Tag Archives: Historia

Aberri txiki, aberri handi

Gure Euskal Herria ezagutzeko hona Peio Etcheverri-Ainchart irakaslearen hitzaldia:

Eta horra, norbaitek gogoratzen edo ezagutzen ez badu, goiko bideoko aurkezleak aipatzn duen Gorka Knörr-en abestia. (Mort pour la patrie esaldiarekin ezagunagoa, ziur aski).

Noiz sortu ziren Europako nazioak? Zergatik? Nola?

Iturria: ZuZeu

Gizadiaren historia irudietan

Ediomarari, 2.A taldeko ikasleari, bururatu zaio gizadiaren historia laburbiltzen duen IEPA! proiekturako argazki hau egokia izan daitekeela. Hona hemen Ediomarak topatutako argazkia eta irakaslearen laguntzarekin idatzi duen testutxoa:

Pertsonak, milaka urtez, horrela bizi izan dira. Duela 5000 urte inguru hasi ziren nekazaritzan eta hirietan bizitzen. Orduan idazmena asmatu zen. Duela 500 urte inprenta erabiltzen hasi zen eta gero eta liburu gehiago egon ziren. Duela 100 urte antibiotikoak erabiltzen hasi ziren. Azken 200 urteetan batez besteko bizi-itxaropena 30 urte azpitik ia 80 urteetaraino aurreratu da munduko zenbait tokitan. (Argazkia: Eric Lafforgue)

Norantz garamatza Historiak?

Aurreko batean Mikel R. lagunak historiari buruzko dibulgazio artikulu hauxe gomendatu zigun Fernan eta bioi.

Ez naiz ni oso historia zalea, egia esan, baina gure iragana apurtxo bat ezagutzeko ahalegin bat edo beste egin izan dut inoiz. Badirudi, zenbait datuei begira, oro har hoberantz egin dugula azken bi mendeotan.

Ikasleei eskatu diet ea zein den munduko herrialderik txiroena ikertzeko. Heriotza tasaren arabera, Afganistan. Errenta per capitari begira, Kongo, Zinbabwe... Batez bestekoak dira, besterik gabe.

Suedian ostatu daukan webgune honetan oso modu grafikoan ikus daiteke. Dena den, Frantziaren jarraipena eginez gero, esaterako, ikusten da aurrera urrats horien artean atzerako urrats nabarmenak ere egon direla.

Goian aipatutako artikuluak defendatzen du duela pare bat mende baino askoz hobeto bizi garela egun. Zoriontasuna ez da erraz neur daitekeen kontua baina heriotza tasa aspaldidanik neurtu izan da. Zientziak eta teknologiak arazo batzuk ekarri dizkigute baina gehiago dira abantailak… Irakurtzen jarraitu

Grândola Vila Morena

Gaur, apirilak 25,  goian dagoen izenburuko abestia igo dut Euskaltubera eta Wikipediara.

Zergatik? Zergatik pasatu da historiara abesti hori? Non?

Grândola Vila Morena

Grândola hirian, Portugaleko hegoaldean, Krabelinen Iraultza gogoratzeko eraikitako monumentua.

Dorre bikiak

Saioak eta  Enarak, 2.B taldekoek, testu hau utzi digute:

Dorre Bikiak Manhatango etxe-orratz famatua izan ziren,  Minoru  Yamasaki arkitektoa eta Leslie E.   Robertson ingeniariak egin zuten eraikuntza proiektua izan ziren.

Munduko eraikinik  altuenak  izan ziren 1972tik 1973rarte.  Sears dorrea egin zutelako eta altueran garaitu  zion.

Dorre bikiak merkataritza gune handia zen.

11/9/2 001 atentatu baten bidez desagertu egin ziren. Al  Qaeda taldekoek  bi dorreak suntsitu zituzten. Atentatu horretan 2.602 pertsona hil ziren ezin zutelako  dorreetatik atera.

