Wikipedia – Buru-mapa automatikoak

Igaro da hori.

Pozik geratu gara bertan parte hartu dugun guztiok. (Mila esker, berriro ere, antolatzaile guztiei, Aiora, Edurne, Galder eta beste guztiei).

#WikiEdu2019 partaide batzuk

Hiruzpalau hitzaldi batera eta tamalez ezin guztiak aditu…

Galdu nuen horietako batean buru-mapak edo kontzeptu mapak Wikipediatik modu automatikoan sortzeko bidea erakutsi zuten.

Hitzaldia zuzenean ezin entzun baina Makek pasatu zidan esteka. Mila esker, Make (@MJIRPE).

Oraingoz hedapen handiko hizkuntza bakar batzuetan dagoela ikusi dut baina laster euskaraz ere egotea espero dut.

Horra egin dudan lehen probatxoa. Segundo gutxitan egindako buru-mapa sistemak ematen duen lehen bertsioa, ezer editatu barik:

Probatu nahi?

Horra: http://www.wiki2map.org

Utzi iruzkina