Tag Archives: LibreOffice

Nola erabili LibreOffice 5.2 euskaraz

Gure ikastetxean gaztelaniazko Windows sistema zahar batekin aurrera egin behar dugu. Nabigatzailea eta Bulegoko aplikazio-pakete bat behintzat instalatzea dugu:

 

LibreOffice euskaraz

Linux distro batzuetan, interfazea euskaraz jartzea erabaki badugu ere, LibreOffice ingelesez agertuko zaigu.

Horrela gertatu zitzaidan, esaterako Fedora 19 instalatu nuenean.

Interfazea euskaraz nola jarri bideo honetan ikasi nuen:

terminala zabaldu eta root erabiltzailera aldatu

su (root erabiltzaile bihurtzeko; pasahitza eskatuko)

(eta root bezala) yum install libreoffice-langpack-eu

oso oker ez banago, Ubuntu araoa honakoa: apt-get install libreoffice|10n-eu

Besterik egin gabe, niri Fedoran LibreOffice euskaraz agertu zitzaidan.

Gero gehien erabiltzen ditudan hizkuntzetako zuzentzaile ortografikoak gehitzeko, zuzentzailea, hiztegia, behar den tokitik deskargatzea eta instalatzea klik pare bat egitea besterik ez zen izan. Ezta injenieru izen biher!

Tresnak>aukerak (Tools>Options)

Windowsekin arazo gehiago izan nituen lanean. Lehenetsitako instalazio arrunta egiten nuen eta ezin izaten nuen interfazea euskaraz nola jarri asmatu. Azkenean, Unai P.  informatika irakasleak instalazio pertsonalizatua egin behar dela azaldu zidan.

Nire lantokian Windows gaztelaniaz zegoen. Hortik aurrera jarraibide eta argibide guztiak gaztelaniaz eman zizkidan Windows-eko pakete instalatzaileak.

  • Saihestu instalazio ohikoena, típica edo estandarra eta hautatu bestea; instalazio pertsonalizatua.
  • Hizkuntza pakete eta hiztegi guztiak instalatzeko behar diren aukerak egin. Euskararekin batera erabiliko dituzun beste hainbat hizkuntzatako paketeak instalatzea duzu. Erraza da.
  • Goiko irudian dagoen Herramientas > OpcionesTresnak > Aukerak  eta, irudian bezala, interfazea-eta, euskaraz lehenetsi.

Joseba Li. horrek librezale foroan utzitako oharra:

ERDERAZKOA DESINSTALATU ONDOREN instalazio berria gauzatu.

WindowsXP sisteman LibreOffice EUSKARAZ  instalatzen laguntzeko bideoaren esteka hemen duzue:

LibreOffice doitzeko trikimailutxoa

Duela gutxi konturatu nintzen blog honetan gehien irakurri izan den mezua OpenOffice doitzeko trikimailutxoa dela. OpenOffice hori historiara igarotzeko bidean dagoenez, mezu haren hurrengo bertsioa prestatzea otu zait.

Gure ikastetxe publikoetan benetan Software Librea erabiltzeko aukera izango bagenu, –ez ia kudeatzaile baimenik gabeko daukagun bi bertsio ordezko horiek—, (zergatik irakasleen eta ikaslee Ubuntu bertsioa ez da bat eta berbera guztientzat?)… ikasleei eta lankideei LibreOffice deskargatzeko eta instalatzeko esango nieke.

Deskargatu – LibreOffice basque

Baina ikastetxeetan nekez instala daiteke software pakete bat, librea izan zein pribatiboa izan.

Etxean, ordea, erraz deskargatzen dira hainbat software pakete. Ubunturen software-zentrotik edo Synaptic erabiliz, esate baterako.

Niri letra-tipoak, besteak beste, deskargatzea asko gustatzen zait. Norberak bere zoroak. Horra Synaptc irekita egindako pantaila-argazki bat:

Synaptic erabiltzen letra-tipoak deskargatu eta instalatzeko

Baina egia esan behar. Hainbat letra-tipo deskargatu eta gero, azkenean, beti bizpahiru letra-tipo besterik ez ditut erabiltzen.

Egun batean, Alfios letra-tipoa gustukoa nuela iruditu zitzaidan eta handik aurrera, buelta gehiegirik eman gabe, beti Alfios 15 ezartzen dut nire lehenetsitako txantiloian; Lerroen artean 1,5  ezarri ohi dut eta bi aldeetako justifikazioa. Lehen lerroko koxka ere lehenetsita uzten dut, hasierako paragrafoetan kentzeko ohitura badut ere.

Baina goazen harira, LibreOffice dokumentu berri bat zabaltzen duzunean zeure gustuko txantiloia ager dadin, egin behar duzuna, guxi gorabehera hauxe da:

  1. Menu-barran, Bulegoa > LibreOffice Writer aplikazioa ireki.
  2. Dokumentu berri batean, utzi gehien gustatzen zaizkizun, eta lehenetsita utziko dituzun, parametroak. Esaterako, letra-tipo jakin bat, orrialde zenbakitxoa (Formatua > Orrialdea > Orri-oina; eta gero Txertatu > Eremuak > Orrialde-zenbakia) eta lehenetsita utzi gehien erabiltzen duzun hizkuntza. (Hizkuntza paketeak nola instalatu, norbaitek galdetuz gero, hurrengo mezu batean).
  3. Menu-barran Fitxategia > Txantiloia > Gorde (Ezarri iezaiozu izena oraintxe gordeko duzun txantiloiari. Izena honelakoa izan daiteke: “Liberation-Serif 12 – eu – orri-oin zenbakitxoekin”.) Nire goiko pantaila-argakian ikusten den legez, nik txantiloiari Alfios 15 deitu diot.
  4. Menu barran berriro ere Fitxategia > txantiloia > Antolatu (orain bakarrik falta zaizu topatzea txantiloia lehenetsita bezala ezartzeko aukera). Begiratu eskuinean behean.
  5. Eta itxi leihatilatxoa. Hurrengoan, LibreOffice-n sartzen zarenean orain lehenetsitako txantiloia topatuko duzu. (Txantiloi asko presta daitezke, jakina, eta batetik bestera igaro).