Tag Archives: gerra

Norantz garamatza Historiak?

Aurreko batean Mikel R. lagunak historiari buruzko dibulgazio artikulu hauxe gomendatu zigun Fernan eta bioi.

Ez naiz ni oso historia zalea, egia esan, baina gure iragana apurtxo bat ezagutzeko ahalegin bat edo beste egin izan dut inoiz. Badirudi, zenbait datuei begira, oro har hoberantz egin dugula azken bi mendeotan.

Ikasleei eskatu diet ea zein den munduko herrialderik txiroena ikertzeko. Heriotza tasaren arabera, Afganistan. Errenta per capitari begira, Kongo, Zinbabwe... Batez bestekoak dira, besterik gabe.

Suedian ostatu daukan webgune honetan oso modu grafikoan ikus daiteke. Dena den, Frantziaren jarraipena eginez gero, esaterako, ikusten da aurrera urrats horien artean atzerako urrats nabarmenak ere egon direla.

Goian aipatutako artikuluak defendatzen du duela pare bat mende baino askoz hobeto bizi garela egun. Zoriontasuna ez da erraz neur daitekeen kontua baina heriotza tasa aspaldidanik neurtu izan da. Zientziak eta teknologiak arazo batzuk ekarri dizkigute baina gehiago dira abantailak… Irakurtzen jarraitu

Oporraldia amaitzear…

Zenbatekoa da gastu militarra?

Gerrarik ez! Gerrarako gasturik ez!

Gerrarik ez! Gerrarako gasturik ez!

2009. urtean, Estatuko Aurrekontuetan ikus daitekeenez, Espainiako gastu militarra gastu publikoaren %12 inguru izango da.

Beste ministerio batzuekin erkatuz gero, kopuru hori:

-Industria eta Energia ministerioan gastatzen den halako 7 da.
-Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioan gastatzen den halako 13
-Etxebizitza ministerioan gastatzen den halako 18
-Kultura ministerioan gastatzen den halako 32
-Ingurugiro ministerioan gastatzen den halako 10

Iturria ikusteko hemen