Tag Archives: irakurri

Leioako irakurle-kluba

Badirudi aurtengo ikasturtean Ibon Idoiaga, Leioako liburuzain prestua,  Leioan irakurle-kluba sustatzeko ahaleginetan hasi zaigula.

Zera proposatu digu, hilabetean behin, Kultur Leioako hemeroteka inguruan elkartzea eta liburu baten aitzaikiarekin solasalditxoa egitea.

Lehenengo biltzarrerako proposatu duen eguna:

* irailaren 18an, 19:30etan, hemerotekan.

Proposatu duen lehen liburua (baina Ibonek dio liburua irakurri gabe ere biltzarretxora bertaratzerik badagoela):

Izenburua: Irakurri:  hamaika idazki literario irakurtzeari buruz / Uxue Apaolaza … [et al.]    
  Argitaratzailea: Donostia-San Sebastián : Meettok, 2008
  Deskribapen fisikoa: 188 or. ; 22 cm
 
     
     
  ISBN:
978-84-935964-1-5
 

http://www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9545/ID2df854b4?ACC=161

Hurrengo bileretarako proposatu dituen liburuak:

  • Krimenak, Ferdinand von Schirach (urriak, 16)

Ea zenbat leioaztar (edo inguruko) elkartzen garen!

Egongo da nahikoa lekurik Kultur Leioan Leioako eta inguruko irakurzale guztiak elkartzeko?

Advertisements

Nola egin ePub formatuko testuak

Nola egin ePub formatuko testuak

Badirudi testuak irakurtzeko gehien hedatzen ari den formatua ePub dela, PDFrekin batera. Batzuentzat (http://www.idpf.org/ esaterako) ePub hori Open eBook-aren, liburu elektroniko librearen estandarra da, liburu elektronikoetarako gomendagarriena beraz. Liburu elektronikoen trepetak sortzen dituzten hainbat enpresa ePub euskarri horrekin ari dira dagoeneko: Stanza mahaiganarekin ibiltzen diren gailuak iPhone, iPod Touch… baita Adobe Digital Editions, Apple’s iBooks, eta tinta elektronikoarekin dabiltzan gailuak ere bai Sony Reader
Horrelako ePub testuak sortzeko badago hainbat baliabide:

Calibre - Liburu digitalak kudeatzeko 2.0 lanabes erabilgarria

1. calibre (http://calibre-ebook.com): Windows, Mac OSX eta Linuxerako lanabes librea. Hainbat formatuetatik ePub formatura bihurketak egiteko aukera ematen du. Irakurri dut Stanza mahaigainak baino hobe lortzen duela jatorrizko testuen estilo eta formatuei eustea. Lanabes hau euskaratzen ari gara. [Egileak, Kovid Goyal-ek ia beti calibre (sic) idazten du.

2. Adobe InDesign (http://www.adobe.com/products/indesign/): InDesign egile eta editoreentzako lanabes aurreratua da. Testuak ePub formatuan ere ekoizten ditu.

3. Feedbooks (http://feedbooks.com/share/): izena eman ahal duzu Feedbooks horretan eta hortxe bertan zure edukiak sortu. Eduki horiek ePub formatuan eskuragarri izango dituzu. Erraz lortuko dituzu beste formatu batzuk ere bai, PDF eta Kindle. Horretaz gain, zuk sortu eta elkarbanatu nahi dituzun liburu guztiak “Free Books by Feedbooks” atalean sartuko dira; Stanza-ren Katalogo nagusian, “User Created Books” gunean, ez duzu, beraz, liburua deskargatu behar formatu bakoitzean, banan-banan. Liburuaren formatuak online gordeta geratuko dira, beste erabiltzaileentzat eskuragarri.

4. BookGlutton API (http://www.bookglutton.com/api): HTML formatutik, ePub formatura bihurtu, online API erabiliz bihurketak egiteko.

5. ePub Tools (http://code.google.com/p/epub-tools): Lanabes bilduma bat Word, RTF, DocBook, TEI, eta FictionBook formatuetatik ePub formatuetara iristeko.

