoak izan behar; badirudi, laster, martxoan bertan agi denez, ikasleek gailu berriak estreinatzeko aukera izango dutela azkenik.

Bestalde, irakasleok ordubeteko trebakuntza saioa izan dugu. Nahikoa eta soberan, gure gaitasunak ezagututa, bai arbela digitalak erabiltzen hasteko, bai Win-7 eta bai Ubuntu 10.04 eta Ubuntu 11.04 erabiltzen jakiteko. Ubuntu, gainera, lau hizkuntzatan erabiltzeko aukerarekin instalatu egin digute. Bai ondo! Mila esker!!!

Oraindik ere, baina,  problematxoak dauzkagu Juniper Networks izeneko firewall edo su-heziarekin.  Nabigatzen ari zarela behin eta berriro zabalduko zaizu zorioneko leihatilatxoa:

Gaztelania orbangabe batean adieraziko zaizu hasieran nekez ulertuko duzun zerbait baina gero guztiok ikasi dugu leihatilatxoko kutxatilak nola bete eta nola egin aurrera. [Ikastetxeko edozein erabiltzaile izen eta pasahitzekin, aurrera].

Pantaila hori igaro eta nabigatzea libre.

Problema. Nabigatzen ari zara eta bat-batean konexioa galdu duzula antzematen duzu. “Ikertzen” hasi eta hortxe duzu berriro ere Juniper Networks hori erabiltzaile izena eta pasahitza eskatzen.

Bidaltzear zenuen mezua, gordetzear zenuen idazlana, auskalo non eta nola geratu zaizun.

Amorrua sortzen du Juniper horrek erabiltzaileon artea. Gainera, ematen zuen Ubuntu-pean oraindik ere gehiagotan jotzen zuela adarra.

Ubuntuzale batzuk ikasi dugu Juniper horren ondorio txarrei izkin egiteko trikimailutxoa:

  1. Zabaldu terminala (hamaikagarren bertsioan goi-goian, ezkerreko ikurrean, egin klik eta idatzi kutxatilean “terminala”; hamargarren bertsioan: Aplikazioak/Gehigarriak/Terminala).
  2. Idatzi terminalean, besterik gabe: ping google.com (ez “sudo” eta ez beste ezer).
  3. Ikusi nola terminalean behin eta berriro seinalea bidali egiten da google etxeko helbide batera. Etengabeko seinale-bidalketa horri esker ez zaigu Juniper Networks su-hesiaren zorioneko leihatilatxoa berriro zabalduko.

Trikimailu hori nahikoa omen da Juniper Network horrek behin eta berriro gure konexioa ez mozteko.

Aspaldi honetan, niri behintzat, dagoeneko ez zait zorioneko leihatilatxoa zabaltzen. Ez dakit ping horri esker ote den ala baten batek, goitik, konponketa ona egin ote duen. Azken hau bada, mila esker dagokionari.

Bienvenido a Juniper Networks, (gogoz kontra ekarri bazaitugu ere).

Eskola 2.0

ASKE posta banatze zerrendatik jaso dut.

Urdinez azpimarratu dudan paragrafoa,  azpimarratzeko modukoa iruditu zait 😉

(Espero dut Jolaus  ez haserretzea erdi publikoa den mezu pribatu horri egin diodan publizitateagatik).

Hona hemen Jolausen mezua, ia-ia hitzez hitz, (bere helbide elektronikoa-eta ez dut kopiatu).

Mezua 1.  Eskola 2.0 proiektuaren formazio planaren inguruan
(Jokin _____)
Message: 1Date: Sun, 8 Nov 2009 21:52:59 +0100

From: Jokin___
Subject: [Aske] Eskola 2.0 proiektuaren formazio planaren inguruan
To: “Software Askea Euskal Herrian / Software Libre en Euskal Herria”
<xxx@yyy.sindominio.net>
Message-ID: xxx
Content-Type: text/plain; charset=”iso-8859-1″Gabon,

 

Hementxe bidaltzen dizuet pasa den irailaren 9an, Victor Bermejok egin zuen Eskola 2.0 proiektuaren aurkezpenean erabili zuen Powerpointa.

Ziurrenik gogoan izango duzue YouTuben ipinitako bideoa ezabatu zutenean sortu zen iskanbila<http://softwarelibre.deusto.es/la-asamblea-de-majaras-del-software-libre/#comments>(oraindik
pasahitza behar da Vimeo-n bideo hori ikusi ahal izateko <http://vimeo.com/6768643>: *pasahitza=jm*).
Bada tira, saltsa haren guztiaren ondoren eskura daukagu Victor-ek erabili zuen aurkezpena. Bertan Eskola 2.0 planaren ardatz nagusiak azaltzen dira, baita IKT ikastetxe eredu berriaren inguruko hainbat datu ere (ostiralean Peioren bitartez <http://twitter.com/parreitu/status/5476346405> jakin nuen IKT irakasle programa bertan behera geratzen zela). Oker ez banago hauxe izan zen aurkezpenaren bideoa domeinu publikotik kentzeko argudio nagusiena. Bada irailaren 14tik daukagu eskura aurkezpen hartan erabilitako materiala.Poliki-poliki Eskola 2.0ren ezaugarri nagusienak ezagutzen ari gara. Gaur bertan ezagutu dut zein izango diren formazio planaren ardatz
nagusiak<http://sites.google.com/site/b03tic/formacion>eta egutegia <http://sites.google.com/site/cursoeskola20/calendario>.  Patxadaz
aztertu ondoren, diseinatutako plana betiko  moldeari erantzuten diola dirudi. Jarraitzen dugu formazio eredu tradizionaletatik tiratzen. Nire koinatak dioen moduan (irakaslea da Arabako ikastetxe batean) “informatika ikastaro” tipikoa dirudi. Aplikazioak gora, aplikazioak behera, nola erabili, zer egin… Ez gara ohiko moldeetatik aldentzen. Autoaprendizaia, bizitza osorako ikaskuntza, ikaskuntza dialogikoa, irakasleriaren konpetentziak… beste behin, formazio saioetatik kanpo geratzen dira.

 

Ezin dugu formazio planteamendu zaharkituekin jarraitu. Irakasleok eguneroko bizitzan, berrikuntza teknologiko ugariei aurre egin behar izaten diegu eta ez gara kanpoko formazioaren zain geratzen erronka berriei aurre egiteko.

Zergatik ez da berdin gertatzen irakaskuntzan?Belaunaldi aldaketa sakona datorkigu datozen urteetan irakaskuntzan. Une aproposa da gai guzti hauei astindu bat emateko eta eredu berriei lekua emateko.

 

Jokin

IKT ikastaro berriak eskainiko dizkigute. Bai ondo! (Irakasleriaren %13ek ez duela ezta e-posta zerbitzua ere erabiltzen irakurri nuen aurreko batean).

IKT ikastaro berriak eskainiko dizkigutela? Bai ondo! (Irakasleriaren %11ek ez duela ezta e-posta zerbitzua ere erabiltzen irakurri nuen aurreko batean).

Eskola 2.0

Leioako B08 Berritzegunekoek eskegi duten post horrek merezi duela uste dut. (Blog osoa merezi du)