Tag Archives: openoffice

LibreOffice doitzeko trikimailutxoa

Duela gutxi konturatu nintzen blog honetan gehien irakurri izan den mezua OpenOffice doitzeko trikimailutxoa dela. OpenOffice hori historiara igarotzeko bidean dagoenez, mezu haren hurrengo bertsioa prestatzea otu zait.

Gure ikastetxe publikoetan benetan Software Librea erabiltzeko aukera izango bagenu, –ez ia kudeatzaile baimenik gabeko daukagun bi bertsio ordezko horiek—, (zergatik irakasleen eta ikaslee Ubuntu bertsioa ez da bat eta berbera guztientzat?)… ikasleei eta lankideei LibreOffice deskargatzeko eta instalatzeko esango nieke.

Deskargatu – LibreOffice basque

Baina ikastetxeetan nekez instala daiteke software pakete bat, librea izan zein pribatiboa izan.

Etxean, ordea, erraz deskargatzen dira hainbat software pakete. Ubunturen software-zentrotik edo Synaptic erabiliz, esate baterako.

Niri letra-tipoak, besteak beste, deskargatzea asko gustatzen zait. Norberak bere zoroak. Horra Synaptc irekita egindako pantaila-argazki bat:

Synaptic erabiltzen letra-tipoak deskargatu eta instalatzeko

Baina egia esan behar. Hainbat letra-tipo deskargatu eta gero, azkenean, beti bizpahiru letra-tipo besterik ez ditut erabiltzen.

Egun batean, Alfios letra-tipoa gustukoa nuela iruditu zitzaidan eta handik aurrera, buelta gehiegirik eman gabe, beti Alfios 15 ezartzen dut nire lehenetsitako txantiloian; Lerroen artean 1,5  ezarri ohi dut eta bi aldeetako justifikazioa. Lehen lerroko koxka ere lehenetsita uzten dut, hasierako paragrafoetan kentzeko ohitura badut ere.

Baina goazen harira, LibreOffice dokumentu berri bat zabaltzen duzunean zeure gustuko txantiloia ager dadin, egin behar duzuna, guxi gorabehera hauxe da:

  1. Menu-barran, Bulegoa > LibreOffice Writer aplikazioa ireki.
  2. Dokumentu berri batean, utzi gehien gustatzen zaizkizun, eta lehenetsita utziko dituzun, parametroak. Esaterako, letra-tipo jakin bat, orrialde zenbakitxoa (Formatua > Orrialdea > Orri-oina; eta gero Txertatu > Eremuak > Orrialde-zenbakia) eta lehenetsita utzi gehien erabiltzen duzun hizkuntza. (Hizkuntza paketeak nola instalatu, norbaitek galdetuz gero, hurrengo mezu batean).
  3. Menu-barran Fitxategia > Txantiloia > Gorde (Ezarri iezaiozu izena oraintxe gordeko duzun txantiloiari. Izena honelakoa izan daiteke: “Liberation-Serif 12 – eu – orri-oin zenbakitxoekin”.) Nire goiko pantaila-argakian ikusten den legez, nik txantiloiari Alfios 15 deitu diot.
  4. Menu barran berriro ere Fitxategia > txantiloia > Antolatu (orain bakarrik falta zaizu topatzea txantiloia lehenetsita bezala ezartzeko aukera). Begiratu eskuinean behean.
  5. Eta itxi leihatilatxoa. Hurrengoan, LibreOffice-n sartzen zarenean orain lehenetsitako txantiloia topatuko duzu. (Txantiloi asko presta daitezke, jakina, eta batetik bestera igaro).
Advertisements

OpenOffice doitzeko trikimailutxoa

Ikasle batzuek idatziz eskatu didate. Nola prestatu OpenOffice, ikasgelan jarri diguten ordenagailuetako bulegoko paketea, idazten hasteko.

Oso erraza da.

