Tag Archives: letra-tipoak

Letra-tipoak instalatu. Linux

Noiz edo noiz letra-tipo berri bat instalatzeko apeta izaten dut eta nola egiten zen aldi batetik hurrengora ahantzi egiten zait…

Ea hurrengoan sarean minutu gehiegi galdu beharrean nire buruarengandik ikasten dudan.

0. Letra-tipo bat nola deskargatzen zen ez zait ahaztuko. Espero dut. Nabigatzailean download… eta di-da.

Deskargatu, gorde… Demagun gure izena duen direktorioan gorde dugula: /home/nireerabiltzaileizenekodirektorioa horretan

hau da, esate baterako /home/gorka direktorioan Alfios letra-tipoa deskargatu dut.

  • Arao pare batekin nahiko: 1.-

sudo cp -r /home/nireerabiltzaileizenekodirektorioa/deskargatududankarpetaizena /usr/share/fonts

     hau da, esate baterako:

sudo cp -r /home/gorka/Alfios /usr/share/fonts

(Araoa idazterakoan letra-tipoaren izenaren ostean /usr/shar… horren aurrean, espazio bat, zurigunetxo bat).

  • 2. Letra tipoa katxean gehitzeko:

fc-cache /usr/share/fonts/deskargatududankarpetaizena

     hau da, esate baterako:

fc-cache /usr/share/fonts/Alfios

Eta hortxe topatuko dugu, /usr/fonts/Alfios guk kopiatu dugun karpeta berria:

 

Proba bat egiteko, ume txikien gustukoa izan daitekeen letra-tipo honekin proba egin dezakezu: katamotzIkasi

Advertisements

LibreOffice doitzeko trikimailutxoa

Duela gutxi konturatu nintzen blog honetan gehien irakurri izan den mezua OpenOffice doitzeko trikimailutxoa dela. OpenOffice hori historiara igarotzeko bidean dagoenez, mezu haren hurrengo bertsioa prestatzea otu zait.

Gure ikastetxe publikoetan benetan Software Librea erabiltzeko aukera izango bagenu, –ez ia kudeatzaile baimenik gabeko daukagun bi bertsio ordezko horiek—, (zergatik irakasleen eta ikaslee Ubuntu bertsioa ez da bat eta berbera guztientzat?)… ikasleei eta lankideei LibreOffice deskargatzeko eta instalatzeko esango nieke.

Deskargatu – LibreOffice basque

Baina ikastetxeetan nekez instala daiteke software pakete bat, librea izan zein pribatiboa izan.

Etxean, ordea, erraz deskargatzen dira hainbat software pakete. Ubunturen software-zentrotik edo Synaptic erabiliz, esate baterako.

Niri letra-tipoak, besteak beste, deskargatzea asko gustatzen zait. Norberak bere zoroak. Horra Synaptc irekita egindako pantaila-argazki bat:

Synaptic erabiltzen letra-tipoak deskargatu eta instalatzeko

Baina egia esan behar. Hainbat letra-tipo deskargatu eta gero, azkenean, beti bizpahiru letra-tipo besterik ez ditut erabiltzen.

Egun batean, Alfios letra-tipoa gustukoa nuela iruditu zitzaidan eta handik aurrera, buelta gehiegirik eman gabe, beti Alfios 15 ezartzen dut nire lehenetsitako txantiloian; Lerroen artean 1,5  ezarri ohi dut eta bi aldeetako justifikazioa. Lehen lerroko koxka ere lehenetsita uzten dut, hasierako paragrafoetan kentzeko ohitura badut ere.

Baina goazen harira, LibreOffice dokumentu berri bat zabaltzen duzunean zeure gustuko txantiloia ager dadin, egin behar duzuna, guxi gorabehera hauxe da:

  1. Menu-barran, Bulegoa > LibreOffice Writer aplikazioa ireki.
  2. Dokumentu berri batean, utzi gehien gustatzen zaizkizun, eta lehenetsita utziko dituzun, parametroak. Esaterako, letra-tipo jakin bat, orrialde zenbakitxoa (Formatua > Orrialdea > Orri-oina; eta gero Txertatu > Eremuak > Orrialde-zenbakia) eta lehenetsita utzi gehien erabiltzen duzun hizkuntza. (Hizkuntza paketeak nola instalatu, norbaitek galdetuz gero, hurrengo mezu batean).
  3. Menu-barran Fitxategia > Txantiloia > Gorde (Ezarri iezaiozu izena oraintxe gordeko duzun txantiloiari. Izena honelakoa izan daiteke: “Liberation-Serif 12 – eu – orri-oin zenbakitxoekin”.) Nire goiko pantaila-argakian ikusten den legez, nik txantiloiari Alfios 15 deitu diot.
  4. Menu barran berriro ere Fitxategia > txantiloia > Antolatu (orain bakarrik falta zaizu topatzea txantiloia lehenetsita bezala ezartzeko aukera). Begiratu eskuinean behean.
  5. Eta itxi leihatilatxoa. Hurrengoan, LibreOffice-n sartzen zarenean orain lehenetsitako txantiloia topatuko duzu. (Txantiloi asko presta daitezke, jakina, eta batetik bestera igaro).