Tag Archives: Soziolinguistika

D ereduan gaztelaniaz?

Bittor Hidalgok duela egun batzuk mezu bat argitaratu zuen ZuZeu orainkari horizontalean eta bere garaian irakurri eta erantzuteko gogoa izan nuen… Konturatu orduko… aste betea igaro da (1).

Ez naiz hemen testuaren iruzkin sakona egiten hasiko. Agian ez nuke ezer idatziko Bittorrekin guztiz bat etorriko banintz… Baina ez nator bat.

Egin klik gehiago irakurtzeko —> Irakurtzen jarraitu

Kike Amonarrizen hitzaldia

Kike Amonarrizen hitzaldia from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Ergatibu

Hona hemen Ur Apalategiren Fikzioren izterrak liburuko (128 or. et al.) “Ergatibu” ipuinean oinarritutako beste ipuin bat.

Ur Apalategiren ipuin honetan herri elebidun bateko bikote elebidun batean gertaturiko banatze prozesuaren drama, modu sinpatiko eta ironikoan narratzen da. Ipuina irakurrita ematen du dibortzioaren arrazoi nagusienetako bat arazo soziolinguistikoetan oinarriturik dagoela.

Autoaren alde bat gauez. Egilea: mark sebastian (Flickr: Boulevard (#53367)) [CC-BY-SA-2.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0)%5D, via Wikimedia Commons

Irakurtzen jarraitu

Estres linguistikoa

Artzeren esana

Hizkuntza bat ez da galtzen
ez dakitenek ikasten ez dutelako,
dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.

Hartzabal.

J.A. Artze "Hartzabal"

Goiko esaldi hori izan zen gure institutuan ikusi nuen lehen kartela. Fotokopia baten fotokopiaren fotokopia ematen zuen. Kortxo zabal-zabala eta ia-ia hutsik baina bazter batean Artzeren esaldi ospetsua. Besterik ez kortxoan. Esaldiaren egilearen izena aipatu gabe, dena esan behar.

Esaldi hori ikusterakoan beti pentsatu izan dut gauzak ez direla hain errazak. Esaldiak badu arrazoirik gauza batean, euskara ez galtzeko euskaldunok erabili beharko dugu, jakina, bestela jai dugu. Euskaldunok erabiltzen ez badugu euskara galduko da, bai.

Baina egia esateko, euskaldunok euskaraz aritzeko beharko ditugu, bada, gutxieneko baldintza batzuk.

Gure artean euskaraz egingo dugu, bale. Eta erdaldun bat agertzen bada inguruan?

a) euskaraz egiteko gure eskubideari eutsi eta euskaldunok beti euskaraz. Ulertzen ez badu, ikas dezala.

b) edukazio onekoak izango gara eta erdaraz hasiko gara. Ez dezagun inor baztertu.

c) edukazio onekoak izango gara eta euskaraz arituko gara erdaldunari ere gure hizkuntza ikasteko aukera emateko eta bazterturik senti ez dadin.

Zuk zer uste duzu, euskaldun gehienek b) aukera hori aukeratuko luketela?

Bada nik uste dut baietz. Arrazoi sakonak daude horretarako. (Gaiari buruz sakon idazteko hemen astirik ez).

A, B eta D horiek elebidunak dira, C hori elebakarra. C ez dagoenean bakarrik hitz egiten dute besteek euskaraz, eta ez beti. (Iturria ikusteko, egin klik irudian)

http://youtu.be/N46phkq2srU

Gaiari buruz gehiago irakurtzeko hementxe

Euskararen etsaiak: lehen zerrenda (I)

Lagun batek bidalita, gustatu zait Xabier Kintanaren iritzi artikulua Jon Juaristi dela eta ez dela. Gustatu zait, ziur aski nire iritzia Xabierrenarekin bat datorrelako. Kontrako iritzia daukadanean ez zaizkit iritzi artikuluak gustatzen, batez ere oso ondo idatzita baldin badaude ­čśë . [1]

Gero, laguna eta biok bazkaltzen egon gara elkarrekin, etorri ez den hirugarren bati buruz gaizki esaka, beti legez, gaia agortu arte, eta azkenik, gaia aldatuz eta besteak beste, euskararen etsairik handienak zeintzuk diren zerrendatzen egon gara bigarren plateraren zain geundela. Bat gentozen biok Jon Juaristi zerrendatik erabat kanpo uztearekin. Intelektualek egiten dituzten ekarpenak, jende multzo txikiarengan dute eraginik, eraginik baldin badute.