6. Adobe PDFXML (http://labs.adobe.com/technologies/mars) – Ikus Adobe’s blog, Dagoeneko eginak daudenePUB fitxategietan aldaketa txikiak egiteko.

7. eScape – ePub Creator (http://www.infogridpacific.com/igp/AZARDI/eScape%20-ODT2ePub) – Open Office paketeko testu dokumentu estandarrak (ODT) >>> ePub bihurtzeko”.

8. eCub (http://www.juliansmart.com/ecub) – “Erabiltzeko erraza den EPUB eta MobiPocket formatuetako liburu elektronikoak sortzeko”.

9. Sigil (http://code.google.com/p/sigil/) – “Sigil plataforma anitzeko WYSIWYG ebook editorea. Zuzenean ePub formatuan editatzen du.”

10. Easy EPUB (http://www.easypress.com/products/aqpep/) – Besterik gabe kargatu zure InDesign edo zure Quark testu fitxategiak, (testu luzeak). EasyEPUB horrek kopia bat egingo dizu EPUB formatuan. Bost bat minututan edo.

11. DNAML’s PDF2EPUB (http://www.pdftoepub.com/) – PDF formatutik EPUB formatura bihurketa egingo dizu sei urrats errazetan. Software honen onena, goiburuak eta azpiko oharrak ere oso ondo bihurtzen dituela. Horixe izaten da problema nagusietako bat PDFtik ePUBera bihurketak egiterakoan.

12. ODFToEPub (http://www.pincette.biz/odftoepub/) – OpenOffice paketearentzako gehigarria. Zure testua ePub formatuan gordetzeko aukera emango dizu.

13. Stanza Desktop (http://stanza.lexcycle.com): Stanza bihurketak egiten lagunduko dizu hainbat formatuen artean: MS LIT, Mobipocket, Kindle, RTF, PDF, MS Word… baita ePub formatu estandarrera ere.

XHTML eta XML lengoaietan arituak eta adituak direnentzat. Esaten dute ePub fitxategia azken batean lengoaia horietan dagoen datuen bilketa handia besterik ez dela, nolabait esateko lengoaia horietan egindako datu guztiak konprimitzeko bide bat omen da ePub. Nahi izanez gero, aditu batek “eskuz” edita dezake ePub bat. Tutorial bat ingelesez: http://www.jedisaber.com/eBooks/tutorial.asp.

Iturria: artikulu honen iturri nagusia pozik aipatuko nuke. AEBko webgune batean topatutako lana itzuli dut. Webgunearen izena, konposatua, lehen zatia lex, ( bai, dura lex sed lex ospetsu hartan legez, eta bigarren zatia cycle puntu com). Jatorrizko artikulua copyright batekin babestuta dagoenez giltzarrapoa apurtu dut baina ezin harako esteka hemen utzi. (Konpartitzea delitutzat hartzen dute batzuk… eta agian harrapatuko naute).

Artikulu honen PDFa deskargatzeko hemen.

epub

ePub formatuaren logoa sortzeko lehiaketa egin zen. Hona logo irabazlea.

Testuak eskuz kopiatzen ziren garaietako musika:

2009ko liburu batzuk

111Akademiak, azken urteotan, urteko liburuen zerrenda bat osatu izan du eta akademiakideen iruzkinak batzeko ahaleginak egin ditu.

Jatorriz euskaraz idatzitako liburuen zerrenda da. Itzulpenak zerrendatik kanpo geratzen dira.

Ez dira zerrenda horretan urte horretan argitaraturiko liburu guztiak agertzen eta, behin edo behin, berrargitalpenen bat ere agertzen da.

Urtero, kritikari anonimoek urteko libururik gustukoena aukeratzen dute  eta Beterriko Liburua saria ematen diote.

Akademiakide izateko gonbitea hortxe.

111 Akademia

Ia denaren historia labur bat

Gabonetan liburu bat baino gehiago irakurtzeko asmoa duzuenontzat:

Bill BRYSON,  Ia denaren historia labur bat. Elhuyar. 2009