Tag Archives: irratia

Irrati-kateak

Euskara ikasteko, euskara entzutea baino gauza errazagorik?

Euskarazko irrati-kateen zerrenda (eu.wikipedia.org)

Arrosa IRRATI SAREA

Iturria: Wikimedia Commons. Fotografiert im Winter 2003 Fotograf: Stefan Kühn

Firefox 5. urteurrena

Librezale.org posta banatze zerrendatik mezu hau ailegatu zait gaur:

Message: 1
Date: Mon, 9 Nov 2009 10:44:50 +0100
From: patxi gaztelumendi
Subject: [Librezale] Firefoxek 5 urte
To: librezale banatze zerrendako guztioi

Firefox nabigatzaileak 5 urte bete ditu gaur
http://www.spreadfirefox.com/5years/eu/
webgune berezia ere prest dago, euskaratuta.

guk, irratia.com saioan irratsaiospakizuna prestatu dugu, eta besteak beste
Librezaleko julen elkarrizketatuko dugu. www.irratia.com arrastiko
18:00etatik aurrera, online eta FMtik Bilbo inguruan.
www.bilbohiria.com player eta guzti.

hala ere, uste dut, gaur eta egun hauetan… euskarazko nabigatzaile
librearen gainean komeni dala zarata apur bat ataratzea, baita gure
komunitateetan be…  ezta?

zuen aportazioak, guztion iritziak esanguratsuak direlako.

Beste barik… izan libre! izan euskaldunago!


patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu – euskal herria

Firefox Mozilla euskara euskaraz

@ bildua, A bildua irratsaioa

Irratia entzuten aritu naiz, @ bidua irratsaioa (edo A bildua irratsaioa). EITB gunean sartu eta ez zait batere erraza egin saioaren podcasta topatzea. Uste dut irratsaioa eskegitzen ari ziren une berean sartu nahi izan naizela.

@

eitb.com logoa

EITB.COM Audioak

Hauxe izan da ene iturria: iradoki.net bloga

Euskadi Literatur Saria 2009 Xabier Leterentzat

Ez nuen nire kiniela asmatu.

Aurtengoan poeta batek eramango zuela esatearekin bai, asmatu egin nuen baina bi poeten artean apustu askoz seguruagoa Xabier Lete zirudien arren nire txanponak Garderen alde egin zuen.

Datorren urtean txanpona utzi eta kristalezko bola bat lortu beharko.

Merezi zenuen,  Xabier Lete! Ea poz txikitxoren bat behintzat ekartzen dizun!

[Gaur Arantxa Iturbek gidaturiko irratsaio hura entzun dut. Merezi duela uste dut]

…Gizonen lana jakintza dugu

ezagutuz aldatzea…

Xabier LETE

Jarraitu irakurtzen

Xiberoko botza irratia

Xiberoko botza irratia

Xiberoko botza irratia

Interneten endredatzen hauxe topatu dut:

“Xiberoko Botza irratiak internet gunea arraberritu du”.

Iturria Kazeta.info