Tag Archives: kultura

Euskal Kulturgintzaren transmisioa: Joxerra Garzia

http://www.berria.info/berriatb/999/

(5 min bideoa). Hortxe ari da Joxerra Garzia azken urteotako euskalgintzaren historia pittin bat egiten eta euskaldunon batasuna eskatuz.

…guk asmatu beharko dugu euskararen sua bizitzen, bestela, hortik datorren urak, amatatuko gaituelako erabat.

Inkesta

Ikusita ikasleok ez zaretela blog honetan ia inoiz sartzen, edo sartzen bazarete ez duzuela ezer irakurtzen, edo irakurtzen baduzue ez duzuela inolako iruzkinik idazten,

ERABAKITZEN DUT, blog honetan daukadan bisita kopurua handitzeko honako hau guztia egingo dudala: Jarraitu irakurtzen

Kulturaren bonua

Hortxe ibili naiz, interneten, ea liburuak eta nola lor ditzakedan merkeago neguko solstizio garai hauetan. Jaurlaritzak eskegi duen informazioa ez nau asebete… Hiru kutxa horietako bezero ez garenontzat, zer?

Kamisetetako testuak, besterik ez, irakurtzen dutenentzat... Kamisetak erosterik izango da?

Hizkuntzen rankina

Zenbat hizkuntza dago munduan?

[Blog honetan bertan galderaren erantzun batzuk eskegita topa ditzakezue].

Zeintzuk dira hiztun kopuruari begira, munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzak?

Kopuru absolutuetan ze hizkuntzatan argitaratzen dira liburu gehien? Eta ze hizkuntzek daukate interneten dokumentu gehien?

Eta kopuru erlatiboetan?

UNESCOk egiten ditu galdera horiei erantzuteko ikerketa onak.

Hegoamerika osoak portugesez eta gaztelaniaz egiten du? Elebidunak birritan kontatuko dituzte?

Ahozko kulturak ala idatzizko kulturak? Zenbat kultura iritsi da idatzizko zerbait ekoiztera? Zenbat kultura iritsi da interneten dokumentuak eskegitzera?

Ulertzeko gaitasuna daukatenak edo abestiren bat abesteko gaitasuna daukatenak baina hitz egiteko gai ez direnak, nola zenbatuko dituzte?

Zenbat kultura desagertuko da XXI. mendean? Zertarako balio zuten kultura horiek? Ze kultura dira gehien balio dutenak?

Zeintzuk dira kulturarik zaharrenak? Zer da kultura moderno bat? (Badute galdera horiek zentzurik?)

Kulturarik indartsuenak ere desagertuko dira? Noiz? Nola?

Munduko kultura guztiak dira kultura ala batzuk "kulturarik eza" besterik ez dira?

Zeure ustez munduko zein kulturak izango du etorkizunik oparoena? (Nire ustez argazki honetakoa).


Hizkuntzak zerrendatuak

25 € gastatu nahi gabonetan?

25 € gastatu nahi gabonetan? Eta 40 € gastatu?

Bada badirudi ahal izango dugula 25 €ko bonoa erosi eta benetan 40 € balio duen kultura produktuetan diru hori guztia gastatu. Ematen du gabonetan “kulturan” dirua xahutzeko aukera ezin hobea  izango dugula aurten.

Milioi bat euro erabiliko omen dira gabonetan kultura produktuen salmenta sustatzeko.

Ez bakarrik liburuak, diskoak eta erosi ahal izango ditugu