Tag Archives: komunikatzeko gaitasuna

Ebaluazioaz

Neurtzen ez dena ezin da hobetu.

[Lord Kelvini egotzi egin zaion esalditxoa]

Hizkuntzen ebaluazioa. Assessment

Ikasturte amaieran gure komunikatzeko gaitasuna neurtzen ibili gara.

Ikasturtea amaitzear eta aurten egindako lana ebaluatu behar.

Ikasturte hasieran esan bezala, ikasturte honetan egindako lanaren kantitatea eta kalitatea neurtzen saiatuko gara. Irakurtzen jarraitu

Nola hasten zarete idazten ikasleok

Aurten ezin izan naiz Getxo Linguae 2010 jardunaldietara joan. Lagun batek esan dit bere ustez interesgarriena Daniel Cassany-ren aurkezpena izan zela.

Getxora ezin hurbildu baina esate baterako Berta Martínezen blogean laburpentxoa irakurtzeko aukera izan dut.

Laburpen horretatik honako zati hau bertsioneatu dut euskaraz, irakurritakoa nire iritziekin nahastuz:

Daniel Cassanyren ikerketen arabera, ikasleok

  • sarean hasten zarete idazketa esanguratsuenak egiten
  • gazteok sareko komunitateetan parte hartzen duzue. Norberak bakarka irakurtzea, inorekin komentatu gabe edo bakarka idaztea, aspergarria edo zentzugabea iruditzen zaizue
  • Harreman handia daukazue sarean zaudetenean beste hizkuntza eta kultura batzuekin
  • Zeuen kabuz egiten duzuen idazlana, bakarkakoa ez denez, kooperatiboa dela esan daiteke. Ikastetxean, ordea, gehienetan bakarkako idazketa eskatzen zaizue.
  • Daniel Cassany ikertu dituen gazteak hiru hizkuntzetan ibiltzen dira. Hiru hizkuntzak modu askean nahasten dituzte (katalana, gaztelania eta ingelesa izango direla suposatzen dut).
  • Horrela idaztea, modu librean idaztea,  gozagarria izaten da. Ikastetxeko idazlanak, ordea, ia-ia beti aspergarria.

Bertak  honako gogoetak bota ditu bere blogean:

¿Qué podemos hacer en la escuela?

  • Valorar y reconocer como válidas estas prácticas (actitud abierta)
  • Intentar que abran ese mundo y lo traigan al aula, así partiremos de los conocimientos previos que ya tienen.
  • Escribir en grupos en el aula, que se lean y comenten entre ellos
  • Contruir puentes entre lo vernáculo y lo académico: ayudar a hacer mejor lo que hacen fuera. Puede haber alumnos/as no relevantes como lectores en el aula y que , sin embargo, tiene prácticas letradas variadas en la red.
  • Las habilidades que tienen no son las estratégicas: esas tenemos que dárselas nosotros. Leer y escribir en la red es mucho más difícil que en papel. Están indefensos en ese medio, con muy poca capacidad crítica.

Irakasleari oso interesgarria iruditzen zaizkio Daniel Cassanyren ikerketak eta irakaslea hau bat dator, oro har, Bertak erakusten duituen ikuspuntu eta proposamenekin.

Baina irakasle honek, batez ere, zuon, ikasleon, iritzia irakurri nahi luke. Nola gauza ditzakegu gure eguneroko jardueretan Bertaren proposamen horiek? Nola ebalua ditzaket zuok ikasgelatik kanpo egiten dituzuen komunikazio jarduerak. Horrelakorik egiten duzue? Horrelakorik egiten duzue euskaraz? Laguntzaren bat emango didazue?

Zer idazten duzue zuok sarean?

HTB proiekturako beste ekarpen bat

Aurrekoan Steve Jobs-en bideo bat ekarri genuen.  Oraingoan bere aurkezpenei buruzko liburua idatzi du eta liburuaren laburpena topatu dugu.

Arerioaren armak ezagutu behar dira. Informatikako erraldoien kapitainik onenetakoa da Steve Jobs, ez software librearen aldekoa, gaiztoen taldekoa beraz. [Software libre=txintxoak, eskuzabalak; software jabedun, diruzale maltzurrak. Dagoeneko badakigu, ezta? ;-)]

Steve Jobs. Negozio gizona. Komunikatzaile bikaina.

Steve Jobs. Negozio gizona. Komunikatzaile bikaina.

Ea taldeka euskaratzen ditugun. Diapositiba bakoitzaren azpian dagoen testua.

Hizkuntzen pasaportea. Euskara. Autoebaluazioa.

Egunen batean, agian, pasaportean, gure zenbait hizkuntzekiko gaitasun maila aipatuko da. Auskalo.

Egunen batean, agian, pasaportean, gure zenbait hizkuntzekiko gaitasun maila aipatuko da. Auskalo.

 

Atoan irakurriz ikusi dut. Bertan beste iturriak aipatzen dira.

PDFa doan eskaini dute. Mila esker 😉

Helburuak, beharrak, estrategiak

  1. Zeintzuk izango dira ikasturte honetako gure helburu nagusiak?
  2. Zer behar dugu helburu horiek lortzeko.
  3. Zein izango da gure estrategia?
Hasi baino lehen planifikatu egin behar da. Etorkizuna irudikatu.

Hasi baino lehen planifikatu egin behar da. Etorkizuna irudikatu.