Gerra hotza

Emik, 4.B taldeko ikasleak, honako artikulutxoa idatzi du:

Gerra hotza bigarren mundu gerra ondoren Estatu batua eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo.
Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere.
Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991 urtean Sobietar Batasuna desegartzerarte iraun zuen.
Bi bloke zegoen, alde batetik Sobietar Batasuna eta bere inguruko Europako ekialdeko herriak; Bieloerrusia, Ukrainia, Lituania, Letonia, Estonia, Errumania, Polonia…
Beste aldetik AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Mendebaldeko Alemania, Portugal, Espainia, Grezia…
Gatazkaren ondorioz lasterketa nuklearra sortu zen eta mundua milaka ojiba nuklearrez bete zen. Proba nuklear asko egin ziren elkarri boterea erakusteko baina zorionez bonba horiek ez ziren elkarri jaurtiki.

Non dauden lehergailu nuklearrak ikusteko mapa. Wikimedia commons

Lehergailu atomikoak

Robertok, 4.B taldeko ikasleak artikulu hau idatzi du:

Historian bota den lehen lehergailu atomikoa Hiroshimaren gainean bota zen, “Little Boy”izeneko bonba.
Bigarrena, “Fat Man” (Gizon Lodia) hiru egun geroago jaurti zuten, Nagasaki hirian. Arma horien erabilpenaren ondorioz, 120.000 pertsonatik gora hil ziren unean bertan eta gehiago denborak aurrera egin ahala.
Nagasakiko bonba atomikoaren ondorioz sortutako onddo formako lainoa 18.000 metroko garaierara iritsi zen 1945eko abuztuaren 9ko goizean.
Zergatik bota zituzten bi bonba horiek?

AEBko bere garaiko presidenteak ez zekien oso ondo zer gertatuko zen bonba horiekin. Bazekien oso indar handiko lehergailuak zirela eta gerra irabazi nahi zuten. Bazekiten zibil asko, milaka, hilko zituztela baina gerra ahalik eta azkarren bukatzea nahi zuten.

Bi bonba horiek bota eta gero Japoniako enperadoreak amore eman zuen, etsitu ziren japoniarrak. Horrela bukatu zen II. mundu gerra.

Fat man, Nagashaki hirian bota zuten lehergailu atomikoa. Wikimedia Commons

Berlineko harresia

Richardek, 4.Bko ikasleak, testu hau idatzi du IEPA! proiekturako:

1961an Alemaniako Errepublika demokratikoak Berlinen eraiki zuen horma famatua. Berlineko biztanleen beste aldera igarotzea galarazten zuen . 140 km neurtzen zuen.

Harresia 1989. urtean bota zuten.

Berlineko harresia

Berlineko harresia

2. Mundu Gerra

Emi, 4.Bko ikasleak, artikulu hau idatzi du.

1939. urtean munduko bigarren gerra hasi zen. Gerra hau 1945. urtean amaitu
zen.

Gerra honetan, milioika pertsona hil ziren eta gehienak judutarrak izan ziren.

Baina ez judutarrak bakarrik,naziek ere beste arrazak hil zituzten: beltzak eta
Ijitoak.

1945ean naziek Sobietar Batasuna konkistatzea nahi izan zuten baina
Sobietar hauek askoz indartsuagoak ziren eta haiek, AEB eta Bretainia Handia-eta
garaitu zuten .

Naziek mundua lortzen nahi zuten baina ezin izan zuten.

Azkenean HITLERrek bere buruaz beste egin zuen .

Hitler, bere garairik onenean.

Holokaustoa

Robertok, 4.Bkoak, testu hau idatzi du:

grezieratik = ὁλόκαυστον

“Holos” = guztiak
“Kaustos” = erre

Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania naziak eta laguntzaileek antolatutako etnia batzuen jazarpen eta genozidio sistematikoari ematen zaion izena da.

Juduak izan ziren Holokaustoko biktima nagusiak Azken Konponbide izeneko operazioan. Biktima kopuru ohikoena 6.000.000koa da.

Noiz gertatu zen Azken Konponbidea izeneko operazioa? Non?