Tag Archives: firefox euskaraz

Udaberriarekin batera Firefox 4

Iritsi da Mozilla Firefox 4, nabigatzaile ezagunaren aldaera berria. Erabiltzaile arruntok ez dugu agian epe laburrean hobekuntza gehiegi antzemango baina adituei sinesten diet: aurretik ere, ziur aski, nabigatzailerik onena zen Firefox hori hobetu dute.

Eta Julen Ruiz Librezalearen eskutik, euskaraz ere esku-eskura daukagu.

Bejoindigula!

(Gustatu zait deskargen abiada erakusten duen gune hau).

Egin klik irudian

 

Nabigatu euskaraz

Webgune honetan, eskuinetara ikusten dena, errealitate areagotuan ­čśë

Badira urteak nabigatzailea euskaraz erabiltzen dudala beti. Agian horregatik ez dut gaur arte deskubritu NABIGATU EUSKARAZ hori. Baina Chromium probatzen eta NABIGATU EUSKARAZ mezua zabaldu zait.

Neuk ere kontua sustatzeko, sinatzeaz gain, hortxe, eskuinetara, webgune honen bilatzailearen azpian lerro ├▒imi├▒o hori ezarri dut.

Software librea behar dugu!

Gure sistema informatikoa zaharkitua dago?

Ikasturte honetan gure ikastetxeko informatika sistema erabiltzaile bezala esperientzia txar batzuk izan ditugu.

Artikulu honen PDFa (Slideshare)

Artikulu honen PDFa (Scribd)

Jarraitu irakurtzen

Erabil ezazu Firefox euskaraz!

Software libreak behar zaitu!

Software libreak behar zaitu!

Harrigarria bada ere badago oraindik┬á irakaslearen aurrean Firefox erabiltzen ez duen ikasleren bat edo beste… Zailagoa dela… Beste nabigatzaile bat hobea dela… Bai zera!

Ea bada, bukatu dira aitzakiak. Hemendik aurrera eskura ezazue Firefoxen azken bertsioa, gehigarri batzuk txertatu eta aurrera!

Deskargatu Firefox

Firefox hobetu gehigarri batzuekin.

Firefox 5. urteurrena

Librezale.org posta banatze zerrendatik mezu hau ailegatu zait gaur:

Message: 1
Date: Mon, 9 Nov 2009 10:44:50 +0100
From: patxi gaztelumendi
Subject: [Librezale] Firefoxek 5 urte
To: librezale banatze zerrendako guztioi

Firefox nabigatzaileak 5 urte bete ditu gaur
http://www.spreadfirefox.com/5years/eu/
webgune berezia ere prest dago, euskaratuta.

guk, irratia.com saioan irratsaiospakizuna prestatu dugu, eta besteak beste
Librezaleko julen elkarrizketatuko dugu. www.irratia.com arrastiko
18:00etatik aurrera, online eta FMtik Bilbo inguruan.
www.bilbohiria.com player eta guzti.

hala ere, uste dut, gaur eta egun hauetan… euskarazko nabigatzaile
librearen gainean komeni dala zarata apur bat ataratzea, baita gure
komunitateetan be…┬á ezta?

zuen aportazioak, guztion iritziak esanguratsuak direlako.

Beste barik… izan libre! izan euskaldunago!


patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu – euskal herria´╗┐

Firefox Mozilla euskara euskaraz

Euskalbar. Orotariko Euskal Hiztegia gehitu da.

Firefox euskaraz erabiltzen hasi zaretenok, gogoratu Xuxen IV eta Euskalbar oso erabilgarri izan daitezkeela euskaraz idazteko.

Euskalbar. Hiztegi guztiak klik batean.

Mila esker egile guztiei.