Tag Archives: historia garaikidea

Dorre bikiak

Saioak eta  Enarak, 2.B taldekoek, testu hau utzi digute:

Dorre Bikiak Manhatango etxe-orratz famatua izan ziren,  Minoru  Yamasaki arkitektoa eta Leslie E.   Robertson ingeniariak egin zuten eraikuntza proiektua izan ziren.

Munduko eraikinik  altuenak  izan ziren 1972tik 1973rarte.  Sears dorrea egin zutelako eta altueran garaitu  zion.

Dorre bikiak merkataritza gune handia zen.

11/9/2 001 atentatu baten bidez desagertu egin ziren. Al  Qaeda taldekoek  bi dorreak suntsitu zituzten. Atentatu horretan 2.602 pertsona hil ziren ezin zutelako  dorreetatik atera.

Advertisements

Gerra hotza

Emik, 4.B taldeko ikasleak, honako artikulutxoa idatzi du:

Gerra hotza bigarren mundu gerra ondoren Estatu batua eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo.
Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere.
Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991 urtean Sobietar Batasuna desegartzerarte iraun zuen.
Bi bloke zegoen, alde batetik Sobietar Batasuna eta bere inguruko Europako ekialdeko herriak; Bieloerrusia, Ukrainia, Lituania, Letonia, Estonia, Errumania, Polonia…
Beste aldetik AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Mendebaldeko Alemania, Portugal, Espainia, Grezia…
Gatazkaren ondorioz lasterketa nuklearra sortu zen eta mundua milaka ojiba nuklearrez bete zen. Proba nuklear asko egin ziren elkarri boterea erakusteko baina zorionez bonba horiek ez ziren elkarri jaurtiki.

Non dauden lehergailu nuklearrak ikusteko mapa. Wikimedia commons

1969

Jesusek, 2.Ako ikasleak, testu hau eskegi du gure wikian:

Euskal wikipediatik kopiatu eta laburtu dut

Armstrong
Apollo XI.ean, Ilargira pilotu batekin egindako lehenengo misioan, komandante joan zen eta ilargiratu eta oina haren azalaren gainean jarri zuen lehenengo pertsona izatearen ohorea irabazi zuen. 1969ko uztailaren 16an, Armstrongek, Michael Collinsek eta E. “Buzz” Aldrinek Ilargiko bidaia hasi zuten. Collins komando-moduluko pilotua izan zen. Aldrin, sistemetan aditua, ilargi-moduluko pilotua izan zen eta Ilargian oinez ibili zen bigarren pertsona. Apollo XI.eko komandante bezala, Armstrongek ilargi-modulua pilotatu zuen Ilargiaren azalean segurtasun osoz lur hartu zuelarik. 1969ko uztailaren 20an, 22:56:20an, Estatu Batuetako ekialdeko orduan, (uztailaren 21eko 3:56:20 UTC), Neil Armstrongek Ilargia zapaldu eta bere esaldi ospetsua esan zuen: “Urrats txikia da gizon batentzat, baina jauzi handia gizateriarentzat”. Aldrinek eta Armstrongek ia bi ordu eta erdi inguru pasa zituzten Ilargian ibiltzen, laginak biltzen, esperimentuak egiten eta argazkiak ateratzen. 1969ko uztailaren 24an, hiru gizonak Ozeano Barean itsasoratu ziren eta USS Hornet hegazkin-ontziak hartu zituen.