Tag Archives: garaikide

Gerra hotza

Emik, 4.B taldeko ikasleak, honako artikulutxoa idatzi du:

Gerra hotza bigarren mundu gerra ondoren Estatu batua eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo.
Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere.
Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991 urtean Sobietar Batasuna desegartzerarte iraun zuen.
Bi bloke zegoen, alde batetik Sobietar Batasuna eta bere inguruko Europako ekialdeko herriak; Bieloerrusia, Ukrainia, Lituania, Letonia, Estonia, Errumania, Polonia…
Beste aldetik AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Mendebaldeko Alemania, Portugal, Espainia, Grezia…
Gatazkaren ondorioz lasterketa nuklearra sortu zen eta mundua milaka ojiba nuklearrez bete zen. Proba nuklear asko egin ziren elkarri boterea erakusteko baina zorionez bonba horiek ez ziren elkarri jaurtiki.

Non dauden lehergailu nuklearrak ikusteko mapa. Wikimedia commons

Angel Erroren Top 5 edo 2009ko libururik onenak

Gaur Angel Errori asteazkenero Euskadi Irratian goizeko irratsaioan egiten dioten elkarrizketa entzuteko aukera izan dut. Kontua zen ea zeintzuk  izan ote diren aurtengo libururik onenak.

Angel Errok bere kritika sariak oparitu ditu beste batzuetan Jon Kortazarrek egin izan duen legez.

Kontua prestatu barik zeramala aitortu du apal-apal eta bere lehen sarietako bat azken momentuan bururatu zaiola esan du azkenean eta irakurri gabe zeukala adierazi du… Antzerki hutsa Angel Erroren erroreak?

Antzerkia izan bada nahiko ondo egin du. (Bere lagunen bat ez haserretzeko edo gehiegi ez haserretzeko, hori eta gehiago egin behar!).

Atzekoz aurrera eman du zerrenda eta aurkezleari eta soinu-teknikariari ez die nahi beste danbor-erredoble jartzen utzi.

Hona Angel Erroren 2009ko kritika sariak:

Bosgarrena, baina ez besteak baino gutxiago, (bostak ausaz kokatu dituela argitu du hasi baino lehen):

5. Jurgi KINTANA, 2009,  Urre urdinaren lurrina. Pamiela.

Izenburu dotore eta poetikoa Angelek ez omen zuen buruz ondo gogoratzen…

Entsegua. Euskal literaturaren historiarekin interesa dugunontzat liburu erakargarria. Ondo idatzia, laburra… Edozein zerrendatan aipatzeko modukoa. [Iban Zalduak ere Gasteizko Irakurle Klubean irakurtzeko hautatu du, eta bide batez gure klasikoetako bat berrirakurtzeko eskatu digu, Etxeberri medikua].

4. Aingeru EPALTZA, 2009, Izan banintzen Nafarroako errege, Elkar.

Nobela historikoa, Nafarroako erresumako azken boladak,  trilogia baten zatia… Irakurterraza… Angelek bapo goraipatu du bere herkidea.

Irakurri beharko…

3. Hedoi ETXARTE & Alain M. URRUTIA. 2009. Ihes ederra. Alberdania.

Beste herkide, gidoigilea, goraipaturik. Errespetu osoz, nobela grafikoari komiki estatusa eman dio Angelek eta nazioartean gailurrean kokatu du produktua. Guri, protagonista baten bloga gustatzen zaigu, eta produktua bera ere bai.

2. Mikel PERUARENA, 2009, Ez obeditu inori, Susa. Elkarrizketa hau egin zioten Ereñoztarrari Gasteizko Hala Bedi Irratian. Bere lehen nobelarekin asmatu duela ematen du.

Lehen saria, azken unean liburu on bat gogoratu, eta bi idazlanei ex aequo banatu du Angelek:

1b. Fermin Etxegoien, 2009,  Autokarabana. Pamiela.

Honek ere bere lehen nobelarekin asmatu duela ematen du.  Angel Errok entzun dituen erreferentziengatik, irakurri baino lehenago saritu du. Geuk ere irakurtzeko asmoa.

1a. Joseba Gabilondo. 2009, Apokalipsia guztioi erakutsita. Erein.

Narrazio laburren bilduma, 8 istorioko bilduma honek ere aurten arrakasta handia izan du. Iban Zalduaren ikasturte honetako  Gasteizko Irakurle Kluberako hautatua hau ere. Saren zortzi istorio horietarik lau daudela irakurri diogu Mikel Ayerberi eta oraintxe hasiko gara bila.

Angel Erro

Angel Erro eta nire ikasleentzako galdera. Nor da beste idazlea? (Eta bide batez, nor da Angel Erro?)

Berlineko harresia

Richardek, 4.Bko ikasleak, testu hau idatzi du IEPA! proiekturako:

1961an Alemaniako Errepublika demokratikoak Berlinen eraiki zuen horma famatua. Berlineko biztanleen beste aldera igarotzea galarazten zuen . 140 km neurtzen zuen.

Harresia 1989. urtean bota zuten.

Berlineko harresia

Berlineko harresia

2. Mundu Gerra

Emi, 4.Bko ikasleak, artikulu hau idatzi du.

1939. urtean munduko bigarren gerra hasi zen. Gerra hau 1945. urtean amaitu
zen.

Gerra honetan, milioika pertsona hil ziren eta gehienak judutarrak izan ziren.

