Tag Archives: itzulpenak

Traduttore traditore

Bitxia iruditu zait jakitea aurreko eguneko berri batek itzulpen kaxkar batean zuela abiapuntu. Guztiok irakurri-entzun genuen Karlos Garaikoetxea lehendakari ohia batzartu egin zela ETAko norbaitekin. Berria Bildu legeztatu/ez-legeztatu auzia ebatzi behar zen egunean plazaratu zen.

“Garaiko presidentea” irakurtzen omen zen testu batean eta itzultzaileak horrela itzuli omen zuen: “Garaikoetxea presidentea”.

Beste itzulpen posible(ago) bat:  “Garai hartako presidentea”.

Iturriak:

Zuzeu

Escolar

Google-translate eta Opentrad euskaraz

Zuetako batzuk erabili izan duzue inoiz Opentrad euskarazko idazlanak egiteko.  Blog honetara duela gutxi horrelako idazlan bat igo nuen eta lehen paragrafoak bakarrik zuzendu nituen.  Beste paragrafoak ikasleak eman zizkidan bezala utzi nituen eta,  ikus dezakezuenez, nekez ulertzeko moduko euskara aurkituko duzue berton.

Oraindik itzultzeko sistema automatikoak ez dira oso onak baina denborarekin hobetuko dituzte.

Duela gutxi, Google enpresa erraldoiak, euskarazko itzulpen automatikoak egiteko aplikazio berria aurkeztu du. Batzuen ustez horrek bihurtu gaitu munduko 55. hizkuntzarik garrantzitsuena. (Nahiz eta hiztun kopuruei begira 250. postuaren inguruan egon, zazpi-zortzi mila hizkuntzetatik lehen tropelean gaude?).

Aplikazio berri horri buruzko idazlan bat egitea nuke hemen baina nahiago dut zuek zeuk ene ikasle maiteak egingo bazenute zuen iruzkinetan, esate baterako.

Iturri on bat bilatu, Sustatu, esate baterako,  eta egin ezazue zuen laburpena eta gero bota lasai zuen iritzia.

Ikasiko dugu itzultzaile automatiko hori erabiltzen?

Translators

Itzultzaileak eta interpreteak ez dira lanik geratuko, ezta? (Wikimedia Commons)

Literatura Unibertsala Bilduma: Entzungaiak

Euskaraz egiten den literaturarik onenari buruz zerbait entzun nahi baduzue, klikatu beheko irudian 😉

Euskaraz egiten den literaturarik onena

Iban Zaldua. Iñigo Azkonak  ARGIA aldizkarian.

Iban Zaldua. Iñigo Azkonak. ARGIA.

Angel Errok dioen bezala, ziurrenik euskaraz argitaratzen ari den literaturarik onena itzulpenetan daukagu, eta erraza da ondorioztatzea zergatik: kontsumo literatura gutxi itzultzen denez, Literaturaren Historiak testatutako liburuak itzultzen dira gurean, batik bat, eta hobeak dira, ondorioz, edozein euskal liburu garaikide baino. Eta, halere, ez ditugu irakurtzen, ez diegu kasurik egiten apenas. Dezente deprimitzen nau horrek.

Iban Zaldua. Argia. 2009/VII/26

Literatur Itzulpenen Katalogoa