Tag Archives: euskalkiak

Erronkariko uskararen heriotzaren urteurrena

Aurreko batean irakurri genuen Ortzadar gehigarrian:

Otsailaren 23an, 23 urte beteko dira Fidela Bernat hil eta Erronkariko uskararen azken oihartzunak behin betiko isildu zirela. […]  Erronkarieraren desagerpena dugu, seguru aski, behialako euskalkien azkentzearen eredurik garbiena, baina gaur egungo teknologia berriek aukera aparta eskaintzen digute Fidelaren eta galdutako edo galtzeko zorian diren mintzamolde horietako jatorrizko azken euskaldunen ahotsak entzuteko.
·
Nafarroako fonotekan makina bat grabazio entzun daitezke, traskripzio eta guzti, eta bilatzailean “Fidela Bernat erronkarieraz” idatziz gero, Erronkariko azken euskaldunaren bideo bat edo beste ere topa dezakegu. Bideo horietako batean, Fidelak erronkarierarekiko harrotasuna erakusten du: “Guziek erraitan dein eta nik ez diar entelegatan deus ere, eta hek entelegatan dein guzia enia. Nola da kori? Pues enia dion klaroago”. Hil aurretik, jaiotzear zegoen birlobari euskara irakasteko eskatu omen zion Fidelak bere ilobari.

Xiberoko botza irratia

Xiberoko botza irratia

Xiberoko botza irratia

Interneten endredatzen hauxe topatu dut:

“Xiberoko Botza irratiak internet gunea arraberritu du”.

Iturria Kazeta.info

Euskalkien mapak

Ahotsak.com mapa

Ahotsak.com mapa

Bonaparteren mapa eta Koldo Zuazoren maparen ostekoa Ahotsak.comekoen mapa izango dela uste dut.

Ezagutu nuenetik asko gustatu zitzaidan Ahotsak.com proiektua.

Ea guztion artean proiektua bultzatzen dugun, bakoitzak ahal bezala. Badago atzean lan-talde eredugarria, orain arte lorturiko emaitzak ikustea, besterik ez dago.

Zer egin hezkuntzan bakearen alde?

Iturria: Udaberri galdua.

Memoria historikoa berreskuratzeko proiektua: Udaberri galdua