Tag Archives: kulturartekotasuna

Buruzapia

Blog honetarako baino, agian aproposagoa gaia gure beste blog honetarako… Baina guri egokitu zaigu iritzi artikuluak lantzea.

Gaur, irratian, entzun dut Madrilen berriro piztu dela polemika handia neska baten buruzapiaren inguruan. Kazetariei, nonbait, gaia gustatzen zaie. Hezkuntzari buruz guztiok gara aditu, guztiok ibili gara ikasle, eta gaia xinplea denean edo modu xinplean erabil daitekeenean, hobe.

Badirudi neska bati debekatu zitzaiola burua estalita egotea ikasgela batean. Gure kulturan ez omen da errespetuzkoa burua estalita egotea ikasgelan. Gure ikastetxean ere debekatuta dago horrela janztea ikasgelan bertan:

Gure ikastetxean ere debekatuta dago horrela janztea. Neska honi edozein irakaslek esan beharko dio kapela eranzteko. Gure arautegia zorrotza da janzkera kontuetan.

Beno, kapela ezin da ikasgelan bertan erabili, baina, nik dakidala gure ikastetxean ez zaio inori buruzapia ekartzea galarazi. Ala bai?

Zein da zeure iritzia? Kapelak eta buruzapiak onartu behar dira ikasgeletan? Zergatik? Zuk egin beharko bazenu gure ikastetxeko barneko arautegia, onartuko zenituzke buruzapiak? Kapelak? Hainbat erlijiotako ikurrak?

Debekatu beharko lirateke erlijio ikurrak ikasgeletan?

Erlijio tolerantzia ala laizismoa dira ikastetxeetako xede?

Zergatik?

(Idatzi mesedez taxuzko iritzi artikulua gure wikian edo bestela bota besterik gabe zure iritzia hortxe behean).

Edozein janzkera onartuko zenuke ikasgelan?

Advertisements

Hizkuntzen rankina

Zenbat hizkuntza dago munduan?

[Blog honetan bertan galderaren erantzun batzuk eskegita topa ditzakezue].

Zeintzuk dira hiztun kopuruari begira, munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzak?

Kopuru absolutuetan ze hizkuntzatan argitaratzen dira liburu gehien? Eta ze hizkuntzek daukate interneten dokumentu gehien?

Eta kopuru erlatiboetan?

UNESCOk egiten ditu galdera horiei erantzuteko ikerketa onak.

Hegoamerika osoak portugesez eta gaztelaniaz egiten du? Elebidunak birritan kontatuko dituzte?

Ahozko kulturak ala idatzizko kulturak? Zenbat kultura iritsi da idatzizko zerbait ekoiztera? Zenbat kultura iritsi da interneten dokumentuak eskegitzera?

Ulertzeko gaitasuna daukatenak edo abestiren bat abesteko gaitasuna daukatenak baina hitz egiteko gai ez direnak, nola zenbatuko dituzte?

Zenbat kultura desagertuko da XXI. mendean? Zertarako balio zuten kultura horiek? Ze kultura dira gehien balio dutenak?

Zeintzuk dira kulturarik zaharrenak? Zer da kultura moderno bat? (Badute galdera horiek zentzurik?)

Kulturarik indartsuenak ere desagertuko dira? Noiz? Nola?

Munduko kultura guztiak dira kultura ala batzuk "kulturarik eza" besterik ez dira?

Zeure ustez munduko zein kulturak izango du etorkizunik oparoena? (Nire ustez argazki honetakoa).


Hizkuntzak zerrendatuak

Etorkinak eta euskara Euskaltzaindiaren egoitzan, azaroaren 20an

http://img694.imageshack.us/img694/7533/etorkinakeuskarajagon.pdf

Zenbat ez ote diren bidetik galdu

Cayetano, Flickr CC Attribution-Share Alike 2.0 Generic