Tag Archives: wikipedia

Wikipedia erabiliz jolas bat

Wikipedian hainbat testu tipo topa daitezke: azalpen testuak, biografiak, filmen sinopsiak… Erabiltzen diren gaiak ere ez dira gutxi: zientziak, teknologia, matematika, historia, filosofia, geografia, zinema, literatura…

Wikipediako artikuluak astiro-astiro irakur daitezke, arreta osoz, edo oso gainetik, azaletik, azkar-azkar, informazio jakin baten bila besterik gabe… Azkeneko irakurketa mota horri skimming & scanning deitzen zaio ingelesez.

Azken honi euskaraz azkar irakurtzea edo eskaneatzea esaten diogu. Begiak azkar-azkar igarotzen dira testuen gainetik, zerbaiten bila, baina ikusten dituzten hitz gehienak deskodifikatu gabe.

Gure jolas honetan horixe egingo dugu. Wikipedian informazioa bilatu, artikulutik artikulura ibiliko gara, baina artikuluak sakon aztertu eta irakurri gabe.

  • Ikasleak taldeka kokatuko ditugu.

    Sestaoko ikasle batzuk bertoko KZgunean, ordenagailuak partekatzen. Ikasteko eta, batez ere, jolasteko prest. (Argazkigilea: Iñaki LL. via Wikimedia Commons)

Erronka izango da artikulu batetik beste artikulu batera dagoen bidea, esteken bidez, bilatzea.

  • Denbora mugatua emango dugu. Euskarazko Wikipediarekin gutxienez hiruzpalau minutu behar izaten dira gai aldetik oso urruti dauden artikuluak esteken bidez lotzeko. Ingelesezko Wikipedian denbora gutxiago beharko da, artikuluetan esteka gehiago daudelako.

Bi erronka mota:

  • ea nork, zein taldek, lotuko dituen lehenago bi artikulu, hau da, ea nork lotuko dituen bi artikuluak esteken bidez denbora gutxiago erabiliz. Ea zein taldek burutzen duen azkarrago, denbora gutxiago erabiliz, abiapuntutik helmugarainoko bidea.
  • ea nork, zein taldek, behar izan dituen urrats gutxiago, klik gutxiago, artikulu batetik bestera iristeko. Ea nork, (zein taldek, denbora jakin batean, aurkitzen duen abiapuntutik helmugarainoko biderik laburrena.

Adibidea:

Ea nork lotzen dituen azkarrago eta esteka gutxiago erabiliz bi artikulu hauek:

Bukaeran denbora neurtzeaz gain nabigatzailearen historia-orria erakutsi beharko da ea zenbat klik egin diren.

  • Kronometroak martxan!

Nik neuk esperimentua egin eta hauxe izan da ene ibilbidea: Shakespeare > Cervantes > Palermo > Sizilia > Sumendi.

(Ez dut esango zenbat minutu eta zenbat segundo behar izan ditudan ibilbidetxoa egiteko. Ez dut ene burua barregarri utzi nahi 😉 )

Irakurketa azkarra

Jolas honetan informazioa bilatzen eta irakurketa azkarra eta azalekoa egiten trebatu egiten gara. Norberak dauzkan ezagupenek asko laguntzen dute. Etengabe dakizuna eta imajinatzen duzuna jartzen duzu jokoan. Intuizioa esaten diote batzuek.

Nik uste nuen Shakespeare artikuluan aipatzen ziren lekuetan sumendirik ez dagoela. Artikuluan Cervantes ikusi eta agian sumendiak dituen lekuak aipatuko zirelakoan, hortxe klik egin. Intuizioz. Cervantesen artikuluan Palermo ikusi eta Italiako hegoaldean sumendirik badagoela jakin… Palermo artikuluan bertan klik egin, hortxe Sizilia aipatu, bertan klik eta Sizilian sumendi hitza urdinez, bai horixe! Eureka!