Lagunak, galdetu diodanean, bere zerrenda buruan, Patxi gure lehendakaria, kokatu du. Euskara ikaslerik garestiena gurean, sasieskolazale, piperbotezale eta euskara eskoletara piper egiten trebea.

Nik Patxirena anekdota hutsa dela adierazi diot. Patxi bezalakoak hamaikatxo. Euskara ez dute behar. Euskadi profundara joaten direnean ere primeran moldatzen dira gaztelania hutsarekin. Ez dute euskara ikasteko behar handiegirik inoiz sentitu eta ikasi diguten apurra, guri, elebidunoi, behar ez dugun baina hala eta guztiz ere egiten diguten oparia dela nahiko argi daukate, esplizitoki esatea zuzena ez bada ere; euskarari kortesiazko keinu bat edo beste egin behar noiz edo noiz eta tira.

Gure zerrendan ETB3 sartzea bururatu zait niri, marrazki bizidunak japonieraz eta ingelesez eskaintzeagatik eta  horrela, haurrak, CLAN gaztalaniadunera bideratzeagatik. Baina behin hasita, euskarari zirrikiturik txikiena ere uzten ez dioten beste telebista kate eta irrati kate gehienak jarri beharko, ETB3 horren aurretik, jakina.

Gure zerrendan “vamos a hablar en castellano para que nos entendamos todos mejor”, “en castellano por favor”, “erdaraz, mesedez“, “┬íno entiendo!”… aldaera guztiak sartu behar baina ezin guztiak zerrenda arrunt batean sartu eta, batez ere, ezin guztiak sailkatu.

Nik proposatu dut zerrenda buru hezkuntza sisteman pairatu behar dugun A eredua kokatzea.

Badaukagu hortxe, oraindik ere, A eredurik, zenbait eskola publiko, pribatu eta itunpekotan. Nire iritzi apalean harroxkoan, diru pribatuarekin egin dezaten nahi dutena, izan gaitezen liberalak behingoagatik, beste erremediorik ez dugu-eta, baina diru publikoarekin, gure zergekin, mesedez, arren eta otoi, diru publikoarekin ez dezagun ezjakinkeria sustatu. Guztiok ezagutzen ditugu A ereduaren emaitzak: emaitza txarrak, zinez, matematiketan, emaitza txarrak zientzietan, emaitza txarrak Lengua espa├▒olan, emaitza txarrak ingelesez… Eta euskara arloan, emaitza negargarriak. Ordu pilo bat galtzen dira eredu horretan euskara “irakasten” (eta euskara indartzen!, kar-kar, ebaluaziotik salbuetsita daudenekin euskara indartzen omen da!)… Lortzen den emaitza, HEEEB horrek deskribatzen duen A1 mailaren bueltakoa, kasurik onenetan.

D ereduan ikasleak euskal ingurune batean “murgilduz”, hau da, eskolan egoten diren denbora gehien euskararekiko harremana nola edo hala “bermatuz”, (ikaslearen denboraren % 15, goitik jota, ez pentsa gehiago denik), lortzen omen dira baleko emaitzak ikasle gehienekin (bi herenekin?). B ereduan emaitzak ez dira horren “onak”, heren batek besterik ez omen du lortzen baleko maila… A ereduan, ordea, zero, zero patatero; % 0,00 zehatzagoa izateko.

Hala eta guztiz ere, batzuk A eredu hori indartzearen aldekoak… En fin.

A eredua, publikoan, ghetto hutsa da, euskara baztertzeko eta euskararekin batera, –eta hauxe da larriena–, betiko agindupeko klasearentzat eta metekoentzat propio eratua ematen du. A eredua, pribatuan, ordea, elitista hutsa da gehienbat, problemarik ez, horrekin ondo goaz…

Horrelakoak botatzen, konturatu orduko, azkenburukoa eskatzeko esan digute.

