Tag Archives: sare sozial

Gizarte sareak eta hezkuntza

Ikuspegi apokaliptikoa

Gizarte sareak oso arriskutsuak dira. Gazteekin kontuz, edo hobe, gazteei erakutsi behar zaie zenbat eta urrunago hobe. Txikitan entxufeekin eta suarekin bezala: ez ukitu! Fú!! Familiei ere erakutsi behar zaie interneten zenbat arrisku dauden. Grooming eta ciberbullying zer den ondo ez dakien batek nola opari diezaioke semeari edo alabari gailu elektroniko madarikatu horietako bat? Etxeetan, ordenagailua egotekotan, korridorean edo sukaldean, betiere, une oro, nagusien begi bistan, segundo pare batean ere ez galdu helduen kontrola. Nagusiek interneteko seguritateari buruz hamaika ikastaro egin baino lehenago eta ondo jantzita egon baino lehenago, etxean gailurik ez, eta gero, hobe adin gutxienekoei giltzarrapo gotorrak jartzea. Pasahitzak. 23 K@raKteret@ko#aK, gutxienez. Webgunerik  galbidetsuenak,  arriskutsuenak, saihesteko iragazkirik onenak. Antibirus onenak eta beti eguneratuak eta, batez ere, serio demonio debekatu Tuenti, Orkut, Facebook, Twitter eta Guatxap horiek guztiak!

Ume bat telefono inteligentearekin jolasten. Argazkilaria: Biswarup Ganguly GFDL – CC-BY-3.0 via  Wikimedia Commons.

Irakurri gehiago >>

Jarraitu irakurtzen

Pribatutasuna zaindu

Interneten, sareetan-eta, lagun berriak egiten ditugunean, nor dago benetan lagun berriaren identitate horren atzean?

Gooming zer den eta antzeko kontuak ikertzeko eskatu diet nire ikasle batzuei, (ea eu.wikipediako artikulua noizko). KONTUZdatos gunean-eta ikertzeko.

Nor dabil pantailaren beste aldean?

Jarraitu irakurtzen

Pribatutasuna eta internet

Konplexurik gabe

Kevin ospetsu egin da gure blogosferan Facebooketik ateratako argazki honi esker. (Euskal Jakintza blogekoei kopiatuta).

Kontuz ibili beharko gara interneteko hainbat zerbitzutan kargatzen ditugun gure argazki eta datuekin? Zelan erabil ditzakete datu horiek?

Zein da fidagarriagoa, Facebook, Tuenti, Twiter, Identi.ca, Zutagu… bezalako zerbitzuen artean? Zergatik?

Inork irakurtzen al ditu zerbitzu horien Pribatutasun politika kontuak izena ematerakoan? (Aditu bati entzun nion duela gutxi, ondo irakurriz gero, inork ez zuela izena emango lehenengo bi horietan!)

Posiblea da sarean kargatu dugun informazioa geroago desagertaraztea?

Diapositiba aurkezpenak

Aurreko batean diapositiba aurkezpenekin egindako jardunaldi batean egon nintzen:

Hizlariek erabili zituzten diapositiba aurkezpenak hona ekarri ditut, egileen deituren alfabetoari begira ordenatu ditut.

Hizlari bakoitzari 20 minutu eskaini zioten. Bukaeran entzuleriaren txanda izan zen, iruzkinak eta galderak egiteko txanda.

Guk ere gure eskoletan horrelako diapositibekin ahozko aurkezpenak egin ditugu.

Zein iruditzen zaizu, diapositibei begira, aurkezpenik argiena? Zein izango zen hiru ahozko aurkezpenetatik argiena? Zergatik?