Tag Archives: euskaltzaindia

OEH deskargatu eta erabili

Euskalbar miresgarriaren bidez begiratzen dugunok ez dugu gehiegi behar… baina itzul@postaria.com banatze zerrendaren bidez Alfontso Mujikari ikasi diogu honako trikimailua Orotarik Euskal Hiztegia deskargatzeko eta erraz kontsultatzeko:

Hemendik har daiteke:
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=413&catid=228&id=279&lang=eu&view=article

16 liburukiak jaitsi behar dira, eta karpeta batean sartu guztiak. Bilaketak indizearekin egiten dira liburuki guztietan aldi berean (doaneko Acrobat Reader aplikazioa besterik ez da behar). Indizea ere jaitsi behar da: webgune horretan bertan dago (Bilaketak.zip (116 MB)).

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Orotariko Euskal Hiztegia (On-line bertsioa). Euskaltzaindia.

Toponimia eta exonimia

Nola esaten da “Nanclares de la Oca” euskaraz? Eta “Labastida”? Eta “Guinea Ecuatorial? Eta Costa de Marfil?

Ez badakizu, begira ezazu Euskaltzaindiaren webgunean. Izendegia Toponimia, Izendegia Exonimia

Primeran, baina non demontre dago Langraiz Oka eta non Boli Kosta? Euskaltzaindiakoei mapa falta zaie, ezta? Atlasa. Hiztegi moduko zerbait eskaini digute, baina gero atlas batean edo Tagzanian begiratu beharko dugu leku horiek non dauden ikusteko.

Badago on-line horrelako atlasik? Badago leku-izen guztiak euskara txukunean topatzerik interneten?

OpenStreetMap izango da agian behar genuen euskarrietan lehena. Tagzaniakoek lehen urratsak ematen hasiak dira…

Mikel Lizarralderi, Tagzaniako kideari, foro batean zera irakurri diogu: Irakurtzen jarraitu

Etorkinak eta euskara Euskaltzaindiaren egoitzan, azaroaren 20an

http://img694.imageshack.us/img694/7533/etorkinakeuskarajagon.pdf

Zenbat ez ote diren bidetik galdu

Cayetano, Flickr CC Attribution-Share Alike 2.0 Generic