Goxoena eskatu dugu, behin bakarrik biziko gara eta.

Sustatu.com-ekoei baimenik eskatu gabe mailagatutako irudia (klik irudian)

[1] Eguneratzea. Beste Xabier horren artikulua, Sustatun, hori ere gustatu zait.

Apretones – Larrialdiak

Orain hizkuntza kontuetarako *asertibitate ikastaroak on-line ere aurki daitezke: aritu.eu horretan, doan.

  • Portaera asertiboa: ahal duzun guztietan zure hizkuntzan komunikatuko zara eta ezinezkoa denean bakarrik pasatuko zara erdarara. Adibidez, euskaraz egin eta gero, ulertzen ez dizula esaten dizunean.

Zaila da horrelako jokabideari eustea zure hizkuntza oso gutxitua geratu den ingurunean bizi bazara. Kontu horietan hobetu nahi izanez gero, hortxe duzu aritu.eu; inkesta bat eta gero ikastaro moduko bat.

Poemaren bat eta umore pittin bat ere topatuko:

┬┐Falta de respeto?

Gaur alabaren eskolan biltzarra izan dugu. OMR/OOG deialdia egina zegoen. Hiruzpalau gai zerrendan. Gabon danori euskaraz eta handik aurrera gaztelaniaz. Irakurtzen jarraitu

Be malgu, mai frien!

Tirakakoen bloga irakurtzen dut noiz edo noiz. Burundak sinatuta hamar aholku ematen zizkiguten, aurreko batean, euskaldun malgu eta jator izateko.

Ez ditut hona kopiatuko, jarraiki estekari.

 

Filosofia handiko gizon baten hilobia

Filosofia handiko gizon baten hilobia: "Be water my friend" (By Tobie Charette Coolchef CC-BY-2.5, CC-BY-SA-3.0 edo GFDL, Wikimedia Commons)

 

 

Euskararen berri onak

Agustin Kardaberaz, 1761, Eusqueraren berri onac

Agustin Kardaberaz, 1761, Eusqueraren berri onac.

Nire blog-mezu batzuk ikusita, hizkuntza gutxiagotu batean aritzearen laztasunari buruzkoak-eta [1] [2], baten batek irakurri baditu pentsatuko zuen agian, tipo ilun, ezkor horietako bat naizela . Beti botila erdi hutsik antzematen duten horietako bat…

Nire irudi ezkor hori orekatze aldera, Kardaberazek XVIII. mendean erabili zuen izenburuarekin neuk ere zerbait idatzi nahi izan dut ia 250 urte geroago.

Gutxiagoturik geratu zaigun hizkuntza batean aritzea gogorra da [1] [2] baina tontoak legez kontsola gaitezke munduko hizkuntza gehienak gurea baino okerrago daudela ikusita.

´╗┐

  1. Gure hizkuntza bizirik ailegatu zen inprenta garaietaraino. Munduko hizkuntza gehienetan ez da ezer inprimatu. Telebista, irratia, internet garaietaraino ere bizirik ailegatu da. Euskarak Ofizialtasuna lortu du zenbait lurraldetan eta hezkuntza sistema bat ere bai. Munduko kultura gehienek lortu ez dutena.
    Munduko hizkuntzen semaforoa

    Gure hizkuntzari semaforoaren argi horia dagokio.