  1. Sartu Ubuntun. Aurreko saioan Ubuntu erabili bazenuen problemarik ez. Bestela jolastu geziekin ordenagailua pizten den bitartean eta hautatu Ubuntu.
  2. Menu-barran, Bulegoa > OpenOffice Writer
  3. Dokumentu berri batean, utzi gehien gustatzen zaizkizun, eta lehenetsita utziko dituzun, parametroak. Esaterako, letra-tipo jakin bat, orrialde zenbakitxoa (Formatua > Orrialdea >  Orri-oina;  eta gero Txertatu > Eremuak > Orrialde-zenbakia) eta gehien erabiltzen duzun hizkuntza.
  4. Menu-barran Fitxategia > Txantiloia > Gorde (Ezarri iezaiozu izena oraintxe gordeko duzun txantiloiari. Izena honelakoa izan daiteke: “Liberation-Serif 12 –  eu – orri-oin zenbakidunarekin”.)
  5. Menu barran berriro ere Fitxategia > txantiloia > Antolatu (orain bakarrik falta zaizu topatzea txantiloia lehenetsita bezala ezartzeko aukera).
  6. Gogoratu, badago goian eskuinetara ? galderak. Horrelako kontuak zuk zeuk ikusi eta ikasi ahal dituzu. Zeure kontu.

Ubuntu bertsio berriagoetan, LibreOffice egoten da instalaturik, ez gure eskolako OpenOffice (egin klik irudian nondik atera den ikusteko).

Ikus software librea hezkuntzan artikulua. Zer iruditzen zaizkizu bertoko argudioak? Beste aldeko edo kontrako argudiorik?

OpenOffice-tik ePub calibre erabili gabe

Kasualitatez trikimailutxo bat ikasi berri dut testu formatu bihurketak egiteko. Calibre erabili gabe, zuzenean OpenOfficerekin.

1. Deskargatu writer2ePub.oxt fitxategia hemendik, (azpian berdez Get It jartzen duen koadrotxoan egin klik).

2. Zabaldu OpenOffice-ko Writer edo Word Processor, hau da OpenOffice-ko testu prozesadorea.

3. Egin klik goiko barrako Tresnak > Hedapenen kudeatzailea > Gehitu …

4. Zabaldu zure writer2ePub.oxt fitxategia. Deskargak karpetan-edo izango duzu. Deskargatu berri duzun tokian egongo da.

Hemendik aurrera, OpenOffice-ko testu prozesadorea erabiltzerakoan aukera gehiago izango dituzu testua gordetzerakoan, orain ePub formatua ere esku-eskura daukazu. Egin klik lehen ePub ikurrean, e berde karratu horretan, eta formatu horrekin fitxategi berria sortuko da testua zegoen lehen karpetan bertan. i urdina daukan ikurra erabil dezakezu metadatuak gehitzeko, egilea, izenburua eta abar. p gorri horrek preference adierazten du. Erabiltzaile arruntek nekez izango du horren beharrik.

OpenOffice-rako gehigarria: writer2ePub

(Blog honetan bertan ePub formatua eta calibre hori aipatzen ziren 2010eko abuztuan).

OpenOffice.org 3.2 beta

Assar jaunaren bidez, librezale.org banatze zerrendaren bidez, jakin dut dagoeneko prest dagoela OpenOffice paketearen bertsio berria (testu prozesadorea, aurkezpenak, kalkulu orriak…). Dana doan eta hamaika hizkuntzatan,  euskaraz ere bai:

Message: 1
Date: Thu, 12 Nov 2009 16:08:10 +0100
From: assar xx@yy.com
Subject: [Librezale] OpenOffice.org 3.2 bertsioaren beta EuskalGNUn
To: librezale.org banatze zerrendako kide guztiei
Message-ID: xxx
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed

OOo 3.2 probako bertsioa jarri dute EuskalGNU webgunean. Inork probatu nahi badu eta akatsen berri eman, hor dago:

http://euskalgnu.org/index.php?option=com_content&task=view&id=194&Itemid=2