Baina ez judutarrak bakarrik,naziek ere beste arrazak hil zituzten: beltzak eta
Ijitoak.

1945ean naziek Sobietar Batasuna konkistatzea nahi izan zuten baina
Sobietar hauek askoz indartsuagoak ziren eta haiek, AEB eta Bretainia Handia-eta
garaitu zuten .

Naziek mundua lortzen nahi zuten baina ezin izan zuten.

Azkenean HITLERrek bere buruaz beste egin zuen .

Hitler, bere garairik onenean.

Holokaustoa

Robertok, 4.Bkoak, testu hau idatzi du:

grezieratik = ὁλόκαυστον

“Holos” = guztiak
“Kaustos” = erre

Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania naziak eta laguntzaileek antolatutako etnia batzuen jazarpen eta genozidio sistematikoari ematen zaion izena da.

Juduak izan ziren Holokaustoko biktima nagusiak Azken Konponbide izeneko operazioan. Biktima kopuru ohikoena 6.000.000koa da.

Noiz gertatu zen Azken Konponbidea izeneko operazioa? Non?

Euskaraz egiten den literaturarik onena

Iban Zaldua. Iñigo Azkonak  ARGIA aldizkarian.

Iban Zaldua. Iñigo Azkonak. ARGIA.

Angel Errok dioen bezala, ziurrenik euskaraz argitaratzen ari den literaturarik onena itzulpenetan daukagu, eta erraza da ondorioztatzea zergatik: kontsumo literatura gutxi itzultzen denez, Literaturaren Historiak testatutako liburuak itzultzen dira gurean, batik bat, eta hobeak dira, ondorioz, edozein euskal liburu garaikide baino. Eta, halere, ez ditugu irakurtzen, ez diegu kasurik egiten apenas. Dezente deprimitzen nau horrek.

Iban Zaldua. Argia. 2009/VII/26

Literatur Itzulpenen Katalogoa

Ekonomiaz

Ekonomiaz ulertu nahian

Ekonomiaz ulertu nahian

Gaur,  sukaldean endredatzen nenbilen bitartean, irratia piztuta eta Mugagabeko Albaitariak taldeko neska baten ahotsa entzuten nuen.

Nafarroako zainzuriei buruz egindako ikerketa bati buruz ari zen. Nafarroako zainzuri gehienak, zioen, Perun edo Txinatik ekarri egiten dira gaur egun. Nola da posible? Nafarroako soroak txiki geratu dira ala?

Sukaldean nengoenez hurbilen neukan zainzuri latan begiratu eta hortxe, txiki-txiki, baina hortxe: Nafarroan ekoiztuak. Txinatik ekarriak.

Mugarikgabeko Albaitariak taldeko neskak, ez dut izen-deitura harrapatu,  zainzurien adibidea munduko ekonomia nola dabilen azaltzeko erabili du. Perun, esaterako, nekazaritzan dabiltzan pertsonak 90 bat US $  irabazten dute hilabetean. Nafarroako kontserba industriarentzat merkeagoa da zainzuriak Perutik ekartzea Murtxantetik baino. Eta Perun, kontu hauek direla eta ez direla, barneko merkatua hornitzetik kanpoko merkatua hornitzera igaro dira. Monokultiboak. Eta etekin, mozkin eta abar gehienak ere esportatzen omen dituzte, askotan gosea inportatuz.

Ekonomia kontuaz nik baino gehiago dakien lagun batek esan dit enpresa pilo batean gertatu dela fenomeno hori. Lehen, esaterako, lanerako mono urdinak ekoiztu eta saltzen zituztenek, orain inportatu eta saldu egiten dituzte. Errekonbertsioa? Ez, globalizazioa deitzen omen zaio fenomenoari.

Nik, Michel Houlenbecq liburuko protagonista hura bezala, gero eta gutxiago ulertzen dut ekonomiaz. Blokeoren bat izango dut.

Michel Houlenbecq _ Plataforma _ Anagrama_2002

Michel Houlenbecq Plataforma Anagrama 2002

Zer egin hezkuntzan bakearen alde?

Iturria: Udaberri galdua.

Memoria historikoa berreskuratzeko proiektua: Udaberri galdua

Kanika urdina / Blue Marble (IEPA 1)

IEPA 1

kanika urdina Blue Marble NASA 1972

kanika urdina Blue Marble NASA 1972

Sustatun irakurri dugunaren arabera, Apolo 17tik egindako argazkirik ospetsuena.

Badirudi Galileok arrazoi zuela. Lurra mugitzen da, argazkian antzematen ez bada ere.

Bizkaiko lehen gorrien greba

1890ean Bizkaiko langileek egin zuten lehenbiziko greba antolatua

1890ean Bizkaiko langileek egin zuten lehenbiziko greba antolatua. Errepresioa handia izan zen: Guardia Zibilek meatzariak Larrinagako presondegira eramaten.

1890.urtean langileen pazientzia agortu zen: sozialismoa hasi berria zegoen meatzaldean (Trapagaranen, Ortuellan,…) eta pentsaera horretako militanteek langile guztien kexak eta bizi zein lan-baldintza txarrak gorpuztu zituzten patroien aurkako lehenbiziko protesta antolatuan.  Bizkaiko gune marjinal hartan hasitako protesta laster zabaldu zen Bilbora eta Ezkerraldeko herri industrialetara.

Patroiek, armadak eta Guardia Zibilek lagunduta, errepresio gogorra antolatu zuten.