Kudeatzaileaz

Kudeatzaileari buruz

gorkaazk (dutxatu berria)

gorkaazk (dutxatu berria)

gorkaazk nick horren atzetiketa betaurreko beltz horien atzetik, irakaskuntza mundu honetan dabilen morroia duzue. Irakurtzea gustatu bai, lanean gogor aritzea gustatu ez eta, konturatu orduko, irakasle deitzen diote mendebaldeko eskola sistema publikoan.

Blog hau taldean, auzolanean, elikatzeko sortua da, kudeatzaile honek antzeko asmoekin sortu duen bigarrena. Asmoa (eta zuri bakarrik aitortuko dizut txoko hau topatu duzula saritzeko) hauxe: ikasleek lan handia egitea eta irakasleak, neuk,  ahalik eta gutxien).

Lehenengo blog hura ikusi nahi izanez gero, hementxe. (Ea 2007-2008ko talde lan hura ikasturte honetan, guztion artean, hobetzen dugun!)

Burutik nahiko jota nagoen teoria elikatzeko hona hemen nire buruari buruzko bitxikeria bat: trenei buruzko abesti bilduma egiten dut Youtuben (oraingoz 23 dauzkat baina ez ditut hona guztiak kopiatuko).

http://youtu.be/LwJgi29hxds

http://grooveshark.com/s/Haizeak+Jotzen+Zuen/2BXFms?src=5
http://www.goear.com/listen/0fa9f65/benito-lertxundi-haizeak-jotzen-zuen

http://youtu.be/cP5c7VrMHhI

Beste bideo hau ezin da txertatu edo tinkatu. Youtubekoek ez dute aukera zabalik utzi:   Youtube ====>>>>>>>>>>> The Quiet Man (John Ford). Trena geltokira ailegatzen denean.

Herexak

Nire laster-markak:

My delicious

Nire del.icio.us

Kreiensen-eko tren geltokia by Michael Gäbler via Wikimedia Commons

Shenzhen-eko tren geltokia by Gallalike (Own work) [Public domain], via Wikimedia Commons

BULTZI-LEIOTIK

Oi, lur, oi lur!
Oi, ene lur nerea!
oi, goiz eme, parre gozoz ernea!…

Arto musker,
mendi, baserri zaarrak;
ale gorriz
abaildutako sagarrak:

oro laiño
mee batek estalia,
urrez oro
eguzkiak yantzia…

Nekazari,
gizandi bat iduri
soroan zut:
beyondeizula zuri!…

Zure bazter,
gurazko aberria,
doa zoro ta
(bertan ni) bultzia…

Oi, ene lur,
baninduzu zerea,
zu landu, ta zure
sariz asea!…

Baiñan… ezin:
beeko bear goriak
narama… Agur
soro, sagar, mendiak!…

Xabier Agirre Lizardi – 1929 – Dagonilla
Códigos QR / Qr Codes

Nork: Kabelleger / David Gubler [CC BY-SA 4.0 (Via creative commons.org]

4 responses to “Kudeatzaileaz

  1. Zer da kudetzailea?

  2. Nere postekin loturak: 2010 in review | Bihar da berandu

  3. Hau be sartu zeinke.

  4. Euskaraz bizi

    Ze zaila den Wikipediako kide horren helburua aurrera ateratzea:

    http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Euskalduna

    I want to live in basque (Ingelesez)
    Quiero vivir en vasco (Gaztelaniaz)
    Je veux vivre en basque (Frantsesez)
    Ich möchte in der baskischen leben (Alemanez)
    Jo vull viure en basc (Katalanez).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s