Bide laburragorik topatuko? (Blogaren erantzunetan uztea duzu 😉

 

Fisioterapia

Aurreko ikasturtean, Euskara eta Literatura orduetan, ikasleak eu.wikipedian argitaratzera animatu ziguten. Honako artikuluaren lehen bertsioak kritika onak jaso zituen irakasle eta ikaskideen artean.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Fisioterapia

Wikipediako beste editoreak artikulua ez zuten ezabatu eta zuzenketa eta hobekuntzak egiten hasteko oinarritzat hartu zuten.

Elhuyar Fundaziokoek artikulua hobetuko duela agindu du artikuluaren goiko aldean agertzen den ohar batean.

Diapositiba aurkezpenak

Aurreko batean diapositiba aurkezpenekin egindako jardunaldi batean egon nintzen:

Hizlariek erabili zituzten diapositiba aurkezpenak hona ekarri ditut, egileen deituren alfabetoari begira ordenatu ditut.

Hizlari bakoitzari 20 minutu eskaini zioten. Bukaeran entzuleriaren txanda izan zen, iruzkinak eta galderak egiteko txanda.

Guk ere gure eskoletan horrelako diapositibekin ahozko aurkezpenak egin ditugu.

Zein iruditzen zaizu, diapositibei begira, aurkezpenik argiena? Zein izango zen hiru ahozko aurkezpenetatik argiena? Zergatik?

Euskal Wikipedia nik uste baino azkarrago doakigu

Blog honetan behin arriskatu eta bota nuen Euskal Wikipediak noizko lortuko zuen 50.000 artikulu izateraino heltzea.

Euskal Wikipediak 50.000 artikulu 2009. urteko bukaera aldera.


Duela gutxi irakurri dudana egiazkoa baldin bada, bistan da oso urruti geratu naizela, bistan da ideiarik ere ez nuela horrelako iragarpenak botatzen ibiltzeko…

Mikel Olasagastik, ordea, bete-betean asmatu zuen.

Azken urte erdian, azken bost hilabeteetan, beraz, 10.000 artikulu berri plazaratu dira.

Ea bada lortzen dugun aurten, guztion artean, beste 20.000 bat artikulu argitaratzea eta ea kalitatea ere, kantitatearekin batera, hobetzen dugun guztion artean.

Euskak Wikipedia, diapositiba aurkezpena

Euskal Wikipediaren estatistikak

Inkesta bat

Wikipedia estatistikak

Arizona izenaren jatorriaz

EuskalKultura.com

Arizona AEB estatu handienetako bat.

Arizona AEB estatu handienetako bat.

ba al zenekien

The Basque etymology is the one preferred by Arizona state historian Marshall Trimble, among other specialists. The name Arizonac was initially applied to the silver mining camp, and later (shortened to Arizona) to the entire territory“.

Wikipedia ingelesatik (3.000.000 artikulu baino gehiago) kopiatua.

Wikipedia, noizko 50.000?

2009ko uztailaren 16a, egun handia munduarentzat: euskal wikipedia 40.000 artikulu edukitzera iritsi zen.  (Eta Assarrek urteak bete zituen).

Wikipedia, entziklopedia librea

Wikipedia, entziklopedia librea

Txopiren artikulua irakurrita, ez zait balio erantsi handiko ezer bururatu, baina galderatxo bat bururatu zait ea etorkizuna aurreikusten nolako dohainak erakusten ditugun:

Noiz ailegatuko gara Euskal Wikipedian 50.000 artikulu izateraino?

Euskarazko wikipedian behar ditugun artikuluak

Munduko edozein wikipediak beharko lituzkeen artikuluak

Badakizu zenbat artikulu dauzkate, dagoeneko, ingelesez? (Begiratu ondo Wikipediaren azalean). (2009-08-17an, 3.000.000 artikulutaraino iritsi ziren).

Matematika kontutxo bat. Euskaraz normal idazteko gai diren pertsonen kopurua, zenbaki borobiletan ematearren, 500.000 baldin bada, eta komunitate horrek 40.000 artikulu ekoiztu baldin baditu, proportzio horretan, 3.000.000 artikulu ekoiztu duen komunitateak zenbat pertsonetakoa izango da?

Zenbaki erlatiboetan nola gabiltza ingelesezko komunitatearekin erkaturik?