Tag Archives: genero

Emakumeak eta administrazio-kontseiluak

Genero kontuei buruz egunen batean debate bat antolatu beharko ikasgelan:

Invisibilización, invisibilizar.

Jakina, euskaraz erraz eman nezakeen goiko izenburua, ikusezin bihurtu, ikusezin bilakatze. Baina niri ere, askotan, ideiak burura gaztelaniaz etortzen zaizkit. Ez da hizkuntza hori, gaztelania, alferrik ene ama-hizkuntza eta. Goiko hitz horiek etorri zaizkit burura egun hauetan gure herriko kontuekin batzuetan gertatzen zaizkigunak ondo azaltzeko baliagarri iruditu zaizkidalako.

Espainiako Errege Akademiako agure zaildu bati irakurri nizkion behin feministen kontrako hamaika itsusikeria. Artikulu hura hizkuntzari buruzko lezioak emateko eta feministak iraintzeko idatzi zuen eta bapo  erabili zuen bere talentua.

Feministak barregarri uzteko asmoz  “miembros y miembras”,  “feministos y feministas” eta antzekoak  idazten zituen, behin eta berriro.  Ez dut ondo gogoratzen erabiltzen zituen argudioak baina espainolaren tradizioa zein den gogorarazten zuen eta tradizio aberats hori ez dela zertan aldatu behar aldarrikatu. Edonork ulertzen du, esate baterako, “Proyecto Hombre”, “El Hombre y la Tierra”  Gizakia Helburu, Gizakia eta lurra adierazten dutela, eta ez Gizona Helburu, Gizona eta lurra.

Baina “sasi-moderno” eta feminista batzuk, zioen bere baitan,  “El Hombre y La Tierra” bezalako egiturek emakumeen kalterako direla diote,  emakumeak ikusezin bihurtzen omen dituztelako.

Gure akademikoa ez zetorren bat inondik inora ikuspegi sasi-moderno horiekin. Edonork ikus dezake “El Hombre” horren atzetik (edo azpitik 😉 ) emakumea dagoela… Eta itsusikeria iruditzen zitzaizkion alumnos y alumnas bezalako borobilkeriak. Alumnado erabiltzea, tira, baina” los alumnos obtuvieron buenos resultados”, espainolez, espainol jatorrez, ikasleek, ikasle guztiek, neskek zein mutilek,  adierazten omen du bere ustez. Mutilek bakarrik emaitza onak lortuz gero, orduan bai, orduan zehaztu beharko zen espainolez, “los alumnos varones obtuvieron excelentes resultados, las alumnas no”.

Bukatzeko, errieta egiten zion emakumezko politikari ezagun gazte bati invisibilizar eta invisibilización bezalako neologismoak barra-barra erabiltzeagatik. Hitz horiek ez dute inongo tradiziorik espainolez eta oraingoz, gogoratzen zion, hitz horiek ez ditu Errege Akademiak ontzat hartuko

Anekdotatxoa kontatuko dizuet hementxe. Egun hauetan Wikimedia Commonsera argazkiak igotzen ibili naiz. Oporretan egiten diren tontakeria horietako bat.  Hartu ditut nire argazki digital zaharrenak, 2003. urtekoak, eta horietako batzuk, banan-banan igo ditut Wikipediako erabiltzaileek-eta doan eskura izan ditzaten. Kontua uste baino aspergarriago suertatu zait,  zeren argazkia igo eta gero argazki bakoitzari etiketak ipini behar. Behin hasita, etiketak ingelesez, euskaraz, espainolez eta batzuetan frantsesez jarri ditut. Minutu pare bat bakoitzarekin, baina argazkia asko igoz gero, denbora tontamentean xahutzeko bide segurua.

Igaro dira egun batzuk eta hara non ikusi dudan munduko hainbat laguntzailek nik jarritako etiketa batzuk ezabatu edo ordezkatu dituztela. Esate baterako, Getxoko bi hondartza ikusten zen tokian nik Beaches, Basque Country, Biscay, Getxo, Beaches in Biscay… etiketak jarri eta Austriako tipo batek Basque Country eta Beaches in Biscay arkaiko horiek ezabatu eta Beaches of Spain ezarri. Leioako Avanzadari beste batek Highways in  Spain… Ezin nien laguntzaile ezezagunei banan-banan idatzi, ez dut horrenbeste denbora libre-eta, baina izanez gero,  esaterako, esango nioke munduko beste puntako tipo horri  Leioako Avanzada bizkaitarren zergekin ordaintzen dela… Eta egunero bere zarata pairatzen duen honek eskubidea izan beharko lukeela bere etxe ondoko errepideari nahi dion etiketa jartzeko eta eskatuko nieke, oro har,  ez ezabatzeko, Basque Country, Estatua ez bada ere Herria dela, izenak berak adierazten duen legez… Baina ez dut gogorik horrelako kontuekin eta nire ingeles kaxkarrarekin borondate oneko laguntzaile ezezagunei matraka emateko. Irribarre egiten dute munduko hainbat tokitan gure txokokeriekin. Nationalism in Spain etiketa jartzen diote honelako kontuei (ez nationalisms in Spain!). Zezenketak, harri-jasotzaileak eta flamenkoa bezain bizarre, nonbait kanpotik ikusita.

Euskal Herria ikusezina da munduan? Nazionalista intolerante XIX. mendekoa nauzue Leioako errepideari Basque Country jarri niolako eta ez Spain? Zer egin beharko dugu gure herria ikusezin ez bilakatzeko?

Europe Estates Countries

Europa. Mapa politikoa. Egin klik eta beste mapa ikusezin bat ikusiko duzu. Image Wikimedia Commons by San Jose (map), Apengu (translation)

Ikasteko neska-mutilak bereiztuta hobe?

Elkarrekin ikasi nahi dugu baina, non daude neskak?

Elkarrekin ikasi nahi dugu baina, non daude neskak?

Azken bolada honetan Espainian berriro ere bereizketaren aldeko argudioak agertu dira, indar berriturik. Dena den, badirudi  gaurko garaietan hezkuntza bereiztuaren aldekoak gutxiengoa direla.

El País egunkariko artikulu bat

Foro katoliko batean idatzitako iritzi batzuk

Blog oso bat: educaciondiferenciada.blogspot

Blog bateko post bat (madre %1oo%)

Zeuk, zer uste duzu?