Tag Archives: ubuntu

Datorren 2010-10-10

Datorren 2010-10-10 data biribilean Ubunturen hurrengo bertsioa: 10.10 Maverick Meerkat.

Lagun batzuk esaten didate haiek ere Linux instalatuko luketela baina astirik ez…

Aukera ona prestatzen ari dira Bilboko Plaza Barrian irailerako. Ubunturen azken bertsioa, 10.04 Lucid Lynx, instalatzeko aukera ona. Hori instalatuta hurrengo bertsiora jauzia egitea ia berez. Aspaldidanik esan izan da 10.10 bertsioa mugarria izango dela, ilargian egin zen urrats haren pareko… Laster ikusiko dugu.

Zergatik erabili software librea?

+ Merkeagoa delako.

+ Gaur egun erabiltzeko errazagoa delako. (caeteris paribus; ez bazara aurretik beste software batekin ohitu).
+ Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago).
+ Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea dakar).
+ Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko lanabesak, merkeago, hobeto).
+ Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza ofizialekin eta formatu estandarrekin ere ibili beharko ginateke.
+ Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago. Esateko moduan ia berez berriztatzen da.
+ Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean.
+ Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira. Ez da desfragmentatu behar izaten.
+ Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke. Ez dugu “pirateatu” edo “crackeatu” behar.
+ Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira

Arrazoi gehiago bururatzen zaizkizu?

Advertisements

UBUNTU Lucid Lynx (10.04 LTS)

(Katamotz ikasi (irakurtzen laguntzeko baliabide informatikoak) edo katamotzIkasi letra-tipoaren bila mezu hau topatu baduzu, egin klik esteketan)

Katamotza

Ubuntukoek 2010. urtean kaleratu duten bertsioari katamotz ederraren izena ezarri diote. LTS bertsioa izango da, hau da, bertsio hau beste bertsio batzuk baino denbora luzeagoan berriztatzen eta mantentzen saiatzeko asmoa dute.

Laguntza pixka batekin, hasieran,  zure ordenagailua asko hobe dezakezu Linux sistema eragileari esker.

Eta laguntzarik gabe, ausardia pixka bat eta ingeles pixka batekin, esate baterako hemendik instala dezakezue nahiko erraz. (Windows-en edozein programa instalatzea bezain erreza).

Lortzen baduzue, Linuxekin hemendik aurrera, birus horiekin kexka gutxiago, ez duzue programarik “pirateatu” behar, (milaka programa eskura eta doan daukazue); ordenagailuko sistema eragile batek kale egiten badu, (Windowsek askotan egiten du kale), beti daukazu bigarren aukera, Linux; milaka joko edo artxibategiak p2p sistemekin elkar trukatzeko aukera hobeak…

Oharra, zure ordenagailuan aldaketa handiak egiten hasi baino lehen egin itzazu babes kopia onak!

Karmic koala: Ubunturen azken bertsioa

Kasualitatez, gaur, 2.B taldeko Ariane G.-k koalari buruzko hitzalditxoa bota du. Kasualitatez diot, zeren eta asteburu honetan etxeko ordenagailuan Karmic Koala bertsio berria egokitzen ibili naiz.

Koala bat zuhaitz batean. Eukaliptua ote?

Koala bat zuhaitz batean. Eukaliptoa ote?

Ez dut hemen Ubunturen azken bertsioaren kritika egingo, ez dut probatzeko astirik izan eta. Dena den, irakurri ditudan kritika bakanetan itxurari buruzko iritzi asko ematen dira, itxura ezeren gainetik.

Itxura aldatzeko milaka aukera dagoela ez dute gehienek aipatzen baina.