    Gure hizkuntzari semaforo horia dagokio, ez gorria. (Munduko lehen 250en artean omen dago).
  • Gainditu egin dira urte askotan oso zabalduak egon ziren iritziak. “Euskara ez da kultura hizkuntza bat. Ez du hainbat gauzatarako balio. Ezinezkoa da hau eta bestea euskaraz egitea…” XX. mendearen zientziaren ekarpen handi horietakoa izan da munduko giza-arraza eta hizkuntza guztiak baliokideak direla frogatzea. Orain inork ez du sinesten giza-etnia batzuk beste batzuk baino gehiago direnik edo hizkuntza batzuk aurreratuak eta beste batzuk primitiboak direnik… Baina gure hizkuntzak hizkuntzekin interesa duen pertsona batzuen arreta erakartzen du oraindik.
  • Gure hizkuntzak badu eredu estandar bat. Eztabaida gutxi sortzen dira, nik uste, gaur egun euskara zer den eta zer ez den, nola idatzi behar den, eta antzeko kontu horiekin. Eta sortzen direnak, euskaraz sor daitezke ez garai batean bezala, inguruko beste hizkuntzetan ia bakarrik aritzen ziren euskarari buruz. Gurean, egun, ez dago zenbat gara konturik hizkuntza kontuetan, galego-portugesa edo katalanaren hurbileko kasuak begiratzea besterik ez dugu hori ez dela hain arrunta ikusteko. Gurean jende gutxik ez dio txintxo-txintxo Euskaltzaindiaren iradokizun guztiak bere egiten, saiatu behintzat, eta inork gutxik egiten du gaur egun hiperbizkaieraren apustua edo lapurtera klasikoaren apustua. Eredu estandarrak eztabaida gutxi.
  • Munduko milaka hizkuntzen artean, –zazpi mila, zortzi mila hizkuntzen artean–, badirudi gurea hiztun gehien duen horietakoa dela. Hiztun kopuruari begira gure hizkuntza handia da. Milaka hizkuntza daude munduan gure hizkuntzak dauzkan baino hiztun gutxiagorekin. XXII. mendean oraindik bizirik egoteko aukera handia duen horietakoa omen da gurea. Zazpi mila horietatik 247. postuan topatu nuen en.wikipediaren ranking batean (kalkulatzeko irizpideak eztabaidagarriak dira, jakina).

  • Bere garaian Gutenbergen moldiztegiak giza komunikaziorako ekarri zuen iraultzaren pareko beste hamaika gertatu dira XX. mendearen bueltan. Hasieran, Gutenbergen moldiztegian, Bibliaren 150 kopia egin ziren bi urtetan. Aurretik imajina dezakegu zenbat denbora beharko zuten kopiak banan-banan eskuz egiteko. Europako kultura iraultza handienetakoa. Erdia Aroaren mugarria askoren ustez… Orain, esaterako, Google enpresak milioika liburu dauzka eskaneaturik. Liburuak liburutegi publikoetan, liburu-dendetan, ikastetxeetan, online eta edonoren etxean topa ditzakegu. Baina liburua ez da behar bada gure garaietako euskarri nagusia. Audioak eta bideoak etengabe ari dira sortzen. Telebista, irratia, idatzizko prentsa… Gutenbergen iraultza berandu iritsi zen gurera, Leizarragaren Biblia (1571) Gutenbergek berea atera (1456) eta handik ehun eta hamabost urtera ailegatu zen gure hizkuntzara. Hezkuntza sistemara gure hizkuntzara ekartzea ere nahiko berandu lortu zen alboko hizkuntzekin konparaturik baina XX. mendeko beste hainbat iraultzetara badirudi nahiko garaiz iritsi garela. Badugu euskal hedabiderik, telebista, irratia, argitaletxeak… eta interneten bizirik gaude. Gure irratiaren diala edo gure Lurreko Telebista Digitalean eskaneatzen badugu hortxe topatuko dugu euskara bizirik. Beste hizkuntzen ondoan leku gutxiagorekin baina bizirik.
Liburu elektronikoa

Laster internetetik zuzenean irakurri ahal izango dugu. Milioika liburu eskura.

  • Interneten bizirik gaude beraz. Gainera, munduko lehen 60 hizkuntzen artean gaudela kalkulatzen [3][4] dut erreferentzia zehatza inon aurkitu ez badut ere. Firefox nabigatzailea euskaraz behar bada 10.000 pertsonek erabiltzen dute dagoeneko. Baina askoz gehiago izango gara sarean endredatzen ari garen euskaldunok. Ziur aski, egunero sortzen da webgune berriren bat euskaraz… Oraindik beste hizkuntzen oso atzetik goaz, jakina, baina bizirik gaude. Gure hizkuntza ofiziala da lurralde batzuetan eta estatu bat ez izateak pittin bat ikusezin bihurtzen bagaitu ere, diglosikoak baina bizirik gaude.elebidunak